Biztanlegune sakabanatuetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko dirulaguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Laguntzak ematea banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanlegune sakabanatuetan edo «azken belaunaldiko eremu zuritzat (NGA)» hartzen direnekoetan, hau da, datozen 3 urteotan NGA banda zabaleko baldintzetan Interneterako sarbide-zerbitzuak ahalbidetuko dituzten telekomunikazio-azpiegiturarik ez dagoen eta egongo denik ere aurreikusten ez den eremuetan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/07 – 2020/11/09

ZENBATEKOA: 10.000.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Oinarri arautzaile hauetan jasotako diru-laguntzen onuradun izan ahalko dira sektore pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadore-izaera dutenak, Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 6. Eta 7. artikuluetan ezarritakoaren arabera, bai eta pertsona fisiko edo juridiko horien elkarteak ere; kasu horretan, elkartzea onartuko da eskakizunak betetzeko modu gisa, behar bezala gaitutako komunikazio elektronikoen operadorearen izaerari dagokionez.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 88/2020 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, zeinaren bidez oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira 2020. urtean Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanlegune sakabanatuetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko dirulaguntzak emateko.