Lan-eszedentzian dauden langileentzako laguntzak, jaiotzagatiko edo urtebete baino gutxiagoko adingabearen zaintzagatiko gurasoen kotizaziopeko prestazioen aldiak berdintzeko

Deskribapena


Xedea

Laguntza honen helburua da semea edo alaba jaio ostean bi gurasoek jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko dirulaguntzetan baliatutako aldiak berdindu ahal izatea, eta eskubidea izatea iraupen bereko aldi bat izateko (16 aste), besterenezina, ordaindua eta une berean hartu behar ez dena.

Horrekin helburu hauek lortu nahi dira: emakumearen zaintza-rola apurtzea, aitak zaintza-eginkizunetan jardutea eta semeak edo alabak bi gurasoekiko duen lotura sendotzea.

Horrez gain, zaintza-eginkizunek emakumeen karrera profesionalean eta enplegua lortzeko orduan eragiten duten penalizazioa arintzen du neurriak.

Dirulaguntza emango zaie seme-alabak zaintzeko lan-eszedentzian dauden langileei, dekretu honen indarraldia (2019ko azaroaren 1a) hasten denean jaio bada semea edo alaba edo eratu bada semearen edo alabaren adopzioa, tutoretza edo zaintza (adopziorako edo harrera iraunkorreko xedea duena); eman ere, semearen edo alabaren bizitzako lehenengo urtean, helburutzat hartuta adingabearen jaiotza eta zaintza dela-eta gurasoek Gizarte Segurantzaren esparruan baliatutako kotizaziopeko prestazioen aldiak berdintzea.

Guraso bakoitzari aurreko zenbakian zehaztutako eszedentzia-egoera diruz lagunduko zaio aldi jakin batean. Aldi hori zehazteko, 112 egunen (16 aste) eta Gizarte Segurantzaren araudiaren esparruan adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko prestazio gisa diruz lagundutako egun kopuruaren arteko diferentzia kalkulatu beharko da.

Hori dela eta, Gizarte Segurantzak ematen duen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimena diruz lagundutako eszedentzia batekin osatzen da.

GIZARTE SEGURANTZAREN BAIMENA + ESZEDENTZIA = 16 ASTE

Desgaitasuna duen semearen edo alabaren kasuan: 17 ASTE

Guraso bakarreko familiak: 24 ASTE

Prestazio ekonomikoa

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileen kasuan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen eta lan-bazkideen kasuan, eta norberaren kontura lan egiten duten langileen edo autonomoen kasuan, diruz lagundu daitekeen jarduketa hasi aurreko hilabeteko kotizazio-oinarria izango da laguntzaren zenbatekoa.
  2. Sistema publikoa osatzen duen gizarte-prestazioen sistema interkooperatibo bat daukaten kooperatibetako bazkide diren eta norberaren kontura lan egiten duten langileen edo autonomoen araubide berezian sartzen diren pertsonen kasuan, diruz lagundu daitekeen jarduketa hasi aurreko hilabeteko Gizarte Segurantzako nahiz aipatutako sistema interkooperatiboko kotizazio-oinarrien batura izango da laguntzaren zenbatekoa.
  3. Eszedentzia eskatu duen pertsonak hilabete baterako baino aldi txikiagoetarako eskatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.
  4. Eszedentzia modu etenean hartzen den kasuei dagokienez, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko kotizazio-oinarritzat hartuko da diruz lagundu daitekeen jarduketa lehenengoz hasi zen hilabetearen aurrekoari dagokiona.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, gehienez.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

  • Besteren konturako langileei
  • Langile autonomoei: langile bat kontratatu beharko dute.
  • Langile bazkide kooperatibistei

Betekizunak

  • Semearen edo alabaren zaintza eta babespea izatea ?betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia? diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
  • Semearekin edo alabarekin batera erroldatuta egotea ?betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia? diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean. Batera erroldatuta egoteko betekizun hori betetzeaz salbuetsita egongo da banantzea, dibortzioa edo deuseztasuna gertatu bada, zaintza eta babespea konpartitua izanik; kasu horretan, adingabeak zaintza eta babespea esleituta duen edonorekin erroldatuta egon beharko du.
  • Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea. Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.
  • Gizarte Segurantzaren araudiaren esparruan aitortutako adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko kotizaziopeko prestazioa baliatzeko eskubidea izatea eta hura agortu izana.
  • Atal honetan diruz laguntzen den eszedentzia baldintzatzen du beste gurasoa ?eskaera egin ez duena?, halakorik balego, bere lanera itzuli izanak eta alta-egoeran egoteak, bere kontratuari dagokion lanaldi osoan, diruz lagundu daitekeen aldi guztian; era berean, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluko 4 apartatuan araututako edoskitze-baimeneko egoeran egon daiteke.
  • Semea edo alaba ezingo da haur-hezkuntzako ikastetxe batera joan. Haur-hezkuntzako ikastetxe batean matrikulatuta baldin badago soilik plaza gordeta eta eszedentziak irauten duen bitartean semea edo alaba ez badoa bertara, egoera hau egiaztatuz ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko du.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1091401

Hasierako eskabidea


Soilik dirulaguntza eskaera bat onartuko da laguntza lerro honetan, diruz lagungarria den eszedentzia amaitu eta gero.

Eskaerak aurkezteko epea diruz lagundu daitekeen jarduketa-urtea amaitzen denetik 3 hilabete igarotakoan amaituko da, hau da, E LAGUNTZA LERROAREN ESKAERA EPEA AMAITUTAKOAN: SEMEAK EDO ALABAK 15 HILABETE BETETZEN DITUENEAN.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Isiltasunaren esanahia negatiboa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), 2021eko otsailaren 16tik aurrera sartu diren espedienteei aplikatzen zaie. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera, honela interpretatu behar da: ? Hilabete igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunak edo interesdunek dirulaguntza eskaria administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahalko du/dute. ? Hala ere, epe hori igaro bada ere, Administrazioak ebazteko betebeharra du, eta baldintzak betetzen baditu, ebazpena baiezkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza kobratzeko ezinbestekoak diren banku-datuak


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk