Arrantza-jardueraren lehiakortasunari eustea da, eta Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzak

[Arrantza-sektorearen lehiakortasuna mantentzeko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauek helburutzat dute arrantza-sektorearen lehiakortasunari eusten laguntzea eta egoera honek arrantza-enpresen emaitza ekonomikoetan duen eragina leuntzea, alarma-egoeraren deklarazioak sorrarazitako gorabeherak direla eta; horretarako, konpentsazio bat finkatzen da, autonomia-erkidegoko arrantza-enpresei zuzendua, arrantza-ontzien armadoreek nahiz saregile eta paketegileek azken hiru urteetako (2017, 2018 eta 2019ko) martxo, apiril, maiatz eta ekainean izandako hileko batez besteko fakturazioaren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzien armadoreak eta saregileak eta paketatzaileak.

Eskakizunak:

  • ARRANTZA-ONTZI BATEN ARMADOREENTZAT:
  • 1) Ontziak Ontzien eta Enpresa Ontzi Ustiatzaileen Erregistroko hirugarren zerrendan egon beharko du.
  • 2) Ontziak alta-egoeran egon beharko du Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian. Ontzia aktibo dagoela jotzen da baldin eta Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian behin-behineko nahiz behin betiko alta-egoeran badago eta laguntza eskatu aurreko urtean zehar arrantzan jardun badu (aurreko 365 egunak zenbatzen dira).
  • 3) Arrantza-ontziak arrantza-lizentzia eta behar diren baimenak izan beharko ditu balizko modalitate eta arrantzategietarako.
  • 4) Ontziak aktibo egon behar du arrantza-jardunean, non eta jarduera gelditu behar izan ez duen, koronabirus positibo bat deklaratzeagatik, enpresa aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat egitera behartu duena.
  • 5) Egoitza sozial eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
  • 6) Krisialdian dagoen enpresa ez izatea 2019ko abenduaren 31n; laguntzak emango zaizkie krisialdian ez dauden enpresei eta/edo 2019ko abenduaren 31n krisialdian ez zeuden baina, Covid-19aren agerraldiaren ondorioz, geroago egoera horretan zeudenei edo sartzen hasi zirenei, betiere estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • 7) Ontziek arrantza-jarduera eduki izana 2020ko martxoaren 14tik (larunbata) 2020ko ekainaren 15era bitartean.
  • 8) Aurreko kanpainetan izandako diru-sarreren aldean galera ekonomikoak edukitzea, alarma-egoeraren ondorioz; galerak egiaztatzeko, frogatu beharko da arrantza-lonjetan egindako salmentetan arrantza-produktuen batez besteko prezioa jaitsi dela.
  • SAREGILE ETA PAKETEGILEENTZAK:
  • 1) Alta emanda egotea Itsasoko Araubide Berezian.
  • 2) Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • 3) Saregile- eta paketegile-lanak garatu izana 2020ko martxoaren 14tik (larunbata) 2020ko ekainaren 15era bitartean.
  • 4) Aurreko kanpainetan izandako diru-sarreren aldean galera ekonomikoak edukitzea, alarma-egoeraren ondorioz; galerak egiaztatzeko, frogatu beharko da arrantza-lonjetan egindako salmentetan arrantza-produktuen batez besteko prezioa jaitsi dela.

Betekizunak

  • a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betekizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte eta, hortaz, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza onartzen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • b) EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, berme bat eratu bada, zorra osorik estaltzen duena, interes eta gastu guztiak barnean direla.
  • c) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean direla, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • d) Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • e) Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • f) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako kontraturen baten amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • g) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • h) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • i) Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Aitor Arrate

Tfnoa: 94 403 14 64

E-maila: a-arrateirureta@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1103301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozeduraren ebazpena EHAAn argitaratuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, enpresa eskatzaile guztiei ebazpen osoa banan-banan helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean, interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk