30 Urte baino gehiagoko luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko diru laguntza. 2019ko laguntza-deialdia
[ILL]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
30 urte edo gehiagoko luzaroko langabeak laneratzea, abian jarriz laguntza-programa bat, diruz lagunduko duena EAEko lantokietan halako pertsonak kontratatzea.
Deialdi honen ondoreetarako, luzaroko langabetzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
Lan-kontratuak mugagabeak edo 6 hilabetetik gorako aldi baterakoak izan behar dira, lanaldi osoan edo partzialekoan (lanaldia, gutxienez, % 70koa).
Aurrekontuko zuzkidura
1.410.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea; ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.
Deialdi honetarako baliabide ekonomikoek 1.410.000 euro egiten dute, guztira; horietatik 705.000 euro Lanbideren aurrekontuko 2019. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, berriz, 2020rako konpromiso-aurrekontuan.
Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan, eta kontratuaren guztizko iraupena dena delakoa izanda ere. Diruz lagundutako aldia 2020ko azaroaren 21ean amaituko da ezein kasutan.
Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 4.800 € 12.000 € 14.400 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 3.600 € 9.000 € 10.800 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 3.000 € 7.500 € 9.000 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 2.520 € 6.300 € 7.560 €
Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia 5.520 € 13.800 € 16.560 € Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) 4.140 € 10.350 € 12.420 € Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad 3.450 € 8.625 € 10.350 € Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios 2.898 € 7.245 € 8.694 €
Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2019. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2019. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 13.200 € 15.840 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 9.900 € 11.880 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 8.250 € 9.900 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 6.930 € 8.316 €
Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu) Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 14.400 € 17.280 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 10.800 € 12.960 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 9.000 € 10.800 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 7.560 € 9.072 €
Aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.
Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:
Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 24.000 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 18.000 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 15.000 € Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez 12.600 €
Kontratazioek enplegu-sorkuntza garbia eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, eta, kalkulu hori egiteko, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.
Enplegu-sorkuntza garbiaren baldintza betetzeari dagokionez, batez besteko plantilla kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.
Ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
- Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
- Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
- Enpresa kontratatzailearekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.
Deialdi honetan gazteak kontratatzeagatik jasota dauden laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan (EBAO L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.
Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.
Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea; ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.
Deialdi honetarako baliabide ekonomikoek 1.410.000 euro egiten dute, guztira; horietatik 705.000 euro Lanbideren aurrekontuko 2019. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, berriz, 2020rako konpromiso-aurrekontuan.
Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan, eta kontratuaren guztizko iraupena dena delakoa izanda ere. Diruz lagundutako aldia 2020ko azaroaren 21ean amaituko da ezein kasutan.
Kontratu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 4.800 € | 12.000 € | 14.400 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 3.600 € | 9.000 € | 10.800 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 3.000 € | 7.500 € | 9.000 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 2.520 € | 6.300 € | 7.560 € |
Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|---|
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia | 5.520 € | 13.800 € | 16.560 € |
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII) | 4.140 € | 10.350 € | 12.420 € |
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad | 3.450 € | 8.625 € | 10.350 € |
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios | 2.898 € | 7.245 € | 8.694 € |
Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2019. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 13.200 € | 15.840 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 9.900 € | 11.880 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 8.250 € | 9.900 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 6.930 € | 8.316 € |
Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak | ≥ 12 hilabeteko kontratua | Kontratu mugagabea |
---|---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 14.400 € | 17.280 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 10.800 € | 12.960 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 9.000 € | 10.800 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 7.560 € | 9.072 € |
Aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.
Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:
Titulazio akademikoa eta egindako ikasketak | Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) |
---|---|
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) | 24.000 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) | 18.000 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak | 15.000 € |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez | 12.600 € |
Kontratazioek enplegu-sorkuntza garbia eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, eta, kalkulu hori egiteko, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.
Enplegu-sorkuntza garbiaren baldintza betetzeari dagokionez, batez besteko plantilla kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzearen ondoriozko erretiroak; lanaldiaren borondatezko murrizketak, eta ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.
Ez dira diruz lagunduko:
- Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.
- Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
- Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
- Enpresa kontratatzailearekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.
Deialdi honetan gazteak kontratatzeagatik jasota dauden laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan (EBAO L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.
Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.
Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.
Eskakizunak:
-
Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak
- 30 urte edo gehiago izatea.
- Luzaroko langabe izatea: langabeak izan eta lan-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
- Honako talde hauetako batekoa izatea, titulazioaren edo egindako ikasketen arabera:
- Unibertsitate-titulazioa:
- Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana).
- Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana).
- Unibertsitatekoa ez den titulazioa:
- Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)
- Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Profesionaltasun-ziurtagiria.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
- Ikasketarik ez.
Tituluak atzerrian lortutakoak badira, Espainian balio akademikoa eta laborala aitortua izan beharko dute lan-harremana hasten den egunerako.
- Unibertsitate-titulazioa:
- Ahaidetasun-harremanik ez egotea.
- Aurretik ez izatea lan-harreman mugagaberik kontratatutako pertsonarekin.
- Aurretik ez izatea iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremanik kontratatutako pertsonarekin, dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan.
-
Kontratuek bete beharreko baldintzak:
- Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriarekin bat datorren edozein kontratu-modalitate erabilita formalizatu ahal izango dira, honako hauek izan ezik: prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak; aldizkako kontratu finkoak, eta aldi baterako laneko enpresekin egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko. Kontratuak, betiere, aldi baterakoak edo mugagabeak izango dira, eta deialdian xedatutako gutxieneko iraupenaren baldintza beteko dute.
- Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonaren ikasketa edo prestakuntza mailaren araberakoak izan beharko dute.
- Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia, eta beteko den lanpostua.
- Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
- Gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan eta kontratu mugagabeetan, urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa adierazi beharko da kontratuan, eurotan; gutxienez sei hilabeteko eta gehienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan, berriz, hileko ordainsaria adieraziko da.
- Kontratuan, hala badagokio, Lanbidek emandako lan-eskaintzaren identifikazio-zenbakia agertu beharko da.
Betekizunak
-
Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Lanbidek egiaztatuko du automatikoki. Horretarako baimena eman ezean, enpresak berak aurkeztu beharko ditu inguruabar horri buruzko ziurtagiri eguneratuak.
-
Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.

Enpresak ez izatea ezarrita dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea berekin dakarren administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean (berariaz aipatu behar dira sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak). Hori guztia bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).

Lehenengo ordainketa egiten den unean: Bi txosten, «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
Adibidez: kontratua 2019ko otsailaren 2an sinatu bada, aurreko 6 hilabeteei dagokion txostena 2018ko abuztuaren 2tik 2019ko otsailaren 1era bitartekoa izango da, eta kontratazio-egunari dagokiona, berriz, 2019ko otsailaren 2tik 2019ko otsailaren 2ra bitartekoa.
-
Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.
Legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Berreskuratze-agindurik bete gabe ez izatea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo ondoren.

Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.

Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskaera-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Gainera, «minimis» araubideko beste laguntzaren bat jaso bada, horri buruz dagokion informazioa eman beharko da eskaera-orrian.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Kodea
1092801Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Kontrataziorako dirulaguntzen eskaera-orriarekin batera, enpresak dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:
- Eskaera sinatzen duen pertsonaren NAN/AIZaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskaera, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
- Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
- Egindako kontratuaren edo kontratuen fotokopia.
- Eskaera langile autonomo batek egiten badu, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Erantzukizunpeko adierazpena, zeinean jasoko baita enpresa eskatzaileak jakinarazi diola Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) laguntza-deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa duela, bai eta zer lanpostu bete nahi den eta lan-harremanak zenbat iraungo duen ere. Langileen legezko ordezkaritzarik ez badago, enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, inguruabar hori jasotzeko.
- Ahaidetasunik ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena –deialdi honen 3.4.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz–.
- Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita ez duela kontratatutako pertsonarekin aurretik lan-harreman mugagaberik izan, ezta iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremanik ere dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan.
- Bi txosten, “Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena” izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
Diruz laguntzeko eskatzen den kontratazioa Lanbideri lan-eskaintza egiteko eskatu gabe egin bada, aurreko paragrafoetan xedatutakoaz gain, Lanbidek igorritako txosten bat aurkeztu beharko da, indarrean dagoena eta egiaztatzen duena pertsona hori kontratazioa egin aurretik luzaroko langabezia-egoeran zegoela, deialdiaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Dirulaguntza nor kontratatzeko eskatu duen enpresak, pertsona horrek eskatu beharko dio zuzenean txostena Lanbideri.
Eskabidea ez badago behar bezala beteta, edo ez bada aurreko paragrafoetan adierazitako dokumentazio guztiarekin batera aurkezten, interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Gainera, jakinaraziko zaio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskabide horri buruzko ebazpena eman beharko du espresuki, bai eta jakinarazi ere.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Lanbidek egiaztatuko du automatikoki. Horretarako baimena eman ezean, enpresak berak aurkeztu beharko ditu inguruabar horri buruzko ziurtagiri eguneratuak.
-
Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Enpresak ez izatea ezarrita dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea berekin dakarren administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean (berariaz aipatu behar dira sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak). Hori guztia bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta).
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
Lehenengo ordainketa egiten den unean: Bi txosten, «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazio-egunari dagokiona.
Adibidez: kontratua 2019ko otsailaren 2an sinatu bada, aurreko 6 hilabeteei dagokion txostena 2018ko abuztuaren 2tik 2019ko otsailaren 1era bitartekoa izango da, eta kontratazio-egunari dagokiona, berriz, 2019ko otsailaren 2tik 2019ko otsailaren 2ra bitartekoa.
-
Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita.
Legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Berreskuratze-agindurik bete gabe ez izatea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo ondoren.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.
Eskaeran jasotako legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskaera-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Gainera, «minimis» araubideko beste laguntzaren bat jaso bada, horri buruz dagokion informazioa eman beharko da eskaera-orrian.
-
Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak
- 30 urte edo gehiago izatea.
- Luzaroko langabe izatea: langabeak izan eta lan-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
- Honako talde hauetako batekoa izatea, titulazioaren edo egindako ikasketen arabera:
- Unibertsitate-titulazioa:
- Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana).
- Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana).
- Unibertsitatekoa ez den titulazioa:
- Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)
- Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Profesionaltasun-ziurtagiria.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
- Ikasketarik ez.
Tituluak atzerrian lortutakoak badira, Espainian balio akademikoa eta laborala aitortua izan beharko dute lan-harremana hasten den egunerako.
- Unibertsitate-titulazioa:
- Ahaidetasun-harremanik ez egotea.
- Aurretik ez izatea lan-harreman mugagaberik kontratatutako pertsonarekin.
- Aurretik ez izatea iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremanik kontratatutako pertsonarekin, dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan.
-
Kontratuek bete beharreko baldintzak:
- Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriarekin bat datorren edozein kontratu-modalitate erabilita formalizatu ahal izango dira, honako hauek izan ezik: prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak; aldizkako kontratu finkoak, eta aldi baterako laneko enpresekin egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko. Kontratuak, betiere, aldi baterakoak edo mugagabeak izango dira, eta deialdian xedatutako gutxieneko iraupenaren baldintza beteko dute.
- Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonaren ikasketa edo prestakuntza mailaren araberakoak izan beharko dute.
- Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia, eta beteko den lanpostua.
- Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.
- Gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan eta kontratu mugagabeetan, urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa adierazi beharko da kontratuan, eurotan; gutxienez sei hilabeteko eta gehienez urtebeteko iraupena duten kontratuetan, berriz, hileko ordainsaria adieraziko da.
- Kontratuan, hala badagokio, Lanbidek emandako lan-eskaintzaren identifikazio-zenbakia agertu beharko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonaren datuak Titularra atalean, eta zureak Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
-
Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurrez aurreko kanala erabiliz hirugarren interesdunaren zure datuei alta emateko edo datuok aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Beste tramite batzuk
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko kanal presentzialaren bidez , inprimakia bete, eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan eman ezazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak
- Lanbideren tokiko enplegu-bulegoak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten den edozein bide erabilita.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.