Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Lehen aukera programa 2019

[LAK-2019 (Programa Lehen Aukera 2019)]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Informazio Gehigarri

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

3.846.154 euro, praktiketako kontratuak eta kontratu mugagabeak finantzatzeko; eta 153.846 euro, berriz, entitate kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bil, erregistra eta kudea ditzaten finantzatzeko

Ordainketa-modua:

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

  • Lehendabizi, % 52 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean.
  • Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, % 48, edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta.
  • Entitate kolaboratzaileek diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko dute, Lanbideko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresa pribatuek, praktiketako kontratuak eta/edo kontratu mugagabeak egiteagatik, beren forma juridikoa edozein izanda ere, banako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, hala nola elkarteek eta fundazioek

Eskakizunak:

  • Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.

  • Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan % 50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka..

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita..

  • Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain.

Diruz lagundutako kontratuak gauzatzearekin amaitzen diren enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeagatik, edo/eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteagatik, 12. artikuluan araututako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren –Entitate Kolaboratzaileek

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Ez egotea zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki

  • Ez egotea Diru Laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13an artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debekutan

  • Ez egotea inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik izapideetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako eta izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasia izanik, oraindik abian dagoena

  • Nork aurkez daitekeen

    Deialdi honen xedea da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzea, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete beharko badituzte:

    a) Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua. 

    b)Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua egiterakoan langabea izatea.Honako titulazio hauetakoren bat izatea

    - Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza, Arkitektura. 

    - Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa. 

    - Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria; teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak horien baliokideak izango dira. 

    - Aurrekoen baliokide gisa ofizialki aitortutako beste titulazio batzuk. 

    - Profesionaltasun ziurtagiria. 

    Tituluarekin lotutako enpleguetan 6 hilabeteko esperientzia izatea gehienez ere

    Gazte Bermea Sistemaren datu- basean identifikatuta daudenei lehentasuna emango zaie hautaketa-prozesuan.

    Enpresak zuzenean pertsona hautatuek, deialdiaren 7.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute, kontratua sinatu aurreko egunetik hasita, gutxienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945160600 / 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945160601

Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945181327 / 945181338

Kodea

1015905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data : Deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguna .

Amaiera-data :

  • Entitate kolaboratzailea izatea lortzeko eskabidea (I. eranskina): 2019ko urtarrilaren 28
  • Praktiketako kontratuak eta/edo kontratu mugagabeak diruz laguntzeko eskabidea (II. eranskina): 2019ko urriaren 31
  • Lan-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzea diruz laguntzeko eskabidea (III. eranskina): 2019ko azaroaren 4tik 15era bitartean.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

a)I. eranskina (Erankunde Kolaboratzailearen Baimena

b)II. eranskinari (Euskal enpresentzako diru-laguntza) honako informazio hau erantsiko zaio.

  • Legezko ordezkariaren NAN/AIZren fotokopia, edo datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena.
  • Ordezkotasuna egiaztatzen duten notario-ahalordeen fotokopia.
  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
  • Enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskritura eguneratuen kopia, erakundea eratu dela justifikatzen duen beste edozein dokumentu.
  • Egindako kontratuaren kopia
  • Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (deialdi honetako 3.4.a artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  • Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona
  • Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman kontratazioaren alta egunari dagokiona.
  • LLOri egindako jakinarazpenaren kopia.
  • Hirugarren Interesatuaren alta-dokumentua

c) III. eranskinari (Erakunde Kolaboratzailearentzako diru-laguntza)

  • Enplegu-eskaintzak kudeatu baditu: Erregistratu eta/edo kudeatutako enplegu-eskaintzen zerrenda, haietako bakoitzean deialdi honen babesean kontratatutako pertsonekin.
  • Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egin badu: deialdi honen babesean kontratatutako pertsonen eta enpresa kontratatzaileen zerrenda.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete eskaera egiten denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Praktiketako kontratazio ziurtagiria


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
PRAKTIKETAKO KONTRATAZIO ZIURTAGIRIA

Kontratuen Justifikazioa


Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena:

Memoria hori aurkezteko epea:

a) Praktiketako kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

Eta edozeinetara ere, 2020ko abenduaren 18a baino lehen.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena

Beste tramite batzuk