Bideratu COVID-19 programa: COVID-19ren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzekoa.
[Bideratu COVID-19]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da laguntza ematea Covid-19k eragindako krisiaren ondorio ekonomikoen aurkako borroka-prozesu honetan inplikatutako enpresek eta plantillek beren gain hartutako ahaleginean. Egoera guztiz ohiz kanpoko, bat-bateko eta eremu globaleko baten ondorioak jasaten ari diren enpresak edo jarduera-sektoreak finkatu nahi dira, hain zuzen, produktua eta merkatua badutelako lehiakorrak izan daitezkeen horiexek.
Lehia-baldintzak azkar eta egonkorki berrezartzen lagunduko duten finantza-tresnak ezartzea da kontua, zailtasun-egoeratik irteteko prozesu formalak azkartuz eta inplikatutako alderdi guztiei etorkizunera begira benetako konpromisoak eskatuz.
Emango diren laguntzak laguntza itzulgarriak dira. Hogei langile baino gehiago dituzten enpresa txiki eta ertainentzat.
Aurrekontuko zuzkidura
20.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Diruz lagundu daitekeen egitatea
Diruz lagundu daitekeen egitatea Covid-19ren krisiaren ondorioz enpresaren ordainketa-ahalmenak izan duen murrizketa koiunturalaren arabera ezarriko da; besteak beste: kobrantzen eta ordainketen partiden aldaketa eta enpresaren ordainketa-betebeharrei aurre egiteko epe laburrera erabilgarri dauden baliabideen eta diruzaintzaren bilakaera kontuan hartuta, 2019ko abenduaren 31tik gehienez ere 2020ko abenduaren 31ra bitarte kutxako fluxuan eragin zuzena duten partiden egiturazko murrizketak kontuan hartuta edo enpresa-jarduerari lotutako betebeharrak berriz ordaintzeko gaitasunean eragiten dutenak kontuan hartuta.
Aurrekontu zenbatetsia duen plan batean oinarrituta emango da laguntza. Plan horretan zehaztu beharko dira:
- Enpresaren egoera 2019ko abenduaren 31n.
- Kutxako fluxuen eta enpresaren ustiapen-kontuaren hilabeteen araberako konparazioa, 2019ko urtarriletik 2020ko martxora bitartekoa, finantza-fluxuen narriadura agerian uzten duena.
- Gaur egungo egoera eragin duten arrazoiak identifikatzea eta azaltzea, merkatuaren moteltzeak honako hauek eragin baititu: hornikuntzak gutxitzea, jarduerarik gabeko aldiak izatea, kontratuak galtzea, salmentak murriztea eta, ondorioz, diru-sarrerak gutxitzea, eta horrek, arrisku handian jartzen du betebeharrak ordaintzeko gaitasuna eta, beraz, enpresa bideragarri izatea. Argi eta garbi identifikatu eta kuantifikatu beharko dira eta justifikatu Covid-19aren hedapenak ekarri duen krisiak enpresaren jardueran izandako ondorioak. Besteak beste, enpresaren indarguneak eta ahulguneak jasoko dira konpainiari lotuak, baita horietako bakoitzari lotutako etorkizuneko kudeaketa-estrategiak ere.
- 2019ko kutxa-fluxuaren eta 2019ko galdu-irabazien kontuaren zehaztasunak, hileko eta urteko xehetasunekin.
- 2020ko kutxa-fluxuaren eta 2020ko galdu-irabazien kontuaren zehaztasunak, hileko eta urteko xehetasunekin. 2020ko kutxa-fluxua kalkulatzeko, Bideratu Covid-19aren eragina eta aktibo ez-korronteen salmentari dagozkion zenbatekoak baztertu beharko dira.
- 2019ko ekitaldiari dagokion balantze erreala eta 2020rako aurreikuspena.
- Krisitik ateratzeko hartu beharreko neurriak (produktu berria, merkatu berriak, berriz finantzatzea, inbertsioak eta abar).
- Bost urtera bitarteko agertokiak, hipotesi baikor, bitarteko eta ezkorrekin.
Laguntza mota
Eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez bideratuko dira, eta laguntzak esleitzeko, ondoz ondoko konkurrentziaren prozedura erabiliko da; beraz, laguntzak esleitzeko, espedientea osatuta dagoen uneko hurrenkerari erreparatuko zaio, eta Agindu honetako bigarren ebazpen-zatian ezarrita dauden funts guztiak amaitzen diren arte esleituko zaizkie laguntzak agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei.
Laguntzaren zenbatekoa 2020ko ekitaldirako aurrekontuan sartutako kutxako fluxu negatiboaren %100era iritsi ahal izango da. Fluxu hori laguntza honetarako 2020ko abenduaren 31n aurrekontuan sartutako planean aurkeztua behar da, eta hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatu da, gehienez ere 800.000 euroko mugarekin. Hala, plana 12 hilabetera egikaritzea aurreikusi da, 2020ko urtarrilaren 1etik hasita.
Laguntzaren zenbatekoa eta intentsitatea diru-sarreren eta gastuen kontu-sailen bilakaeraren ondorioz konpainiak izaten duen ordaintzeko ahalmenaren aldaketara mugatuko dira, konpainia berregituratzea edo bideragarri izatea ahalbidetu dadin.

Nori dago zuzenduta
Enpresa txiki eta ertainak (ETEak) krisian, hogei langile baino gehiago enplegatzen dituztenak.
Betekizunak
-
Betekizunak:
Enpresa onuradunak
Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) baldintza hauek bete beharko dituzte: erauzketetako, eraldaketako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak izatea, edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak izatea, betiere krisi-egoeran badaude.
Krisi-egoeran daudela ulertuko da, baldintza hauek betetzen direnean: enpresak ezin izatea galerak estali bere finantza-baliabideen bidez edo akziodun zein hartzekodunak emateko prest dauden baliabideen bidez eta, kanpoko esku-hartzerik izan ezean, galera horiek epe labur edo ertainean desagerpen ekonomikora eramatea.
Kanpoan utzi diren enpresak
- Kalteak izan dituen lantoki edo ustiaketa-zentrorik ez dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 2020ko ekitaldian enplegua suntsitzen dutenak.
- Batez beste 20 langile edo gutxiago dituztenak enplegatuta.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren batean daudenak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresak.
- Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duen Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz.
- Enpresak ez dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntzak edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean direla, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz
Telefono-zenbakiak: 945 01 82 63 - 945 01 82 14 - 945 01 82 46 – 945 01 98 16 – 945 01 82 35
Helbide elektronikoa: d-industria@euskadi.eus; agus-garcia@euskadi.eus; c-amezaga@euskadi.eus; jorge-garcialopez@euskadi.eus; j-echezortu@euskadi.eus;
Kodea
0091105Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko azaroaren 30(e)ko 15:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 15:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskabide telematikoa
Covid-19ren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Covid-19 Programa arautzen duen Aginduan ezarritako laguntzak emateko deialdi honetan, bitarteko elektronikoen bidez egingo dira eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Dokumentazio osagarria (DERRIGORREZKOA DA BETETZEA):
-
- Eskatzaileek, eskabidearekin batera, enpresaren bideragarritasun-plana eta informazio orokorra jaso beharko dituzte, baita honako agiri hauek ere:
- Enpresaren eraketa-eskritura, bai eta estatutuena ere, zeinak eskumeneko erregistroan behar bezala inskribatuta egin behar baitute, eta ondorengo aldaketena, halakorik balego.
- Identifikazio fiskaleko txartela.
- Eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea.
- Azken bi ekitaldietako Urteko Kontu Auditatuak; horiek izan ezean, Sozietate Zergaren azkeneko bi aitorpenak.
- Erantzukizunpeko adierazpena, enpresaren aktiboak osatzen dituzten ondasunak edo eskubideak zehazten dituena, ekoizpen-prozesuari lotuta dauden edo ez gorabehera, eta balorazio-irizpide orokorren araberako balorazio eguneratua jasotzen duena, bai eta haien kargen zehaztapena ere. (eskabide telematikoan betetzeko)
- Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, zeina indarrean dagoen zehapen-araubide administratiboaren zein penalaren mende geratuko den, datuak faltsutzen badira, honako alderdi hauen egiazkotasunari dagokionez:• Proiektu bera finantzatzeko xedez, beste instituzio publiko edo pribatu batzuei eskatu edota haiengandik jasotako laguntzak.
- Entitate eskatzailea ez da kondenatua izan laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Entitateak ez du eskatu borondatezko konkurtsoa deklaratzeko, ez da kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dago hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta (salbu eta horretan itun batek efikazia lortu badu), ez dago esku-hartze judizialaren mende edo ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Ez du eragin, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik.
- Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauetan jasotako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea; Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea, eta ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez du erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Egunean ditu laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak.
- Ez da zigortu ebazpen irmo baten bidez laguntzak lortzeko aukera galduz.
- Ez du diru-laguntzak jasotzeko debekurik. Debekuek honako egoera hauetan dauden enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste zirkunstantzia batzuk direla-eta, pentsa badaiteke pertsona edo zirkunstantzia horiek tarteko izan dituzten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorioa direla –eraldaketa, bat-egite edo ondorengotzaren bidez.
- Ez dago berreskuratzeko agindu baten mende, laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duen Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz, eta enpresa ez dago krisian.
(eskabide telematikoan betetzeko)
- Nolanahi ere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Industria Garatzeko Zuzendaritzak, laguntza-programa kudeatzeko organoa denez, beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango dio enpresa eskatzaileari, beharrezkotzat jotzen badu hark aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
- Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, Industria Garatzeko Zuzendaritzak interesdunari jakinaraziko dio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko dio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Industria Garatzeko zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
-
Betekizunak:
Enpresa onuradunak
Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) baldintza hauek bete beharko dituzte: erauzketetako, eraldaketako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak izatea, edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak izatea, betiere krisi-egoeran badaude.
Krisi-egoeran daudela ulertuko da, baldintza hauek betetzen direnean: enpresak ezin izatea galerak estali bere finantza-baliabideen bidez edo akziodun zein hartzekodunak emateko prest dauden baliabideen bidez eta, kanpoko esku-hartzerik izan ezean, galera horiek epe labur edo ertainean desagerpen ekonomikora eramatea.
Kanpoan utzi diren enpresak
- Kalteak izan dituen lantoki edo ustiaketa-zentrorik ez dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 2020ko ekitaldian enplegua suntsitzen dutenak.
- Batez beste 20 langile edo gutxiago dituztenak enplegatuta.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako egoeraren batean daudenak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresak.
- Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duen Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz.
- Enpresak ez dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntzak edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean direla, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak