2019ko Horizonte 2020 Europako ikerketa esparru programaren deialdia
[Horizonte 2020 Europako ikerketa esparru programa]
- Erakundea:
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da, Europako 2020 ikerketa esparru programaren bigarren fasean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren agenteak buru direla, ikerketa proiektuak aurkez daitezen bultzatzea helburu duen ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuan aurreikusitako 2019ko ekitaldiko laguntzen deialdia egitea.
Aurrekontuko zuzkidura
600.000Prestazio ekonomikoa
1.– Dekretu arautzailearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza gastuen aurrekontuaren % 100ekoa izatera irits daiteke.
2.– Dirulaguntza gehienez 30.000 eurokoa izango da, eskaeraren xede den proiektu bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
1.– Laguntzaren zenbatekoa bi alditan ordainduko da. Lehenengo laguntza ematen den unean, eta kopuru osoaren % 40koa ordainduko da.
2.– Bigarren eta azken ordainketa, emandako laguntza osoaren gainerako % 60koa, proiektua H2020 programako deialdiaren 2. fasera aurkeztu ondoren, eta erakunde eskatzaileak egoitza elektronikoan eskuragarri egongo diren ereduak kontuan hartuta behar bezalako justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Betekizunak
- Aldez aurretik H2020 programako bi modalitateetako Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzak edo Berrikuntza Ekintzak proeiktua aurkeztea.
- Europar batzordearen lehenengo fasea gainditzea.
- Bigarren fasea aurkezteko azken eguna laguntzaren eskaera egin ondorengoa eta 2020urteko abenduaren 1a baino lehenagokoa izatea.
- Europar proiektuak entitate eskatzailetik koordinatuta egotea
- Europar proiektua koste totalan 4 milioi baino gehiago izatea.
- Euskal autonomi Erkidegoan finkatuta dagoen enpresa baten, gutxienez, sostengua izatea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Kontaktu-informazioa
LEHENDAKARITZA IDAZKARI NAGUSIKO DIRULAGUNTZAK
Carlos Peña
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Aholkularia
Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoa: cpena@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1083601Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aldez aurretik H2020 programako bi modalitateetako Ikerketa eta Berrikuntza Ekintzak edo Berrikuntza Ekintzak proeiktua aurkeztea.
- Europar batzordearen lehenengo fasea gainditzea.
- Bigarren fasea aurkezteko azken eguna laguntzaren eskaera egin ondorengoa eta 2020urteko abenduaren 1a baino lehenagokoa izatea.
- Europar proiektuak entitate eskatzailetik koordinatuta egotea
- Europar proiektua koste totalan 4 milioi baino gehiago izatea.
- Euskal autonomi Erkidegoan finkatuta dagoen enpresa baten, gutxienez, sostengua izatea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da, eskabideak behar bezala bete eta dekretu honetan eskatutako dokumentazio guztia aurkezten den egunetik, abuztua kontuan hartu gabe, hilabete hori baliogabetzat hartzen baita. Ezarritako epean ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, ebazpena onetsitzat joko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpetaen dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko gehienezko epea 10 lanegunekoa izango da, Europako Batzordeak, dagokion deialdian, proiektuaren bigarren fasea aurkezteko ezarritako epemuga den egunetik aurrera.
Dirulaguntza jaso duten erakundeek, organo eskudunaren aurrean, emandako dirulaguntza nola erabili den frogatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, ekainaren 25eko, 92/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta honako hauek barne hartuta:
a) Europako Batzordearen jakinarazpena, dagokion epean ikerketa-proiektua behar bezala aurkeztu dela egiaztatzen duena, bigarren fase honetan aurkeztutako memoria teknikoarekin batera.
b) Ikerketa-proiektuaren lehenengo eta bigarren faseak egiteko egindako gastuen ziurtagiria, 2019ko urtarrilaren 1etik proiektua aurkeztu arte. Gastu horiek deialdien xede diren urte ezberdinen artean banaturik, eta honako kategoria hauetan banakatuta:
1) Langileen barne-kostua.
2) Kanpoko aholkularitza-gastuak.
3) Proposamena prestatzeko beste gastu osagarri batzuk.
Aurreko 2) eta 3) puntuetan jasotako gastuak jatorrizko fakturen bidez edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten gainerako dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak erabilita egiaztatuko dira. Faktura elektronikoek ere balioko dute egiaztapena egiteko.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
- Lehia jarraituko prozedura denez, administrazioak laguntza emateko orduan kontuan izango duen ordua eta eguna erregistro elektronikoan sartzen den eguna eta ordua izango dira; eskaeraren akatsak zuzendu behar direnean salbu, izan ere, kasu horietan, zuzenketaren sarrera-erregistroaren data eta ordua aintzat hartu beharko dira.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua