Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2019
[Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2019]
- Erakundea:
- Enplegua eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-lerro honen bidez finantzatu nahi da immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloko jardueren prestaketa edo egikaritzea.
Printzipio orokor gisa, laguntzak emango dira immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egiteko, baldin eta antzekotasunik ez badute, egiturari eta edukiari dagokienez, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak zuzenean edo bere mendeko zerbitzuen bidez zeharka garatzen, sustatzen edo eskaintzen dituen jarduerekin.
Aurrekontuko zuzkidura
498.080 eurosPrestazio ekonomikoa
Jardueretarako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Balioespen Batzordeak zehaztuko dio ateratako puntuazioa proiektu edo programa bakoitzari; zehaztu ere, ondoren adierazten diren balioespen-irizpideen arabera.
Tramitera onartutako proiektuak eta programak balioetsi ondoren emango da dirulaguntza, horien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarrita, eta 50 puntu edo gehiago lortzen dutenek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Agindu honetan araututako laguntza ekonomikoak izapidetzeko ezarri den aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu eta programa guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, harik eta aurrekontu-kreditua agortzen den arte.
Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztu eta onartutako proiektuak eta programak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
- Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta jardueraren helburuen garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 25 puntu, gehienez.
- Herritartasunaren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren esparruan jarduteko V. Planak ezarritako ildoen barruan sartzea: 25 puntu, gehienez.
Erreferentzia-irizpide hauen betetze-maila: 20 puntu, gehienez.
- Arreta-premia sortu, luzatu edo areagotzea saihesteko esku-hartzeak: 2 puntu, gehienez.
- Familiako eta komunitateko sareetan bermatutako esku-hartzeak, sostengua emateko: 2 puntu, gehienez.
- Arreta pertsona bakoitzaren premietara egokitzea: 3 puntu, gehienez.
- Pertsonak hartzen dituen zerbitzuen eta horiek ematen dituzten sistemen arteko doitasuna, jarraipena eta arintasuna eta indar biderkatzailea: 3 puntu, gehienez.
- Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea beren gizarte-ingurunean: 2 puntu, gehienez.
- Erreferentziako komunitatearekin lotura hurbila duten baliabideak eskaintzea eta, aldi berean, horiekin sentsibilizazioa lantzea: 2 puntu, gehienez.
- Plangintza estrategikoa, komunikazio integratzailea, jakintzaren eraikuntza, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta inpaktuaren ebaluazioa, bikoizketarik gerta ez dadin: 3 puntu, gehienez.
- Genero-ikuspegia: 3 puntu, gehienez.
Koordinazioa jarduketak hartzen duen eremuko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin, direla tokiko, lurraldeko edo autonomiko, eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin: 20 puntu, gehienez.
Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 10 puntu, gehienez.
Ordainketa-modua:
Jardueren finantzaketari dagokionez, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak eskaera bakoitzean aurkeztutako jardueren aurrekontu osoaren % 75 bitarte finantzatu ahal izango du.
Jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko emandako laguntzak zatika ordainduko dira; % 70 dirulaguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako % 30a, berriz, jarduera justifikatu eta gero, betiere diruz lagundutako jarduera 2020ko martxoaren 31 baino lehen justifikatuta.
Dirulaguntza-lerroren batean baliabideak soberan geldituko balira, Balioespen Batzordeak proposa lezake beste lerroan erabiltzea, hartarako arrazioak emanez.

Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
- EAEko toki-erakundeak.
- EAEko tokiko organismo autonomoak.
- EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.
Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
- EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
- Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.
Agindu honen 18.artikuluan jasotako jarduketak egin nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek, baldin eta halako jarduerarik egin ez badute Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartu baino lehen, hau da, 2016ko apirilaren 15a baino lehen, bertan esku hartu ahal izango dute, berezkoak eta eskuordetutakoak ez diren eskumenak erabilita. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren aldez aurreko txostena behar da, bikoiztasunik ez dagoela adierazteko (alkateak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzari eskatu beharko dio). Halaber, eskumen berriaren finantza-jasangarritasunari buruzko foru-aldundiaren txostena beharko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7.4 artikuluan eta Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 16.7 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- Diruz lagundutako kontratazioaren eta/edo jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, agindu honen I.A eranskinean eta II.A eranskinean dauden eredu normalizatuen arabera eta atal guztiak behar bezala beteta.
Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, dokumentu egiaztatzaile guztiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpen bat egon beharko du, behar bezala sinatuta eta zigilatuta. Aitorpen horretan, dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, igorlea, kontzeptua, data, zenbatekoa eta, hala badagokio, Familia Politikako eta Aniztasunerako Zuzendaritzak emandako zenbatekoari egozten zaion ehunekoa eta zenbatekoa
adieraziko dira.- Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, 2019an diruz lagundutako jarduerarako edo kontrataziorako beste finantzaketa-iturri batzuk existitzen diren edo ez jakiteko. Jarduerarekin lotutako izaera publikoko dokumentazioa, esaterako, prentsa-ebakinak edo hizkuntza-bertsio ezberdinen adierazgarriak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako material bakoitzaren inguruan.
Emandako dirulaguntzaren kontura egindako gastuen justifikazioa egiteko, dokumentu hauek onartuko dira:
1. Jarduerak gauzatzearen ondoriozko gastuen justifikaziorako:
- Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jardueraren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa
jasoko duena. - Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturak. Baliagarria izateko, faktura orok 2019koa beharko du izan.
- Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatutako ordainagiriak, betiere finantza-erakundeek eginak badira eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
2. Dirulaguntza behar bezala gauzatzen dela egiaztatzeko, Enpleguko eta GizartePolitiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak dagozkion ikuskapen, jarraipen eta kontrol ekintzak burutuditzakete, legeak agintzen duen epean.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.