2019-2020 ikasturterako deialdia Eskolatze Osagarriko Programak baimentzeko eta diruz laguntzeko
[PEC]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdia egiten da, 2019-2020 ikasturtean garatuko diren eskolatze osagarriko programak baimentzeko eta diruz laguntzeko prozeduretarako, hauetan ezarritakoaren arabera: Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna antolatzen duen ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuaren 24.3 artikulua; Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehazten duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren 41. artikulua, eta 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren 14tik 18ra bitarteko artikuluak, 2002ko maiatzaren 7ko Aginduak emandako testuaren arabera (2002ko maiatzaren 9ko EHAA). 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, gizarte edo kulturaren aldetik egoera okerragoan dauden ikasleentzat hezkuntzaren arloko hainbat ekintza arautzen dira, baita eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat esku hartzeko neurriak ere.
Aurrekontuko zuzkidura
1.211.250 (euro)Prestazio ekonomikoa
Gehieneko diru kopurua, programako, 63.750 eurokoa izango da. Gehienez ere 19 programa onartuko dira.
Ordainketa-modua:
- Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 20 ordainduko da, behin 27.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
- Gainerakoa -esleitutako diru-laguntzaren % 80- tarteko txosten bat aurkeztutakoan ordainduko da. Txosten horretan une horretara arte proiektuak izandako garapena azalduko da, ikasle bakoitzaren aurrerapen banakatua barne. Txosten hori 2020ko apirilaren 1etik 30era bitartean entregatuko da. Aipatu memoria Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikora igo beharko da, helbide honetan https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/pec/y22-izapide/es.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
-
Legez eratuta eta baimendua egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Diru-laguntzaren onuraduna izateko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 legegintza dekretuaren 3. ataleko 50. artikuluak ezartzen du nortzuk diren laguntza eta diru-laguntza publikoen onuradurak.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Zentroko organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.
Gizarteko edo hezkuntzako esku-hartzeko erakunde edo entitatea
Eskakizunak:
-
Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Entitate eskatzaile bakoitzaren organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.
Betekizunak
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Programa honetako diru-laguntzarako beste entitate publiko edo pribatu batekin hitzarmen espezifiko bati lotuta ez egotea, eta aurrekontuaren % 50 baino gehiagoko diru-laguntza ez eskuratzea beste edozein bidetatik.
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde eskatzaileek Programaren proiektua aurkeztu beharko dute. Proiektu horrek puntu hauek izan beharko ditu nahitaez:
- Oinarri pedagogikoak: helburu orokorrak, metodologia eta ebaluazio-prozedurak.
- Prestakuntza-planaren eskema. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak DBHrako proposatutako egutegiari egokitzen zaion egutegia. Ikasleak artatzeko asteko ordutegia -inoiz ezingo dira izan astean 24 ordu baino gutxiago-. Ikaslearen erreferentziazko ikastetxearekiko koordinazioa, asteko 30 ordu arteko aldea erreferentziazko ikastetxearen jardueretan gera dadin.
- Koordinazioaren eta ikaslearen jarraipenaren plana, jatorrizko ikastetxearen eta harrerakoaren artean ezarria, ikastetxe bakoitzeko erreferentziazko pertsonak zein izango diren zehaztuta.
- Orientazio-plana.
- Azpiegitura eta baliagarri izango diren giza baliabideak eta materialak.
- Gastuen aurrekontua.
- Dirulaguntza ere eskatu nahi den kasuetan
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betebehar hau bete duzun.
-
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.

Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez. Erakunde eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko baimen horri, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Diru-laguntzei buruko Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, agiri hau aurkeztu behar duzu:
- zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan)
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez. Erakunde eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko baimen horri, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Diru-laguntzei buruko Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.
-
Ikastetxe Itunduko organo eskudunaren berariazko erabakia, agindu honetan ezarritako baldintzetan programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, entitateko idazkariaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horri hartutako erabakia erantsiko zaio.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Entitate eskatzaile bakoitzaren organo eskudunaren berariazko erabakia, agindu honetan ezarritako baldintzetan programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, entitateko idazkariaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horri hartutako erabakia erantsiko zaio.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Programa honetako diru-laguntzarako beste entitate publiko edo pribatu batekin hitzarmen espezifiko bati lotuta ez egotea, eta aurrekontuaren % 50 baino gehiagoko diru-laguntza ez eskuratzea beste edozein bidetatik.
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
-
Legez eratuta eta baimendua egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Diru-laguntzaren onuraduna izateko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 legegintza dekretuaren 3. ataleko 50. artikuluak ezartzen du nortzuk diren laguntza eta diru-laguntza publikoen onuradurak.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Zentroko organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.
-
Entitatea legez eratua dagoela dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan.
Betekizun hau Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztuz ordeztu ahal izango da.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Entitate eskatzaile bakoitzaren organo eskudunaren berariazko erabakia, programa ematearen eta diru-laguntza eskatzearen aldekoa, deialdi honetako aginduak ezarritako baldintzatan.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez ere hiru hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Bitarteko txostena aurkeztea
2020ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Tarteko txosten horretan une horretara arte proiektuak izandako garapena azalduko da, ikasle bakoitzaren aurrerapen banakatua barne. Txosten hori 2020ko apirilaren 1etik 30era bitartean entregatuko da.
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
Dokumentazuia aurkezteko, "Bigarren ordainketa agintzeko" formularioa bete eta Nire karpeta erabiliz aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
2020ko ekainaren 30etik abuztuaren 31 bitartean aurkeztu beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Programaren garapenaren memoria laburtua, honako puntu hauek jasoko dituena:
- Laburpen motza eta egindako aldaketak, diru-laguntza eskatzean egindako programaren proiektuan oinarrituz.
- Taldeak eta ikasle bakoitzak lorutako helburuak. Horretarako, oinarritzat hartuko dira programaren proiektuan aurreikusitako helburuak.
- Emaitzen analisia, proiektua egokia ote den zehazteko eta behar dituen aldaketak finkatzeko.
-
- Pertsona eta hileko nominak, bakoitzaren zenbatekoa eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindutakoa zehaztuta.
- Dokumentuen zerrenda, honako hauek adierazita: data, kontzeptua, guztizko zenbatekoa, zenbateko egozgarria (egoki bada) eta ordainketaren data.
- Diru-laguntzaren kargura eskuratutako material inbentariagarria inbentarioan sartu izana adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Emandako diru-laguntzaren xedea eta helburua bete izana eta horretarako jarritako zenbatekoak adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua