2019. Natura-ondarea -Toki-erakundeentzat diru-laguntzak
[herrijasangarriak_biodibertsitatea]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako, baldin eta EAEko dibertsitate biologiko eta geodibertzitateari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak sustatzen badute.
Diruz laguntzeko modukoak izango dira dirulaguntzarako eskabidea egiteko epean amaitu gabe dauden proiektuak, baldin eta biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea sustatzen badute, honako ekintza hauen bidez:
1) Komunitatearentzat edo eskualdearentzat interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak, flora exotiko inbaditzailearen kontrola barne. Kontserbazio-interes handieneko edo kontserbazio-egoera okerreneko habitatetan egitekoak diren ekintzak lehenetsiko dira, esaterako, ibarbasoak, baso autoktonoak, padurak, habitat hidroturbosoak eta abar.
2) Europar Batasunean edo eskualde mailan mehatxatutako basaflora eta basafauna espezieak –Batasuneko arauetan edo Estatuko zein erkidegoko katalogoetan jasotakoak– babesteko eta kontserbatzeko proiektuak.
3) Hezeguneen lurralde-plan sektorialeko II. eta III. taldeetan sartutako hezeguneen kontserbazio-egoera leheneratzea eta hobetzea.
4) Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan eta azpiegitura berdearen sustapenean zuzenean laguntzen duten jarduketak, hala nola tokiko biodibertsitatearen intereseko guneen arteko konexioa sustatzea edo hesiak sortzea.
5) Udal-esparruan aukera-eremuak sustatzea, ingurumen-eremu hondatuak berreskuratu eta biodibertsitatea sustatzeko; edo biodibertsitatea sustatuko duten ekintzak planteatzea, erabilera publikoari, paisaiari, irtenbide naturalei eta abarrei buruzko proiektu integralen testuinguruan.
6) Udalerriko lurralde-eremuan dauden interes geologikoko lekuak babesteko, kontserbatzeko eta balioan jartzeko jarduketak, Euskadiko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan identifikatuta daudenei lehentasuna emanez.
7) Diruz lagundu ahal izango dira, orobat, erriberak eta ibilguak garbitzeko jarduerak; betiere, jarduera horiek udal eskatzailearen eta Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Horrelako protokoloek edo dagokien jarduera-lanek biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko baldintza batzuk bilduko dituzte.
1) eta 6) arteko ekintzen kasuan, lursailen erosketa diruz lagundu ahal izango da dirulaguntzari dagozkion jardueretarako beharrezkoa denean, betiere aurreikusitako guztizko aurrekontuaren % 40 gainditzen ez bada. Horrez gain, argi eta garbi arrazoitu beharko da lursail horiek erostea premiazkoa dela dirulaguntza eskatzen den ekintzak gauzatu ahal izateko.
Ez dira diruz lagunduko ezagutzak eskuratzeko azterlanak idaztera zuzendutako eskaerak, ez eta sentsibilitate-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.
Ez dira dirulaguntzaren xede izango edozer obra edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz gauzatutako ekintzak.
Aurrekontuko zuzkidura
450.000 euroPrestazio ekonomikoa
15. artikulua.–Dirulaguntzen zenbatekoa
Natura-ondarearen lerroan:
7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75.
7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 75.000 eurokoa izango da.
Erriberak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.
Ordainketa-modua:
23. artikulua.- Dirulaguntza ordaintzea.
1.- Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako dirulaguntza:
a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 25, dirulaguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 25, 2020ko urriaren 30a baino lehen.
c) Hirugarren ordainketa, dirulaguntzaren % 50, 2021eko ekitaldian egingo da, 22.2. artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.
15. artikulua.–Dirulaguntzen zenbatekoa
Natura-ondarearen lerroan:
7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak. | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75. |
7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak. | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95. |
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 75.000 eurokoa izango da.
Erriberak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.
23. artikulua.- Dirulaguntza ordaintzea.
1.- Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako dirulaguntza:
a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 25, dirulaguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 25, 2020ko urriaren 30a baino lehen.
c) Hirugarren ordainketa, dirulaguntzaren % 50, 2021eko ekitaldian egingo da, 22.2. artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.
Tokiko merkataritza-sozietateak
Garapen-agentziak
Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.
Toki-erakunde autonomoak
Betekizunak
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu:
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
Estimatutako eta proiektuko zehaztutako aurrekontu bat aurkeztu behar du
- Beharrezko baimenak izatea
- Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
9. artikulua.- Eskabideak egiteko modua eta horiek aurkezteko epeak.
1.- Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2019ko irailaren 14an amaituko da, muga-eguna barne.
2.- Eskaerak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan:
Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.
3.- Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
4.- Eskabidearen ondorengo izapideak http://www.euskadi.net/nirekudeaketak helbide elektronikoan egin eta jakinaraziko dira.
5.- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, eskabidea egiten duten entitateei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak laguntza-lerro hauek kudeatzeko fitxategietan sartuko direla. Fitxategi horiek Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena) aipatzen dira. Era berean, jakinarazten da deialdi honetan parte hartzeak berekin dakarrela eragindako pertsonek onartzea beren datu pertsonalak erabiltzea 20.10. artikuluan azaldutako helburuarekin. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera jo beharko da (Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).
10. artikulua.- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
1.- Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:
- Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.
- «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» formularioa.
- Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.
- «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.
Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatuak, kapituluak eta abar).
Natura-ondarearen lerroko eskabideetan, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, natura-parketakoak eta abar).
- Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da. Aurkeztutako tasazioan lurzati multzo baten balioa jasotzen bada, eta eskatutako proiektua lurzati horietako batean edo gehiagotan gauzatu behar bada, jarduketaren xedeko lurzatiaren edo lurzatien kostu zehatza balioesteko, horietako bakoitzaren balioa hartuko da, edo metro karratuko batez bestekoa, horien tasazio-balioak bereizita ez badaude.
2.- Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskabideekin batera:
- Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
- Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.
- 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpena
-
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen da), honako betebehar eta eskakizun hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira:
a) Erakunde eskatzaileak, eskabidea egin duen unean, egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
b) Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du administrazioei zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako eskatzen eta haietatik lortzen dituen laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabide guztien inguruko informazio guztia jakinarazteko, bai eta eskaerak aurkeztu diren diru-laguntza programetan BEZak ere diru-laguntza jaso dezakeen ala ez berariaz adieraztekoa ere.
c) Erakunde eskatzaileak ez du zigor- edo administrazio-zehapenik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik, eta ez dago diru-laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren kasuan.
d) Erakunde eskatzaileak diru-laguntza eskatzea erabaki du, eta laguntzaren bidez ezin ordain daitekeen zatia finantzatzeko konpromisoa hartu du.
e) Parte hartzen duten udalerrietako alkateek espresuki izendatu beharko dituzte eskualde-erakundeak, diru-laguntzaren xede den jarduna egiteko.
f) Baldin eta erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat, tokiko garapen-agentzia bat edo bestelako toki-erakunde bat bada, kapital publikokoa izango du, bazkide nagusiak udalak izango ditu, eta udalerri partaideek berek erabakiko dute diruz laguntzea nahi duten jarduera egitea.
g) Erakunde onuradunak diru-laguntza itzultzea hitzematen du, kokagunearen berrerabilerak gainbalioak eragiten baditu edo diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio.
h) Erakunde onuradunak beti errespetatzen dituela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako printzipioak (3. artikulua) eta betebeharrak. Eta, bereziki, 16, 18.4 eta 23. artikuluetan ezarritakoa betetzen du.i) Ibilguak garbitzeko eta ibaiertzak berreskuratzeko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak eta Uraren Euskal Agentziak jarduera horiek aurrez adostu dituztela, dagokion lankidetza-protokoloa sinatuta.
Era berean, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela indarrean dagoen araudian diru-laguntzon onuradun izateko ezarritako eskakizunak - Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
- «Proiektuaren memoria» inprimakia
-
Beharrezko eremu guztiak bete beharko dira. Zehazki, «Memoria» inprimakiari dagokionez, beharrezkotzat joko dira inpaktu-murrizketaren parametro gakoena, hala nola kalkulu-metodoa zehatz azaltzearena.
- «Aurrekontua» inprimakia
- «Beharrezko baimenen laburpena» inprimakia
-
«Beharrezko baimenen laburpena» inprimakia bete, eta, baimenak jasoz gero, erakunde eskudunek emandako baimenen kopiak (Jabari Publiko Hidraulikoan, Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoan, Natura Parkeetan eta abar jardunez gero)gehitu beharko dira.
- Jakinarazitako aurrezkiak zehazteko egindako hipotesien eta kalkuluen frogagiria
-
Martxan jarritako ekintzek aurrezkia sortzen badute, jakinarazitako aurrezkiak zehazteko egindako hipotesien eta kalkuluen frogagiria atxiki beharko da.
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
-
Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskabideekin batera:
- Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
- Hala badagokio, tokiko iraunkortasun-politikekin konpromisoa edota Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.
- Zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu:
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
Estimatutako eta proiektuko zehaztutako aurrekontu bat aurkeztu behar du
- Beharrezko baimenak izatea
- Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
17. artikulua.- Deialdiaren ebazpena. 1.- Ingurumeneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetuko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratuz emango zaie haren berri interesdunei. Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra. 2.- Laguntza eman den edo ez zehaztuko da ebazpenean; gainera, laguntza eman bada, zer erakundek jaso duen, laguntza zer proiektuk jaso duen eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira; eta, aitzitik, eman ez bada, laguntza ez emateko arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. 3.- Aurreko lerrokadetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
22. artikulua.- Dirulaguntza justifikatzea.
1.- Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintza 2021eko urriaren 29a baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko du.
2.- Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:
- Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren xedea bete dela adierazten duena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien
ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko etekinen kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea, a priori helburuekin alderatuta, 18. artikuluan zehaztutako baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. - Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barne sartzen bada, entitate onuradunak jabetzaren erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.
- Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Ordainagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.
- Diru sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea. Gastu-zerrendan, fakturatutako kontzeptua nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.
- Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.
- Proiektuan sortutako materialen kopia.
- Justifikazioa
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen diru-laguntza jasotzekoa den jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta.
-
Ordainagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da
-
Irudiak aurkezteko eskatzen da, proiektuari zabalkundea emateko. Jpg edo png formatuan bidaltzeko eskatzen da, ahalik eta bereizmen handiena.
- EJ-GV logoa-esk
- Udalsarea logoa
- FEDER kartela
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.