Gauzatu Industria programa 2019
[Gauzatu Industria 2019]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.
Laguntzak dirulaguntza itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), baldin eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- LAGUNTZAK Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
- ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu).
- DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
- GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Enpresa-taldeei dagokienez, bai inbertsioak egiten eta bai enplegua sortzen eta/edo mantentzen lagunduko zaie: enpresa-taldean egindakoei, baldin eta % 100ekoa bada taldeko enpresa guztien arteko akzio-partaidetza, eta haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).
Laguntza mota
- Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35erainoko dirulaguntza itzulgarriak.
- Gehieneko mugak:
- sortutako enplegu bakoitzeko: 150.000 euro
- enplegua mantentzeko: 100.000 euro
- Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago
Laguntzen zenbatekoak.
Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:
Enpresa kategoria
Teknologikoa
Berritzailea
Txikia
35%
30%
Ertaina
30%
25%

Enpresa kategoria | Teknologikoa | Berritzailea |
---|---|---|
Txikia | 35% | 30% |
Ertaina | 30% | 25% |
Nori dago zuzenduta
Industria-enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak (Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera).
- Talde enpresetakoak (alegia, akzioetan parte-hartzea, % 100ekoa ere bai, baduten enpresez osatutako taldeetako).
Enpresa baztertuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak
- Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat leez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo eta gero.
- krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa)
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren) 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
konomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus
Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus
Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI)
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 040, Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0091207Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2019ko ekainaren 11(e)ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskaera Telematikoa
Laguntza-deialdi honi loturiko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak. Laguntza-programa arautzen duen Aginduan zehazten da laguntzon nolakotasuna: aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo ETE berritzaileen sorrera eta garapena sustatzera bideratuta daudenak. Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskaera, eta aldez aurretiko idatzizko eskaera aurkeztu izan bada, jarraian adierazten den dokumentazioa duten fitxategiak erantsiz:
- Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza, plan industriala, ekonomiko-finantzarioa eta laborala eta hura gauzatzeko epeak jasotzen dituena. Era berean, enpresa oinarri teknologikokoa eta/edo berritzailea dela frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira.
- Eratze-eskrituraren (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartelarena, eta pertsona eskatzailearen ahalordearena, salbu eta agiri horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada.
- Urteko kontuen eta dokumentazio osagarriaren, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo –hala badagokio– Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak.
- Enpresako plantillaren eboluzioa jasotzen duen azken hiru ekitaldi ekonomiko naturalei buruzko memoria zehatza, urteka zehaztuta eta sexua, kategoria eta kontratu-mota bereizita, eta deialdi hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetako “langileen zerrenda nominala-RNT” agiriak.
- Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duten agiriak, hala nola: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak.
- Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.
- Erantzukizunpeko adierazpena. Indarren den zigor-araubide administratibo nahiz penalaren mende geratuko da adierazpen hori, baldin alderdi hauen inguruan datu faltsurik adierazi badute:
- Enpresa eskatzaileak laguntzaren deialdi-aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.
- Enpresa ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Inbertsio berberetarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu zaizkien eta/edo haiengandik jaso diren laguntzen zehaztapena.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak) azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Burutu gabeko dirua errekuperatzeko agindurik ez izatea, batzordeak hala erabaki duelako laguntzaren bat barne-merkatuarekiko bateragarri ez eta ilegal jo duenez; eta enpresa ez egotea krisian, krisian dauden finantza-arloaz besteko enpresak Salbatzeko eta Berregituratzeko Estatuko Laguntzen inguruko Jarraibide Komunitarioen arabera (DOUE 2014/C 249/01).
- Enpresa eskatzaileak enpresaren deslokalizazioa ez egiteko konpromisoa hartzen duela, diru-laguntza ematen den datatik hura osorik itzuli arte
- Enpresa eskatzaileak ez duela ezarrita Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako debekurik.
Nolanahi ere, Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak (SPRI-k) aukeran izango du erakunde eskatzaileei nahi beste agiri edo informazio gehiago eskatzeko, beharrezko irizten badio, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatzeko
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak (Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera).
- Talde enpresetakoak (alegia, akzioetan parte-hartzea, % 100ekoa ere bai, baduten enpresez osatutako taldeetako).
Enpresa baztertuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak
- Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat leez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo eta gero.
- krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa)
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren) 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak