Produkzio eszenikorako dirulaguntzak: Produkzioak II eta banaketa (2019)

[Produkzioak II eta banaketa]

Deskribapena


Xedea

2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Modalitatea: Produkzioak II eta banaketa. Ekoizpen eszenikoak eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak.

Dirulaguntzak jaso dezaketen alorrak:

Proiektu horiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • 2019ko martxoaren 30a baino beranduago eta 2020ko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako ekiozpen- eta sorkuntza-proiektuak izatea
  • Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketa-plan bat aurkeztea. Banaketa-plana estreinaldia baino hiru hilabete lehenago hasi ahalko da.

 

Aurrekontuko zuzkidura

400.000

Prestazio ekonomikoa

210.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari eta 190.000 euro dantza-eremuari.

  • Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da.
  • Ekoizpena egitera zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 60.000 eurotik gorakoa, ezta aurkeztutako aurrekontuaren %50etik gorakoa ere.
  • 28. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten ekoizpen elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori %55ekoa izango da.
  • Diruz lagundutako ekoizpenaren banaketara zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da ekoizpenari emandako esleipenaren %50 baino handiagoa izan.
  • Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren %33ko parte-hartzea izan beharko du.
  • Diurlaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen %50.
  • Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70.
  • Edozein kasutan, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urtetan.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
  • Dirulaguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Dirulaguntzaren gainerako % 10a, diru-laguntza osoa 15. artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea

  • Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izan beharko dute.

Betekizunak

  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso:

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1082103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Lehen justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikazioa

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2019ko abenduraen 31 baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk