Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2019. Prozedura erraztua.

[PROTS2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

- Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

- Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

- Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

- Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Diru-laguntzek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuan, urriaren 27koan, ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, lerro hauetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

752.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Prozedura erraztuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura honela banatuko da:

a) Enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babes maila bat lortzeko edo arau aplikagarririk ezean ingurumen-babesa hobetzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

a.1.- Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.

a.2.- BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.

a.3.- Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

b.1.- Hondakin fluxuetan sugar atzeratzaile bromatudun plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.2.- Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuen eta tresna elektriko eta elektronikoen piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.3.- Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.4. – Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

c) Europar Batasuneko araudia gainditzera bideratutako etorkizuneko inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren azterlanak egiteko laguntzak: ehun eta berrogeita hamabi mila (152.000) euro.

d) Ingurumen-arloko kanpoko aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei ematen zaizkien laguntzen esparruan, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro, honela banatuta:

d.1.- Enpresa-elkarteentzako laguntzak, EMAS erregistroa sustatzeko: hamar mila (10.000) euro.

d.2.- EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, hamabost mila (15.000) euro.

d.3.- EMAS erregistroa berritzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

d.4.- Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. mota edo III. mota) edo karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

d.5.- Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

d.6.- Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko: hogeita hamabost mila (35.000) euro.

3.- Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru kopurua agortzen ez bada, soberan dagoen diru kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo -azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, Balorazio Epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera.

Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko eranskinean finkatutako gehieneko kopuruak ez dira inola ere gaindituko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena | Erantzukizun-adierazpena betetzea

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

 

IHOBE: 94 423 07 43

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk