Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak - 2019
[PTT 2019]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Arau honen xedea da Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten proiektu turistikoak garatzeko 2019ko ekitaldiko laguntza programaren oinarri arautzaileak ezartzea, urismo-fluxu berriak dinamizatuz, banatuz eta sortuz.
Aurrekontuko zuzkidura
1.360.000Prestazio ekonomikoa
Diruz laguntzeko moduko jardunak
Diruz lagundu ahalko dira 2019ko ekitaldian proiektu-mota hauek garatzeko egiten diren jardunak:
- Jomugen erakargarritasuna hobetzen eta Euskadiko turismo-esperientzia hobetzen duten turismoko lurralde-proiektuak.
- Jomugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuak.
Laguntzen zenbatekoa
Laguntza-koadroa PTT 2019 (DOCX, 19 KB) (PDF, 202 KB) (PDF, 202 KB)

Nori dago zuzenduta
Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.
Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.
Betekizunak
-
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
Baldintzak orokorrak Informazio xehatua
- Onuradunak izango dira: toki -erankundeak baldin eta hiriburuen sustapen turistikoaren ardura badute, bai eta eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetako kide ez diren udalerriak ere, baldin eta horiek ez badira existitzen edo ez badira eratu beren esparru geografikoan, betiere toki-erakunde horiek turismo-bulegoen edo informazio-puntu turistikoen titularrak badira, horiek Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen sarekoak badira eta urte guztian irekita badaude.
- Eskualde-mailan nahiz eskualdez gaindikoan jarduten duten entitateak lankidetza turistikorako erakundeak edo turismo-produktuak kudeatzen dituzten erakundeak izan behar dira.
- Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
- Enpresa-taldeak, enpresa-elkarteak, kirol-elkarteak eta Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak.
- Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean dauden erakundeak, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005.
- Erakundean ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3. zenbakietan aipatutako gainerako egoerarik, laguntza-programa honen erakunde onuradun izan ahal izateko.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1020606Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
-
● Ekintza-plan bat turismo-produktu bakoitzeko, non honako puntu hauek jasoko baitira: ekintza-planaren testuingurua, helburuak, deskribapena eta aurrekontu banakatua, laguntzaren helburu izango diren
jarduerena, plana garatzeko behar diren baliabideak, kronograma eta ebaluazio-adierazleak.● Diru-laguntzaren xede den proiektuaren tipologia ez badator bat turismo arloko sailburuordetza eskudunak Basquetourren bidez garatzen dituenekin, erakunde eskatzaileak horretarako egindako produktuaren
plana aurkeztu beharko da, eta horrek agindu honen II. eranskinaren 3. apartatuan jasotako gutxieneko edukiak izan beharko ditu.● Lankidetza turistikorako erakundeak: akten kopia, diru-laguntzaren eskabidean aurkezten diren proiektuei buruz hartu diren erabakiak jasotzen dituzten turismoko mahaietakoa.
● Turismo-produktuak kudeatzen dituzten erakundeak: akten kopia, laguntza-eskabidean aurkeztutako proiektuei buruz hartu diren erabakiak jasotzen dituena.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ofizioz bilduko ditu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen diren dokumentuak, berariaz
kontrakorik adierazi ezean. -
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatezko Legezko Ordezkaritza Egilestea. Inprimaki normaldua
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
Baldintzak orokorrak Informazio xehatua
- Onuradunak izango dira: toki -erankundeak baldin eta hiriburuen sustapen turistikoaren ardura badute, bai eta eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetako kide ez diren udalerriak ere, baldin eta horiek ez badira existitzen edo ez badira eratu beren esparru geografikoan, betiere toki-erakunde horiek turismo-bulegoen edo informazio-puntu turistikoen titularrak badira, horiek Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen sarekoak badira eta urte guztian irekita badaude.
- Eskualde-mailan nahiz eskualdez gaindikoan jarduten duten entitateak lankidetza turistikorako erakundeak edo turismo-produktuak kudeatzen dituzten erakundeak izan behar dira.
- Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
- Enpresa-taldeak, enpresa-elkarteak, kirol-elkarteak eta Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak.
- Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean dauden erakundeak, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005.
- Erakundean ez dago Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3. zenbakietan aipatutako gainerako egoerarik, laguntza-programa honen erakunde onuradun izan ahal izateko.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da.
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa
Eskabideak aurkezteko azken eguna 20120ko urtarrilaren 31 izango da.
Aurreko apartatuan zehazten den justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
-
Dokumentazioa
● Diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak bete dituztela justifikatzeko jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak zehatz-mehatz azalduta.
● Justifikazio-memoria ekonomikoa, egindako jardueraren kostua frogatzen duena, honako puntu hauek jasotzen dituena:
a) Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, enpresa hornitzailearen identifikazioarekin (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura emandako data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barne, diruz lagundu badaiteke)
eta ordainketa-eguna. Laguntza aurrekontu baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri eman beharko da. Fakturen koadroa egoitza elektronikoan garatu eta emandako ereduaren arabera beteko da.b) Jatorrizko fakturak (elektronikoak izan daitezkeenak) edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duten dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, bat etorri beharko baitute aurreko apartatuan zehaztutakoekin. Bidaia-gastu txikiak justifikatzeko (bidesariak, kilometrajea, hiriko garraioa eta mantenu-gastuak), ordainagirien ordez, posible izango da kontzeptu horregatik egindako gastuen egiaztagiri bat aurkeztea, arduradunaren edo baimendutako pertsonaren sinadurarekin (udal-ikuskatzailea, erakundearen kudeaketa ekonomikoaren arduraduna, etab), betiere zenbateko hori emandako
diru-laguntzaren % 10 baino txikiagoa bada. Diruz lagundutako gastuen kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.c) Ordainketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
d) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuei buruzko erantzunkizunpeko adierazpena, zenbatekoa eta jatorria ere aipatzen dituena; adieraziko da, halaber, oinarrietan eta ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituela, jarduerak egin dituela eta proiektu horren emaitzak lortu dituela jardueraren azken memoriaren eta justifikazio-kontuaren bidez hala justifikatzen baitu, eta datuak eta aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.
e) Lan-kontratua eta dagozkion nominak, pertsona gaituren bat kontratatzeko diru-laguntza jasotzen den kasuetan.
f) Hala badagokio, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 31.3 artikuluari jarraikiz eta agindu honen 8.4 artikuluan ezarrita dagoen moduan, erakunde onuradunak eskatu dituen hiru aurrekontuak.
Gainera, kasu guztietan:
– Promoziorako materiala egiteko diru-laguntza eskatu dutenek aurkeztu beharko dute sortutako material bakoitzaren ale bat edo interneteko sarbidea, materiala interneten argitaratu bada.
– Dagokionean, bankuko dokumentu bat, non adierazten baitira diru-laguntzaren % 70eko aurrerakinak ordaindu zenetik diru-laguntzaren justifikazio aurkezteko egunera arte sortu dituen benetako
finantza-etekinak.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak eta hizkuntza ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua