Dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

[EAE]

Deskribapena


Xedea

Nola eman behar diren norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzak, zuzeneko galera ekonomikoa arintzea xede dutenak arautzea; laguntzen hartzaileek jarduera ekonomikoa etenda izan behar dute COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta, eta laguntza hauek jarduerari eusten laguntzeko emango zaizkie

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzak gehienez,  3.000 euroko laguntza jasoko du.

Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, dirulaguntza ez da inola ere 3.000 euro baino handiagoa izango kide guztientzat. Formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer dirulaguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 3.000 euroei.
Diruz lagundu ahal izango dira gastuak.

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak

b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira

a) letran aipatzen diren diruz lagundu daitezkeen gastuak alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteei dagozkienak izango dira

b) letran aipatzen diren diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko martxotik (hil hori barne) alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteetara bitarteko aldiari dagozkionak izango dira

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, hura eman ondoren

Nori dago zuzenduta


Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak

Betekizunak

  • Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututako aparteko prestazioaren titularra izatea, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira. Prestazio hori jarduera etenda izateagatik ematen zaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean daudenei

  • Enpresaburua, banako profesionala edo Ondasun-erkidegoetako edo sozietate zibiletako kidea izatea

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du

  • Negozio-lokal baten errentari izatea, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea 2. mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira.

  • Esklusiboki jardutea etenda geratu den jardueran

  • Helburu edo xede berarekin emandako beste dirulaguntzarik jaso ez izana

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • Alarma-egoera bukatu ondoren, lan-jarduerari berriro ekitea, harekin jarraitzea, eta 3.1 artikuluan adierazitako kolektiboren batean mantentzea, lau hileko epean gutxienez, jarduera berriz ekiten zaionetik hasita

  • Esklusiboki aritzea dagokion jardueran, lau hilabetez, alarma-egoera bukatzen denetik hasita

  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa edo subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea

  • Gertaeraren batek funtsezko eran eragiten badio diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari, horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek, edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat hasi bada eta oraindik bideratzen ari bada, horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGIF) - %100 finantzatuta

Kontaktu-informazioa


Herritarrei arreta emateko Zerbitzua

945 160 600 / 630305452 (Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra)

 

Kodea

1102601

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Baliabide ekonomikoak handitu badira ere, dagoeneko eskaera bat eginda badago, ez da beharrezkoa beste eskaera bat aurkeztea

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

a) Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa ematea onartzen duen ebazpena; prestazio horren hartzaile izango dira COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpean dauden pertsonak.

b) Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua

c) Hala badagokio , Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila eratzearen egiaztagiria

Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

Alta eman edo hirugarren interesdunaren datuak alda ditzakezu, formularioa betez eta eskabidearekin batera entregatuz.

Eskabidea egoitza elektroniko bidez egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek, eskabidea bete ondoren, web-formularioari erantsi ahal izango diote.

Eskatzaileak ez baditu beharrezko bitarteko elektronikoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu ahal izango du "Eskaera". Horretarako, hitzordua eskatu beharko du "Dokumentazioa erregistratzeko/entregatzeko"Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide ere erabili ahal da.

Eskaera

Alta eman edo hirugarren interesdunaren datuak alda ditzakezu, formularioa betez eta eskabidearekin batera entregatuz.

Hirugarrenaren alta

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera egin denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Hala ez bada, “Hirugarrenaren alta” agiria aurkeztu beharko du, titularra agertzen den kontu-zenbakiarekin.

Hirugarrenaren datuen alta telematikoa egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek dokumentua deskargatu dezakete hemendik, eta web-formularioaren bidez erantsi eskabideari.

Dirulaguntzaren justifikazioa


  • Laguntzen onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, denak batera, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen:
    • Negozio-lokalaren errentamenduaren ordainagiriak, alarma-egoeraren aldiko hilabeteei dagozkienak, bai eta egoera hori amaitu ondoko bi hilabeteei dagozkienak ere. Ordainketak honako hauen bidez egiaztatu beharko dira: transferentziaren, taloiaren, txekearen edo ordainketa justifikatzeko beste edozein agiriren kopia, edo dagokion zordunketa adierazten duen banku-labur-penaren fotokopia, edo finantza-erakundeak eginiko ziurtagiria.
    • Egiaztatu behar da, halaber, ordainduta daudela Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norberaren konturako langile gisa egin beharreko kotizazio-kuotak, alarma-egoera amaitu ondoko bi hilabeteei dagozkienak
  • Bete ezazu "Laguntza justifikatzeko inprimakia".
  • Prestatu ordainagiriak formatu digitalean.
  • Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan (Nire karpeta). Horretarako, modu seguruan identifikatu behar da, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez.
  • Erantsi dokumentazioa espedienteari.

Beste tramite batzuk