Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak: Ikertu, proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesuak (2019)

[IKERTU]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea, dela antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesu espezifikoetarako, dela proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sorkuntza-prozesu orokorragoetarako, aurrerago garatuko diren produktu edo prozesu artistikoak interesgarriak eta bideragarriak diren aztertzea ahalbidetzen dutenak.

Ikertu

Laguntza hauek sorkuntza sustatzen dute kultura-proiektuak egiteko ezinbesteko eta aurretiko urrats gisa, eta proiektu eta prototipoen aurretiko diseinura bideratutako ikerketa-proposamenak lagunduko dira diruz, non ideia, hipotesi edo hasierako kontzeptu batetik abiatuta beraren bidezkotasuna, interesa, originaltasuna edo egokitasuna ikertu nahi diren, bai eta beraren bideragarritasuna ere, produktu edo prozesu artistiko jakin bat, gerora gara daitekeena, bilakatzeko.

Diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat hiruk 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan behar dute, eta behintzat lauk emakumeek idatzitakoak.

Aurrekontuko zuzkidura

48.000

Prestazio ekonomikoa

Modalitate honetara 48.00 euro bideratuko dira, eta hamabi diru-laguntzatan banatuko da, bakoitza 4.000 eurokoa.

Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat hiruk 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan behar dute, eta behintzat lauk emakumeek idatzitakoak.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Ordainketa-modua:

a) Emango den dirulaguntzaren % 50 esleipen-ebazpena ematen denean, eta 13.a) artikuluan ezarritako epea pasatuta dagoela.

b) Gainerako % 50 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, sormen prozesuaren txostena eta egindako sormen edo prototipoaren euskarri bisuala bidali eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko
  • Ezin dute diru-laguntzarik lortu modalitate honetan, 2018. urtean kultura arloko sormen lanetarako deialdian IKERTU modalitatean diru-laguntza lortu zuten pertsonek.
  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Eskabideak modalitate bat baino gehiagotan eskatuz gero honela jokatuko da: sarrera-erregistroaren arabera aurkeztutako lehenari dagokion modalitatean aurkeztutakoak kontuan hartuko dira; horrez gain dagokion modalitatean lehenik eta bigarrenik iritsitakoak bakarrik onartuko dira.
  • Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daitezke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika-konposaketak, ikertu, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak)
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1040006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izenik gabeko doukumentazioa:
Horren edukian ez da jaso behar egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleipen-ebazpena jasotzen duenetik, onuradunak gehienez ere bederatzi hilabete izango ditu sortze lana entregatzeko, paperezko bertsioan nahiz euskarri informatikoan, pdf bertsioan, kudeaketa-zuzendaritzari.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk