Kluster programa 2019
[Kluster 2019]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kluster Programa garatzen duen aginduaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterren erakunde dinamizatzaileei laguntzeko programa arautzea da, hain zuzen ere diru-laguntzen bidez enpresa txiki eta ertainen eta euskal ekonomiaren lehiakortasunari laguntzeko, orokorrean.
Aurrekontuko zuzkidura
2.968.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Horretarako 2.968.000,00 euro bideratuko dira, ordainketa-kredituko 1.484.000,00 euroan eta konpromiso-kredituko 1.484.000,00 euroan banatuta, horri dagokionez 2019ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagokion aurrekontu-kredituaren arabera
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Klusterren erakunde dinamizatzaileok eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren laguntzak: nortasun juridiko propioa izan, irabazteko asmorik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Betekizun orokorrak:
- Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategiko (KPE) bat izatea, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidari» jarraikiz (www.euskadi.eus web-orrian dago argitaratuta).
- Klusterraren urteko Jarduketa Plan (KPE) bat izatea, Plan Estrategikoa garatuko duena.
- Behar besteko masa kritikoa. Antolakunde dinamizatzailera atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.
- Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Enpresa eta erakunde kideen gutxienez % 60 enpresa txikiak eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
- Klusterraren antolakunde dinamizatzaileko kideen artean klusterra osatzen duten erakunde mota guztietako ordezkaritza orekatua izatea.
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen jardueraren lurralde-irismena gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Antolakunde dinamizatzaileak lankidetzaren sustapen-jarduera Eusko Jaurlaritzaren planekin eta estrategiekin lerrokatuta gara dezala (EAEko Klusterren Mapa, RIS3 Espezializazio Estrategia, 2017-2020 Industrializazio Plana edo haiek ordezkatzen dituztenak eta hainbat eskumen-eremutan garrantzitsuak diren beste plan eta estrategia batzuk).
- Antolakunde dinamizatzaileak lanaldi osoko kudeatzaile bat izatea eta langile kualifikatuz osatutako talde bat izatea, bat datorrena bildutako enpresa kopuruarekin eta dinamizatzea proposatzen diren jarduketekin.
- Antolakunde dinamizatzailea erakunde elkarte bat bada, bakoitzaren kopuruak hartuko dira kontuan artikulu honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko.
Betekizun gehigarriak:
- Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakunde elkarte bat denean, eskaera egin duenak izango du liderraren izaera ekintzak gauzatzeko orduan. Hark gauzatuko du, halaber, erakunde guztien ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin gauzatu beharreko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiez arduratzeko helburuarekin. Horrenbestez, eskaeran eta emakidaren ebazpenean berariaz adierazi beharko dira elkarteko kide bakoitzak bereganatu dituen konpromisoak eta horietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren kopurua (horiek ere onuradun gisa hartuko dira). Horrez gain, elkarteko ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute, eta hark behar adina botere izango du, onuradun gisa, elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusten den epea baino lehen ez desegiteko.
Klusterren antolakunde dinamizatzaileek eta antolakunde dinamizatzailea osatzen duten gainerako erakundeek itzultze-obligazioak bete beharko dituzte hala badagokio, Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ez ezik, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere ordainduta dauzkaten erakundeek soilik eskuratu ahal izango dituzte.
- Dirulaguntzen onuradun izateko, erakunde eskatzaileak ez du eduki behar zehapen penal edo administratiborik dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, barne hartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak.
- Ezingo dute onuradun izan laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden entitateak, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo baldin badu; halaber, ezingo dute onuradun izan krisialdian dauden enpresak, hala baitago ezarrita krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluan xedatutakoaren menpe egongo dira dirulaguntzen onuradunak. Era berean, ezingo dira izan onuradunak aipatutako Legearen 13. artikuluan jasotzen den zirkunstantziaren batean dauden erakundeak.
- Onuradun izateko izaera dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio Informatikoaren Kontsulta Teknikoak
Tel. 012 /945 018000
E-mail: ejie-industria@ejie.eus
Eusko Jaurlaritza
Donostia- San Sebastian 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Leire Legorburu - 945018216
Alexander Armentia - 945019969
Kodea
1012907Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etan; amaitu, berriz, 2019ko abuztuaren 14ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskabideak aurkezteko prozedura
Bide elektronikotik egin beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, laguntzak emateko deialdi honi dagozkion eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainontzeko gestioak (arau honetan erregulatzen dira laguntza horiek: Agindua, 2019ko ekainaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena; horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren erakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak deitzen eta arautzen dira 2019ko ekitaldirako).
-
- Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte klusterren antolakunde dinamizatzaileek:
- Klusterraren Plan Estrategikoa (KPE). Plan horretan, erronka komunak identifikatuko dira, erantzunak lankidetzatik planteatzen zaizkienak alegia. Klusterraren Plan Estrategikoa Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidako adierazpenei jarraikiz egingo da, eta behar bezala islatuko da zer posizionamendu edo jarrera duen elkarteak Eusko Jaurlaritzaren industria-estrategian ezarritako lehentasunen aurrean (Industrializazio Plana 2017-2020, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia, edo eragiten dietenak).
- Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP), aurreko puntuan deskribatutako KPEtik eratorria. Bertan, 2019ko ekitaldirako aurreikusi diren jarduketak xedatuko dira eta aurrekontua jasoko da, ekintzen, gastuen eta finantzaketa-iturrien banakapenarekin, eta ekintza horietan lanean diharduten langileen zerrenda.
- Aurreikusitako finantza-egoerak eta ikuskatutako azkenak.
- Parametro sozioekonomikoen egiaztagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko (KAEO) auditore batek egina, klusterraren antolakunde dinamizatzailera bildutako enpresak enpresa txiki eta ertainak direla egiaztatzeko. Egiaztagiri horretan ondorengoa zehaztuko da:
- Atxikita dauden eta elkartze-kuota ordaintzen duten zuzenbide osoko erakundeen kopurua; horietatik EAEkoak eta ETEak zenbat diren adierazi beharko da, agindu honen 2.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Elkartze-kuotengatiko diru-sarrerak.
- Jarduketa Planari egindako ekarpenengatiko diru-sarrerak.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Eskatzailearen ordezkari-ahalmena. Elkarteen kasuan, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko.
- Eskritura edo eratze-akta eta ondorengo aldaketak eta inskripzioa dagozkion erregistroetan.
- Sozietateen gaineko zergaren azken aitorpena.
- Antolakunde dinamizatzaileak barne hartzen dituen enpresen eta klusterreko kideen zerrenda, horien parametro sozioekonomikoei buruzko informazioa barne (enplegua, fakturazioa, esportazio-ehunekoak, B+G eta abar). Proposatutako antolakunde dinamizatzailea erakunde-elkarte bat bada, horien premia justifikatu beharko da, eta Klusterraren Plan Estrategikoan sinergiak nola aprobetxatzen diren azaldu beharko da, baita kideak elkarrekin nola osatzen diren ere, Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) gauzatzeko. Era berean, kideek horietako bat izendatuko dute antolakunde koordinatzaile gisa eta, programaren ondoreetarako, hura arduratuko da elkarteak aurkeztutako proposamena gauzatzeaz, eman daitekeen laguntza administratzeaz eta programari dagozkion kudeaketa-organoekiko harreman eta elkarrizketez.
- Erantzukizunpeko adierazpena –datu-faltsutzerik gertatuz gero, indarreko zehapen-araubidearen mende geratuko da, dela administratibo dela penal– alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:
- Entitate eskatzailea ez dela ari armak egiten, merkaturatzen edo finantzatzen, betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoa betez.
- Erakunde eskatzaileak ez duela jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako desgaitzen duen legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Entitate eskatzaileak hitz ematea bere egingo dituela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluko betebeharrak, Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik dirulaguntzak jasotzen dituztenei ezarritakoak, hala nola printzipio hauen mende jardun beharra: tratu berdina, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta diferentziei zor zaien errespetua.
- Europar Batasuneko Batzordeak legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jotako laguntzarik ez duela jaso entitateak, edo, jaso badu, hura itzuli izana edo itzuli ez izana.
- Entitate eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa bat, krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen ezarritakoaren arabera.
- Erakunde eskatzailea ez dela epai irmo batez kondenatua izan laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukeraz gabetzeko zigorrera, edota delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Dirulaguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla eta.
- Klusterraren erakunde dinamizatzaileko kudeatzaile bat duela, lanaldi osokoa, eta langile kualifikatuz osatutako talde bat, bildutako enpresa kopuruarekin eta dinamizatu nahi dituzten jarduketekin bat datorrena.
- Beste instituzio publiko edo pribatu batzuei helburu bererako eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda.
- Berdintasun-planak eta/edo kontziliazio-planak dituen ala ez dituen adieraztea.
- Klusterren antolakunde dinamizatzaileek artikulu honetan zerrendatutako dokumentazioa aurkeztu behar dute. Klusterren antolakunde dinamizatzaileek laguntza taldekatuak eskatzen badituzte, erakunde lankideen arteko akordioa gehitu beharko da, eta horietatik liderra zein izango den adieraziko da, baita akordioa zein ekintza gauzatzeko sinatu duten ere.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
- Nolanahi ere, laguntza horien organo kudeatzaileak (Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (urriaren 1eko 39/2015 Legean) xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Betekizun orokorrak:
- Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategiko (KPE) bat izatea, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidari» jarraikiz (www.euskadi.eus web-orrian dago argitaratuta).
- Klusterraren urteko Jarduketa Plan (KPE) bat izatea, Plan Estrategikoa garatuko duena.
- Behar besteko masa kritikoa. Antolakunde dinamizatzailera atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.
- Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Enpresa eta erakunde kideen gutxienez % 60 enpresa txikiak eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
- Klusterraren antolakunde dinamizatzaileko kideen artean klusterra osatzen duten erakunde mota guztietako ordezkaritza orekatua izatea.
- Klusterraren erakunde dinamizatzailearen jardueraren lurralde-irismena gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Antolakunde dinamizatzaileak lankidetzaren sustapen-jarduera Eusko Jaurlaritzaren planekin eta estrategiekin lerrokatuta gara dezala (EAEko Klusterren Mapa, RIS3 Espezializazio Estrategia, 2017-2020 Industrializazio Plana edo haiek ordezkatzen dituztenak eta hainbat eskumen-eremutan garrantzitsuak diren beste plan eta estrategia batzuk).
- Antolakunde dinamizatzaileak lanaldi osoko kudeatzaile bat izatea eta langile kualifikatuz osatutako talde bat izatea, bat datorrena bildutako enpresa kopuruarekin eta dinamizatzea proposatzen diren jarduketekin.
- Antolakunde dinamizatzailea erakunde elkarte bat bada, bakoitzaren kopuruak hartuko dira kontuan artikulu honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko.
Betekizun gehigarriak:
- Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakunde elkarte bat denean, eskaera egin duenak izango du liderraren izaera ekintzak gauzatzeko orduan. Hark gauzatuko du, halaber, erakunde guztien ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin gauzatu beharreko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiez arduratzeko helburuarekin. Horrenbestez, eskaeran eta emakidaren ebazpenean berariaz adierazi beharko dira elkarteko kide bakoitzak bereganatu dituen konpromisoak eta horietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren kopurua (horiek ere onuradun gisa hartuko dira). Horrez gain, elkarteko ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute, eta hark behar adina botere izango du, onuradun gisa, elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusten den epea baino lehen ez desegiteko.
Klusterren antolakunde dinamizatzaileek eta antolakunde dinamizatzailea osatzen duten gainerako erakundeek itzultze-obligazioak bete beharko dituzte hala badagokio, Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ez ezik, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere ordainduta dauzkaten erakundeek soilik eskuratu ahal izango dituzte.
- Dirulaguntzen onuradun izateko, erakunde eskatzaileak ez du eduki behar zehapen penal edo administratiborik dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, barne hartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak.
- Ezingo dute onuradun izan laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden entitateak, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo baldin badu; halaber, ezingo dute onuradun izan krisialdian dauden enpresak, hala baitago ezarrita krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluan xedatutakoaren menpe egongo dira dirulaguntzen onuradunak. Era berean, ezingo dira izan onuradunak aipatutako Legearen 13. artikuluan jasotzen den zirkunstantziaren batean dauden erakundeak.
- Onuradun izateko izaera dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak