COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera eten edo bertan behera geratu zaien kulturako pertsona profesionalei aparteko dirulaguntzak

[APROCU 2020]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen bidez arautzen dira artearen eta kulturaren arloan banakako profesional moduan aritzen diren pertsona profesionalen diru-sarrerarik eza arintzeko laguntzak, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik, era horretan beren jarduerari eutsi ahal izan diezaioten.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Era honetan erabakiko da laguntzaren hileko zenbatekoa:

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.

b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne– hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du.

Aurreko 2. apartatuan aipatutako hileko zenbatekoa aplikatuko zaio laguntzak irauten duen aldiari, gehienez 2020ko martxoaren 14an hasi eta alarma-egoeraren amaiera deklaratzen den hilabeteko azken egunera arte, edo baimena eman arte kultura- eta arte-arloko jendaurreko ikuskizun eta ekitaldi kolektiboak egiteko, edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatza egiteko, gehienez 6 hilabete.

Nolanahi ere, laguntza kalkulatzeko aldiak ez ditu gaindituko aldi hauek edo hauetako handiena, batera gertatuko balira:

  • pertsona onuraduna 2020ko martxoaren 13an egiten ari zen eta eten edo bertan behera utzi behar izan zuen lanbide-jardueraren iraupen-aldia, eta/edo eten edo bertan behera geratu diren aurrez egindako kontratuen iraupen-aldia, aurreko paragrafoan aipatutako iraupen maximoaren barruan.
  • pertsona onuraduna 2019ko ekitaldian alta emanda egondako aldia Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz Aurreko 2. apartatuan aipatutako hileko zenbatekoa aplikatuko zaio laguntzak irauten duen aldiari, gehienez 2020ko martxoaren 14an hasi eta alarma-egoeraren amaiera deklaratzen den hilabeteko azken egunera arte, edo baimena eman arte kultura- eta arte-arloko jendaurreko ikuskizun eta ekitaldi kolektiboak egiteko, edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatza egiteko, gehienez 6 hilabete.

Eskabide bakoitzari zenbaki bat esleitu eta, haiek aurkezteko epea amaitzean, notario aurrean zozketa eginda zenbaki bat hautatu, eskabideak ordena hartan aztertu, eta deialdiko baldintzak betetzen dituzten guztiak esleituko dira, haiek finantzatzeko funtsak agortu artean. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman eta horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Baldin eta ebazteko orduan ezin bada dirulaguntzaren zenbateko zehatza finkatu ez dagoelako jakiterik haren iraupena, dagokion zenbateko maximoa esleitu eta ebazpenean berariaz ohartaraziko da diferentzia itzuli beharra, iraupena laburragoa bada.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, hura eman ondoren.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak kenduko zaizkio dirulaguntzaren zenbatekoari, hala balegokio.

Nori dago zuzenduta


Banakako profesionalak

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira: kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua).

Onuradun izateko, bakarka aritu behar dute –edo ondasun-erkidego edo sozietate zibil bateko bazkide moduan–, baina norberak eskatu behar du dirulaguntza.

Betekizunak

  • Adin nagusikoa izatea

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

  • Jardueraren egoitza fiskala EAEn egotea. Ondasun-erkidegoetako edo sozietate zibiletako bazkideen kasuan, egoitza sozialak eta fiskalak EAEn egon behar du.

  • Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. Eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan

  • Eten edo bertan behera geratutako kulturaren arloko jarduera izatea diru-sarreren iturri nagusia, hau da, handik etortzea diru-sarreren % 60

  • Egoera hauetako batean edo batzuetan egotea:
    1. Norberaren edo besteren kontura aritzea lanbide-jardueran, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), eta jarduera eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu delako
    2. Lanbide-jarduera kontratatuta eduki eta hura eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu ondoren, 4.3 artikuluan aurreikusitako denbora-muga kaltetu gabe
    3. 2019ko ekitaldian alta emanda egon izana Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, gutxienez 3 hilabete edo 90 egunean

  • Deialdi honetako laguntzekin bateraezinak dira jarduera-amaierako prestazioa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik jarduera amaitu izanaren aparteko prestazioa, langabezia-prestazio eta -subsidioa, edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste Administrazioek edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-sarreren ordezko bestelako prestazio, laguntza edo dirulaguntza

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Gutxienez lau hilabetean jardueran aritzea alarma-egoera amaitzen denetik aurrera, edo baimena ematen denetik aurrera kultura- eta arte-arloko jendaurreko ikuskizun eta ekitaldi kolektiboetara edo pertsona onuradunaren lanbide-jarduera zehatzera itzultzeko.

  • Beste edozein administrazio publikok edo erakunde publikok nahiz pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak edo dirulaguntzak jakinaraztea Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera objektibo nahiz subjektibo aldatu izana jakinaraztea Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari funtsezko eran eragin dioten gertaerak jakinaraztea Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak nahiz haren erakunde autonomoek, edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek esleitutako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura bat hasi bada eta oraindik izapidetzen ari bada, jakinarazi egin behar zaio Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452 ( Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 ( informazio orokorra)

Banakako aholkularitza-zerbitzua: zuen kontsultak eta zalantzak (lan-, zerga-, finantza-arloetan…) doan egin ditzakezue. Talde espezializatu batek, eta baita Saileko teknikariek ere, 48 ordu baino lehenago orientazioa eta erantzuna emango dizuete posta elektronikoz edo telefonoz.

Kodea

1103501

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilaren ziurtagiria, halakorik balego.
  • 2019ko diru-sarrera garbien egiaztagiriak, eta 2019ko ekitaldian edo lehenago hasi bazen jarduera:2019ko ekitaldiko PFEZ aitorpenaren kopia. Agiri horiek ez dauzkanak, erantzukizunpeko adierazpen batean azalduko ditu lanbide-jardueran 2019an izandako diru-sarrera garbiak. Erantzukizunpeko adierazpen hori baieztatu egingo da laguntzaren amaierako egiaztagiriekin.
  • 2019an besteren kontura lan egin bada Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean kotizatuz (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian), aurkeztu egin behar da, eskabidea aurkezterakoan edukiz gero, kotizazioen erregularizazio-agiria, 2019ko diru-sarrerak azaltzen dituena.
  • 2020-03-13an norberaren edo besteren kontura lanbide-jardueran arituz gero, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bada alarma-egoera deklaratu delako: egun hartan alta emanda zegoen jardueraren egiaztagiria, haren iraupen zehatza agertzen duena edo ondorioztatzen uzten duena (aldi baterakoa edo mugagabea).
  • 2020-03-13an kontrataturik bazegoen lanbide-jardueran aritzeko alarma-egoera deklaratu ondoren, eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaio: lan-kontratuen edo jarduera egiteko kontratuen kopia, zehatz agertzen delarik jardueren egutegia.

Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

Alta eman edo hirugarren interesdunaren datuak alda ditzakezu, formularioa betez eta eskabidearekin batera entregatuz.

Era berean, jarduera hasteagatik PFEZren atxikipen-tasa murriztua aplikatzeko baldintzak betetzen direla jakinaraz diezagukezu (jarduera-hasieraren zergaldian eta hurrengo bietan), formularioa betez eta eskabidearekin batera aurkeztuz.

Eskabidea egoitza elektroniko bidez egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek, eskabidea bete ondoren, web-formularioari erantsi ahal izango diote.

Kendu egin da Zerbitzu Zentralak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulegotan herritarrei aurrez aurre ematen zaien arreta, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua aplikatuz. Dekretu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen da.

Eskatzaileak ez badauzka beharrezko diren bitarteko elektronikoak, aukera izango du eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideren bat erabiliz.

Eskaera

Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu behar du pertsona eskatzaileak. Pertsona eskatzailea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, formularioa betez eta eskabidearekin batera entregatuz egin dezake.

Hirugarrenaren alta

Laguntza loturik dago Ekonomia Jardueren gaineko Zergako tarifen bigarren eta hirugarren ataletako lanbide-jarduerak egitearekin eta, hortaz, jarduera hasi izanagatik PFEZren atxikipen-tasa aplikatu ahal izateko (jarduera-hasieraren zergaldian eta hurrengo bietan), pertsona eskatzaileak Lanbideri eman behar dio aplikatzea eragiten duten gorabeheren berri, jakinarazpen sinatua aurkeztuz eskaerarekin batera.

Jarduera profesionalen lehen ariketetako erretentzioetan txikiagotutako tipoaren aplikaziorako eskaera

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Hala ez bada, “Hirugarrenaren alta” agiria aurkeztu beharko du, titularra agertzen den kontu-zenbakiarekin.

Hirugarrenaren datuen alta telematikoa egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek dokumentua deskargatu dezakete hemendik, eta web-formularioaren bidez erantsi eskabideari.

Beste tramite batzuk