Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2019-2020)

[HIZKUNTZA-ATZERRI]

Deskribapena


Xedea

Gehienez 533 plazatarako deia egitea Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2020ko udan, hurrengo taulan zehazten denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat dira plaza horiek.

Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

BATX

DBH

BATX

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

Aurrekontuko zuzkidura

847.038 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deitutako plazak baliatzeko eskubideak izango da baldin eta ikasleak berari dagokion ekarpen ekonomikoa egiten badu.

  • 1. tartea: 170 euro
  • 2. tartea: 680 euro

1. tartean sartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.

2.tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu izana Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eskaera aurkezten den dataren aurreko bi ikasturteetan (2017-2018 eta 2018-2019), eta azken ikasturtean funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana.
  • Epe-barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; salbuetsita daude baldintza hau betetzetik Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • 2020an gehienez 19 urte betetzea.

Betekizunak

  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta ez egotea, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Beteak izatea indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten eginbideak.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zigor administratiborik edo penalik ez izatea, eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik dutenek ere, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren argitan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0098504

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Eskaera modu hauetara egin ahal izango da:

 

Tramitazio elektronikoa:

  •  Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.

 

Tramitazio presentziala:    

- Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

        ● HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria), jaiotegunarekin batera.

        ●  Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskabide-inprimakia inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, betiere epe barruan.

– Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikaslearen eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabete. Ebazpenok jakinarazteko, argitara emango dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk