Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko dirulaguntzak. Creative Commons (EIMA 2.0 CC -2020)

[Eima 2.0-Creative Commons]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak ‑euskarazkoak eta kalitatezkoak‑ sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea. Modalitate honetan honakoa da diruz lagunduko dena: euskarazko ikasmaterial digitalak.

Aurrekontuko zuzkidura

240.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa, eta gehienez ere 25.000 euro emango da ikasmaterial bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

  1. Dirulaguntza esleitu zaion eskatzaile orori agindutako laguntzaren lehen % 20 aurreratuko zaio, esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.
  2. Ikasmaterialak onespena jaso eta behin betiko bertsioa onartu ondoren, agindutako laguntzaren % 80 luzatuko zaio eskatzaileari. Betiere 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11., 13. eta 14. artikuluetan ezartzen diren baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Ez dela krisian dagoen enpresa, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).

  • Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.

  • Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097111

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaile bakoitzeko 2 proiektu lagunduko dira diruz, gehienez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da Ebazpena. Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Onespen-azterketa


Onespen-azterketak egiteko, onespena eskatzeko agiriarekin batera, laguntza eskatzaileak ikasmateriala bera ere (gida didaktikoa barne) aurkeztu beharko du hezkuntza-administrazioan, editagarria den artxibo digital batean. Ikasmateriala dagoen interneteko helbidea (URL-a) onespena eskatzeko agirian bertan zehaztu beharko da. Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasmaterialen-kalitatea/web01-a2heusk/eu/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk