Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak 2019

[Lankidetza 2019]

Deskribapena


Xedea

Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea, hurrengo proiekturen bat garatzeko:

1. Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortu eta martxan jarri.

2. Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatu.

3. Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatu, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatu ere.

4. Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere.

5. Eragileen lankidetzarako laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak.

6. Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko.

7. Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa.

Laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan eta 43/2017 Dekretuan, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita.

Horrez gain, basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa aplikatu beharko da.

Gida orientagarria. Galderarik ohikoenak

Aurrekontuko zuzkidura

1.450.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako diru-zuzkiduraren zenbatekoa gehitu da: Ebazpena, 2019ko urriaren 29koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen diru-zuzkiduraren zenbateko berria. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen 2019ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Laguntzak finantzatzeko, 450.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta:

● 280.000 euro II. kapituluari dagozkio.

● 100.000 euro III. kapituluari dagozkio.

● 2.500 euro IV. kapituluari dagozkio.

● 7.500 euro V. kapituluari dagozkio.

● 47.500 euro VI. kapituluari dagozkio.

● 5.000 euro VII. kapituluari dagozkio.

● 7.500 euro VIII. kapituluari dagozkio.

LGENF Europako funtsari dagokionez, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, zehazki 1.000.000 euro bideratuko dira agindu honen bidez deitutako laguntzetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak, honela banatuta:

● 600.000 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik 120.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 480.000 euro 2020korako.

● 200.000 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik 40.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 160.000 euro 2020korako.

● 10.000 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 2.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 8.000 euro 2020korako.

● 30.000 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik 6.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 24.000 euro 2020korako.

● 110.000 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik 22.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 88.000 euro 2020korako.

● 20.000 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 4.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 16.000 euro 2020korako.

● 30.000 euro VIII. kapituluari dagozkio; horietatik 6.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 24.000 euro 2020korako.

Nori dago zuzenduta


Lankidetza laguntzen II kapituluko onuradunak

Talde operatiboak izan daitezke Nekazaritza-produktibitatearen eta iraunkortasunaren alorrean berrikuntzarako europako elkarteko (EIPS) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzen onuradun, talde operatibotzat ulertuz EIPs-en helburuen baitan arazo zehatz bat konpontzeko edo aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako talde bat, beren helburuak lortzeko proiektuak garatzeko asmoz.

Talde operatibo batek ez du nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatua izan behar du; horietatik batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Elkarkidetza laguntzen III. kapituluaren onuradunak

Proiektu pilotuak eta produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute; horietatik, batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetza laguntzen IV. Kapituluaren onuradunak

Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, elkarrekin dituzten lan-prozesuak antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita turismoa garatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Eragile txikiak izan behar dute, Batzordearen 2003/361 Gomendioak emandako definizioaren arabera mikroenpresak eragile txikitzat hartuz, edo, laguntza eskatzeko unean, jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak, edo bien arteko konbinazioa.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetzarako laguntzen V. kapituluaren onuradunak

Hornidura-kateko eragileen arteko lankidetza horizontal eta bertikalerako laguntzak, banaketa-kate laburrak eta tokiko merkatuak sortzeko eta garatzeko, eta, banaketa-kate laburren eta tokiko merkatuen garapenari lotuta, produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jarduerak egiteko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetza laguntzen VI. kapituluaren onuradunak

Klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko ekintza bateratuak eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken planteamendu bateratuak gauzatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Lankidetza laguntzen VII kapituluko onuradunak

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

Lankidetza laguntzen VIII. kapituluaren onuradunak

Nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko laguntza ematea honako hauekin zerikusia duten jardueretarako laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ezinbestekoa da lehen sektoreko entitate baten partaidetza. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritza
Santiago Martínez
Telefonoa: 945 016 314
Faxa: 945 019 701
E-maila: S-Martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk