2020an COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzera bideratuta ezarri zen alarma-egoeraren ondorioz jarduera eten duten edo nabarmen murriztu duten kultura-arloko mikroenpresen gastu finko edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak.
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da kultura-sektoreko mikroenpresatzat hartzen diren elkarte eta sozietateen gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta elkarte eta sozietate horien jarduera erabat eten bada edo murrizketa bat izan badute, COVID ‐ 19k 2020an eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000 euroPrestazio ekonomikoa
Aurkeztutako kontzeptuen % 80 lagunduko da diruz.
Gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei.
Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako laguntza-eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da, BEZa kenduta.
Ordainketa-modua:
Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa egingo zaie dirulaguntza eman ondoren, dirulaguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin dirulaguntza justifikatuta, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.
Aurkeztutako kontzeptuen % 80 lagunduko da diruz.
Gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei.
Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako laguntza-eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da, BEZa kenduta.
Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa egingo zaie dirulaguntza eman ondoren, dirulaguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin dirulaguntza justifikatuta, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.
Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
- Europako Batzordeak mikroenpresen definizioari buruz maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioetan edo horiek ordeztu edo aldatzen dituzten xedapenetan ezarritakoak: bereziki, 10 langile baino gutxiago izatea eta urteko fakturazioa bi milioi eurokoa baino txikiagoa izatea.
COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzera bideratuta ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, jarduera erabat eten bada edo fakturazioan % 75etik gorako murrizketa izan badu 2019ko ekitaldiko hileko batez bestekoarekin alderatuta, 2020ko martxotik irailera bitarteko aldian, COVID‐19k eragindako krisi sanitarioaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
- Jardueraren helburua edo xede soziala agindu honen 3.3 artikuluan jasotako jardueretako bat izatea.
- Fakturazioaren % 70 gutxienez agindu honen 3.3 artikuluan jasotako jardueretako batetik eratortzea.
- Alarma-egoera amaitu ondoren, jarduerari berrekin izana eta alta emanda egotea, 3.3 artikuluan adierazitako kolektibo onuradunetako baten barruan, gutxienez lau hilabetez, jarduerari berriz ekin zaionetik.
- Erakunde onuradunei dirulaguntza horiek emateko, eta, bidezko denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dauzkaten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.
- Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Betekizunak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.
- Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
- Musika edo ikusentzunezko erreferentziak, web helbideak emanez aurkeztu ahal izango dira, dagokion formularioan.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan
Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.
A: Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.
- Pertsona fisikoa: NAN edo AIZ zenbakia.
- Pertsona juridikoa: identifikazio fiskaleko zenbakia.
- Pertsona fisikoa: izena eta bi abizenak.
- Pertsona juridikoa: sozietatearen izena.
B: Bankuaren datuak.
IBAN karaktere alfanumeriko segida bat da, bankukontu bat nazioarte mailan identifikatzeko balio duena. 24 karakterez osatzen da:
- Lehenego 2 karaktere alfabetikoek lurraldea adierazten dute.
- Hurrengo 2 karaktereak IBANaren kontrol digituak dira.
- Hurrengo 20 karaktereek, bezero-kontuaren kodea (BKK) adierazten dute:
- 4 karaktere: banku-kodea
- 4 karaktere: agentzia-kodea
- 2 karaktere: kontuaren kontrol-digitua
- 10 karaktere: kontu-zenbakia
Kontu korrontearen titularrak doakion hirugarrena bera behar du izan.
C: Izenpea eta hirugarrenaren zigilua, baimena ematen diona Ogasun eta Finantzak Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari bankentxekoak zein nortasun datuak egiaztatzeko.
D: Sail edo Erakunde Autonomoak betetzeko.
-
Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
-
Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurrez aurreko kanala erabiliz hirugarren interesdunaren zure datuei alta emateko edo datuok aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Justifikazioa
Dirulaguntza onuradunek justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.
- Diruz lagundutako gastuen justifikazioa.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua