COVID-19 laguntzak euskal turismo-sektorearentzat
[COVTUR]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
- Agindu honen helburua da euskal turismo-sektoreari laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, batik bat norbere konturako langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19aren inpaktua murrizteko eta turismo-jarduera lehenbailehen berpizteari bide emate aldera.
- Helburu horrekin bat, 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunek izandako gastu operatibo eta arruntetan laguntzera bideratzen da lehen laguntza-lerroa, baldin eta fakturazio baliogabea edo oso txikia izan badute, bat-batean jazotako COVID-19aren pandemia dela eta.
Aurrekontuko zuzkidura
7.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
1.– Agindu honen babespean diru-laguntza jaso ahal izango dute:
a) Turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak alarma-egoera indarrean sartu zenetik (2020ko martxoaren 14a) 2020ko abuztuaren 31ra bitartean; baldin eta lokala edo hiri-lursaila pertsona eskatzailearen etxebizitzaren nahiz beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati ez bada, lokalaren alokatzailearekiko 2. mailara arteko odolkidetasun edo ahaidetasunik ez badago, eta alokatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren kidea zein partaidea ez bada. Kanpo geratzen dira, halaber, coworking guneak.
b) Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
c) 2020ko otsailaren 15aren ostean eta osasun-alarmako egoera indarrean sartu aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua.
d) Honako gastu arrunt hauek:
1. Hornidura energetikoen, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, internet) eta aseguru-primen gastuak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratatutako zerbitzua hilero fakturatzen ez bada, adierazitako epeari dagokion zenbatekoa emango da diru-laguntza gisa.
2. COVID-19aren inpaktuari lotutako diru-laguntzak kudeatzeko eta aholku emateko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 150 €-ra arte gehienez ere, alarma-egoera deklaratu zenetik Agindu honen baitako laguntza-eskabidea aurkeztu arte.
3. Ostalaritza- eta turismo-sektoreko legez eratutako elkarteen kide egiteko gastuak, tokikoak, eskualdekoak nahiz EAE mailakoak diren gorabehera, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean.
e) 2019ko urtarrilaren 1etik alarma-egoera indarrean sartu arte egindako inbertsioak finantzatzera bideratutako maileguak amortizatzeko kuotak, ondoz ondoko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean sartu zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean. Barne hartzen da leasing bidezko ibilgetua erostea.
2.– Ez da gastu hautagarritzat hartuko, inola ere ez, fakturan jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga.
3.– Ez dira onartuko 100 euro garbitik beherako (BEZik gabe) gastuak.
Ebaluazio Batzorde
Diru-laguntzak finantzatzeko aurrekontua eman daitezkeen zenbatekoen batura baino txikiagoa bada, Ebaluazio Batzorde bat eratuko da batera zenbatekook aztertzeko, artikulu honen 5. atalean adierazitako lehentasun-irizpideen arabera; horretarako, kontuan izango ditu langileek eskabideak aztertu ostean eginiko txosten teknikoak.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikitako bost pertsonak osatuko dute Ebaluazio Batzordea. Haietako bat batzordeburua izango da; beste batek idazkariarena egingo du, eta ez du botorik izango. Titularrik ezean, ordezkoak izendatu ahal izango dira. Hauek izango dira pertsona horiek:
● Batzordeburua: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: Mª Felicidad Arzamendi Vargas.
● Idazkaria: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun.
● Batzordekideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezko batzordekidea: Inés Pérez Citores; Miren Josune Etxebeste Hernandorena; ordezko batzordekidea: Amaia Agirre Gogorza; Ana Isabel Lekue Gallano; ordezko batzordekidea: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxe.

Nori dago zuzenduta
Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:
1.– Honako hauek izango dute Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko aukera: norbere konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideek, mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta turismoa edota sukaldaritza bada beren jarduera, zerga-egoitza, egoitza soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badituzte eta haien jarduera guztiz eten bada edo 2020ko martxoaren 14tik apirilaren 13ra bitartean hileko diru-sarrerak, 2019ko denbora-epe berari edo, halakorik ezean, alarma-egoera deklaratu aurreko hilabeteari dagokionez, gutxienez %75ean murriztu badira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren (COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen zuena) eta martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren (haren bidez eten zen turismo-ostatuko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera) ondorioz.
2.– 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/CE Gomendioan (mikroenpresa, enpresa ertain eta txikiak definitzeaz) edo hura ordezkatzen zein aldatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte aurreko atalean adierazitako enpresek.
3.– Artikulu honetan adierazitako erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta haien jarduera honako tipologia hauen artean badago:
a) Turismo-ostatuko establezimenduak: hotel-establezimenduak, turismo-apartamentuak, kanpinak, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak, eta turismo-aterpetxeak.
b) Sukaldaritza-enpresak: Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, beren jarduera establezimendu finkoetan garatzen dutenak, jendearentzat oro har irekiak, profesionaltasunez eta ohikotasunez tokian bertan kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen dituztenak.
c) Bitartekaritzako turismo-enpresak: Turismo-arloko aholkularitza-, bitartekaritza- eta antolaketa-zerbitzuak profesionaltasunez eta ohikotasunez ematen dituztenak, betiere erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen badituzte. Beren baliabideak erabil ditzakete jarduera horiek egiteko. Honako hauek jotzen dira bitartekaritzako turismo-enpresatzat: bidaia-agentziak; turismo-enpresen taldeak, taldeko enpresen turismo-eskaintzak batera merkaturatzea xede dutenak; erreserba-zentroak, turismo-bitartekariak eta turismo-operadoreak.
d) Turismo-garraioko enpresak: Pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak izanik, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan baliabide nahiz leku interesgarrietan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.
e) Turismo aktiboko enpresak: Profesionaltasunez eta ohikotasunez, prezio baten truke, aisia-, kirol- eta abentura-jarduera turistikoak eskaintzen dituztenak, lehiaz kanpoko testuinguru batean garatutakoak. Jarduerok egiten diren ingurunean bertan (airean, lur gainean edo uretan) naturak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen dira batik bat; berezko dute arrisku-faktorea, eta nolabaiteko trebetasuna behar da haiek egiteko.
f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak: Biltzarrak, azokak, batzarrak, antzeko beste ekitaldi batzuk eta eremu profesionalean beharrezko duten beste edozein jarduerari buruzko aholkularitza, plangintza, antolaketa, zuzendaritza eta kontroleko zerbitzuak eskaintzen dituzten turismo-bitartekaritzako enpresak.
g) Turismo-gidak: Jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat Euskadiko kultura-intereseko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruzko zerbitzuak ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio baten truke ematen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Betekizunak
-
Betekizunak eta merezimenduak
1.– Erakunde eskatzaileak alta eraginkorra izan beharko du ekonomia-jardueren gaineko zergan alarma-egoera deklaratu aurretik. Horrez gain, artikulu honetako 3.a) eta 3.c) ataletan adierazitako enpresek Euskadiko turismo-enpresa eta -establezimenduen erregistroan izena emanda egon beharko dute.
2.-Alarma-egoera bukatutakoan turismo-jarduerari eustea eta une horretatik gutxienez 4 hilabetez altan egotea.
3.– Ondasun-erkidego eta sozietate zibilei dagokienez, onuraduntzat joko dira haietan parte hartzen duten pertsona guztiak (fisiko zein juridiko pribatuak), eta denek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, taldearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko eskumen nahikoekin.Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (Diru-laguntzen Lege Orokorra) 39. eta 65. artikuluetan ezarritako preskripzio-epea igaro aurretik lehen deseginez gero, emandako diru-laguntza itzuli beharko du taldeak.
4.- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean beteta izatea.
5.- Dirulaguntzen alorrean dirua itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
6.- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekurik abian ez edukitzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako) eta martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren (emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako) arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.
7.- Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (Diru-laguntzen Lege Orokorra) 13. artikuluaren 2. atalean ezarritako gainerako inguruabarrik abian ez edukitzea diru-laguntzen onuradun izateko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
.
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:
1º Zalantza ohikoenak kontsultatu "_Ohiko-galderak (PDF, 844 KB))" dokumentuan
Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:
Arabako lurraldea: 945017055
Bizkaiko lurraldea: 944031482
Gipuzkoako lurraldea: dokumentazio-errekerimendu bakoitzean berariaz adierazten dena edo 943022421
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1103101Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaeretan askotan hautemandako akatsak ikusita, ESKABIDEAREN EDUKIAK ONDO BERRIKUSTEA GOMENDATZEN DA BIDALI AURRETIK.
Eskaerak ez dira sailkatuko haien dataren arabera; 8.5 artikuluko irizpideetan lortutako puntuen arabera baizik.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabide bakarra aurkeztuko da erakunde bakoitzeko, eta gastuak lantoki edo establezimendu bakarrari egokituko zaizkio. Erakunde berak eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, lehenbizi erregistratutakoa onartuko da; gainerakoak artxibatu egingo dira.
Erakunde eskatzaileek dokumentazio hau erantsi beharko dute eskabidean:
a) Enpresaren IFK, pertsona juridikoa bada.
b) Enpresaren eratze-eskriturak eta ondorengo aldaketak.
c) Ondasun-erkidego eta sozietate zibilek: eratze-kontratua.
d) Laguntza eskatzen duen erakundeak ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
e) Jarduera profesionalei dagozkien epigrafeetan EJZn alta emanda dauden pertsona fisikoek, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzko araudiak lanbide-jardueraren lehen ekitaldietan atxikipenen tasa murriztua aplikatzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte, dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute, egoki beteta (I. eranskina).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatzeko Legezko Ordezkaritza Egilestea.Inprimaki normaldua
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Betekizunak eta merezimenduak
1.– Erakunde eskatzaileak alta eraginkorra izan beharko du ekonomia-jardueren gaineko zergan alarma-egoera deklaratu aurretik. Horrez gain, artikulu honetako 3.a) eta 3.c) ataletan adierazitako enpresek Euskadiko turismo-enpresa eta -establezimenduen erregistroan izena emanda egon beharko dute.
2.-Alarma-egoera bukatutakoan turismo-jarduerari eustea eta une horretatik gutxienez 4 hilabetez altan egotea.
3.– Ondasun-erkidego eta sozietate zibilei dagokienez, onuraduntzat joko dira haietan parte hartzen duten pertsona guztiak (fisiko zein juridiko pribatuak), eta denek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, taldearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko eskumen nahikoekin.Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (Diru-laguntzen Lege Orokorra) 39. eta 65. artikuluetan ezarritako preskripzio-epea igaro aurretik lehen deseginez gero, emandako diru-laguntza itzuli beharko du taldeak.
4.- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean beteta izatea.
5.- Dirulaguntzen alorrean dirua itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
6.- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekurik abian ez edukitzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako) eta martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren (emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako) arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.
7.- Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (Diru-laguntzen Lege Orokorra) 13. artikuluaren 2. atalean ezarritako gainerako inguruabarrik abian ez edukitzea diru-laguntzen onuradun izateko.
-
Izapideari buruzko informazioa
Diru-laguntza eskatzeko, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat izan behar duzu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu honek ondorioak izaten dituenetik aurrera, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaltzea, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe diruz lagundutako eskabideen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo hilabetearen barruan argitaratu ere.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da:
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa
Diru-laguntzaren justifikazioa ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren egingo da, justifikazio hori 2021eko martxoaren 1a baino lehen egin behar da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen justifikatuko ditu laguntzak pertsona edo erakunde onuradunak, justifikazio-kontu sinplifikatuaren bitartez, justifikazio-memoria ekonomikoa, alegia. Memoriak dokumentazio hau bildu beharko du:
a) Diruz lagundutako gastuen zerrenda sailkatua, enpresa hartzekodunaren identifikazioarekin (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura igorritako data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZik gabe) eta ordainketa-data.
b) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-sarreren eta diru-laguntzen gaineko erantzukizunpeko adierazpena, zenbatekoa eta jatorria zehaztuta.
- Diruz lagundu daitezkeen gastu-kontzeptuen deskribapena behar bezala identifikatuta dagoen frogagiriak baino ez dira onartuko; ez da onartuko kodetutako kontzepturik.
- Ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko langile teknikoek egokitzat jotzen dituzten frogagiriak egiaztatuko dituzte, diru-laguntza behar bezala erabili dela arrazoitzeko moduko ebidentzia izateko; xede horretarako, fakturak eta ordainagiriak bidaltzea eskatu ahal izango dute. Zehazki, honako hauek:
a) Jarduera garatzen den negozioaren lokalari dagozkion indarreko alokairu-kontratua eta alokairuaren fakturak eta ordainagiriak, 4.1. artikuluaren a) atalean jasotako denbora-esparruaren baitan diru-laguntza eskuratzeko aurkeztu diren hilabeteenak.b) Jabetzako eskriturak eta hipoteka-mailegua gauzatzearenak, baita mailegu-kuotaren ordainagiriak ere, betiere jarduera garatzen den negozioaren lokalari dagozkionak eta 4.1. artikuluaren b) atalean jasotako denbora-esparruaren baitan diru-laguntza eskuratzeko aurkeztu diren hilabeteenak.
c) Erositako produktuen zerrenda (edo, produktuen zerrenda agertu ezean, baita albarana ere) agertzen den faktura eta 4.1. artikuluaren c) atalean jasotako denbora-esparruaren baitan produktu fresko nahiz galkorraren izakinak erostearen gastuaren ordainagiria.
d) 4.1. artikuluaren d) atalean adierazitako gastu arrunten ordainagiriak, atal horretan jasotako denbora-esparruaren baitan diru-laguntza eskuratzeko aurkeztu diren hilabeteenak.
e) Inbertitutakoa eta Laguntzaren Agindu honetako diru-laguntza eskatzean enpresak aktibo jarraitzen zuela frogatzeko agiriak eta deskribapena, baita 4.1. artikuluaren e) atalean jasotako denbora-esparruaren baitan haiek finantzatzeko kuotei dagozkien ordainagiriak ere.f) 2019/03/14 baino lehen eratutako erakundeen kasuan, hura justifikatzen duen kontabilitate-informazioa emango da 3. artikuluaren 1. atalean jasotako diru-sarreren murrizketaren ehunekoa egiaztatzeko; horretarako, igorritako eta jasotako fakturen erregistro-liburuaren kopia, diru-sarreren eta gastuen liburu egunkaria, salmenta eta diru-sarreren erregistro-liburua edo erosketa eta gastuen liburua erabiliko da, eta 2020/03/14tik 2020/04/13ra bitarteko denbora-esparrua 2019ko epe berarekin alderatu. 2019/03/14 edo geroago eratutako erakundeen kasuan, 2020/03/14tik 2020/04/13ra bitarteko denbora-esparrua alarma-egoera deklaratu aurreko hilabetearekin erkatuko da.
Jarduera-bolumena egiaztatzeko libururik eraman behar ez duten autonomoek edo enpresek zuzenbidez onartutako edozein frogaren bitartez egiaztatu beharko dute diru-sarreren murrizketa.
g) Jarduera eteteak urteko salmentetan izan duen eragina neurtzeko, hura justifikatzen duen kontabilitate-informazioa emango da, honako hauen bidez: igorritako eta jasotako fakturen erregistro-liburuaren kopia, diru-sarreren eta gastuen liburu egunkaria, salmenta eta diru-sarreren erregistro-liburua edo erosketa eta gastuen liburua, betiere 2019ri dagokiona. Jarduera-bolumena egiaztatzen duen libururik eraman behar ez duten autonomoek edo enpresek 2019ko lehen eta bigarren hiruhilekoetako salmentek aipatu urteko salmenta guztien gainean adierazten duten ehunekoa egiaztatu beharko dute, zuzenbideak onartutako edozein frogaren bidez.- Justifikatutako zenbatekoa emandako diru-laguntza baino txikiagoa bada, hura doitu eta aldea itzuli beharko da, kasuan kasuko prozedura bideratu ostean
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.