Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibentzako dirulaguntzak (2020)

[AMPA_KOOP]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kooperatiben gastuei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia egitea. Gastuok diruz lagundu daitezkeen jardueren ondoriozkoak izan behar dute, eta 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 23ra bitartean sortutakoak.

Aurrekontuko zuzkidura

33.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehen ordainketa batean emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, dirulaguntza eman dela jakinarazi ostean, hamar eguneko epean onuradunak ez badio dirulaguntzari espresuki uko egiten.

b) Gainerako %25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko formulario normalizatua (III.eranskina) behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Formulario horrekin batera, onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa edo handiagoa osatzen duten fakturak ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2020ko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Irakaskuntza-kooperatibak

Unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibak

Eskakizunak:

  • Euskadiko kooperatiben erregistroan sartuta egon beharko dute, irakaskuntzakotzat jota.
  • Haur Hezkuntzako 2. zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako eta Batxilergoko prestakuntza-zikloetan aritzea
  • Zuzenbidearekin bat etorriz eratu egon behar dute.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

  • Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez egunean egotea.

  • Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

  • Ordainduta izatea diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0085008

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetako ebazpena sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk