Peba 2019: Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa.

[Peba 2019]

Deskribapena


Xedea

Jarduera ekonomikoak, ahal dela industrialak, hartzen dituzten edo hartzea aurreikusita duten Euskadiko gune geografikoetan banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko laguntzak arautzea, gune horiek “NGA gune zuritzat” hartzen badira, hau da, NGA Banda Zabaleko baldintzetan Interneten sartzeko zerbitzuak ahalbidetzeko telekomunikazioen azpiegiturarik egon ez eta datozen 3 urteetan egotea espero ez duten guneak badira.

Aurrekontuko zuzkidura

1.976.833,17 €

Prestazio ekonomikoa

 

Laguntzaren xede diren proiektuak eta jarduerak.
 
Laguntza lortu ahal izango dute oso abiadura handiko belaunaldi berriko (NGA) sarbide sareak hedatu nahi dituzten industrialdeetako proiektuek, bi norabideetan datuen transferentzia mugagabea ahalbidetzen badute, zerbitzuaren ezaugarriak aldatu gabe, zehaztapen hauek betez: Konektibitate behar oso handia duten industrialdeetarako, amaierako erabiltzaile bakoitzeko gutxienez 300 Mbps-ko abiadurak ahalbidetuko dituzten NGA sareak beharko dira, erabiltzailearengandik hurbilen dagoen sareko ekipamenduaren irteeran neurtuta.
 
Proiektuak gauzatzeko aukeratu daitezkeen guneak izango dira abiadura handiko sarbide sareen estaldurarik ez duten industrialdeetan identifikatutako gune osoa izango dira, eta datozen hiru urteetan inolako operadorerik estaldura bertan hedatzeko planik ez badu. Industrialdetzat hartuko dira Euskal Autonomia erkidegoan enpresak kontzentratzen dituzten esparru geografikoak.

 

Ordainketa-modua:

 

Nori dago zuzenduta


Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak

Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Kontaktu-informazioa


SPRI

Tfno.: 944 03 70 00

E-mail: isuarez@spri.eus; jmugica@spri.eus

 

Eusko Jaurlaritza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaritza

Tfno: 945 01 82 21

e-mail: anavitorica@euskadi.eus; deisi@euskadi.eus

Kodea

1040504

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 09:00etan, eta 2019ko irailaren 27an amaituko da, 15:00etan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak