Gauzatu 2019 - Kanpo ezarpenetarako: Diru-laguntzak emateko deialdia eukal empresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko.
[Gauzatu 2019]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
Arau honen ondoreetarako, kanpoko ekoizpen-ezarpeneko proiektutzat joko dira enpresa onuradunek abiarazitakoak, baldin eta atzerrian ekoizpen-planta bat irekitzea edo atzerriko sozietateak erostea bada horien xedea, eta euskal enpresa proiektuon akzio-gehiengoduna bada, salbu eta inbertsioa egingo den herrialdean hori legez ezinezkoa bada. Higiezinen, finantzen, aseguruen eta defentsaren sektoreetara bideratutako inbertsioak programatik kanpo geratuko dira.
Enpresa eta herrialde bakoitzeko proiektu bakar batentzat emango da laguntza, laguntza proiektu berri bakar bati emango zaio ETE bakoitzarentzat herrialde jakin batean. Laguntzak kalkulatzeko, ez da izango kontuan, inola ere, aipatutako proiektuei eragiten dieten zergak, edozein direlarik ere. Ez da inola ere lagungarritzat joko ordezkapenerako inbertsioa.
Ekoizpen-planta berriak irekitzea xede duten proiektuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango da aktibo finko berrien erosketa, diru-laguntzaren xede den ezarpenaren aktiboari eransten bazaizkio.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuek 120.000,00 euroko inbertsioa egin beharko dute gutxienez, eta gehienez ere 36 hileko epean burutu beharko dira. Euskal enpresak proiektuan duen partaidetzarekiko proportzioan zenbatuko da gutxieneko inbertsioa.
Zuzkidura
Aurrerakin itzulgarri moduan emango diren kantitateak laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Ezin izango da inolaz ere 1.000.000,00 euroko kopurua gainditu.

Nori dago zuzenduta
Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE)
Betekizunak
-
Aurkeztu beharreko dokumentazioa. | baldintzak:
- Guztira, 250 langiletik behera izatea.
- Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.
Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak ere bete beharko ditu arestian adierazitako betebehar horiek.
Guztiarekin ere, ETEek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza soziala edo Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute produkzio-instalazio bat.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
APLIKAZIO INFORMATIKOAREN kontsulta teknikoak
Tel.: 012 / 945 01 80 00 (Gauzatu atzerriko ezarpenak programarekin eta Tramitagunerekin informatikarien laguntza eskatzeko)
BasqueTrade & Investment:
Maite Subinas, , Tel: 94 403 71 68, email: msubinas@basquetrade.eus
Enbor Barruetabeña, , Tel 94 403 71 77, email: ebarruetabena@basquetrade.eus
Kodea
0605505Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2019ko abenduaren 31(e)ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.
Izapidea
Izapidea bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Eskaera egitean kontuan hartu beharrekoa
Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.
Eskaera egiteko aukerak:
- Titularra:
- “Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
- Ordezkaria:
- Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki- erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko.
- Ordezkarien erregistro elektronikoa
-
Enpresak agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Inbertsio-proiektuaren txosten zehatza, ezarpen-plana, plan ekonomiko-finantzarioa eta horiek gauzatzeko epeak bilduko dituena. Eta atzerriko sozietate bat eskuratzen bada, honako hau aurkeztu beharko da: sozietatearen gaineko balorazioa, kanpoko enpresa batek egindakoa, salerosketa-eragiketaren ondorioetarako. Enpresa eskatzaileak, betiere, memoria bat aurkeztu beharko du, frogatzeko proiektuari esker sendotu egingo direla enpresaren merkatuko posizioa, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna.
- Enpresa eskatzailearen eraketa-eskritura, bai eta bai laguntzaren helburu den ezarpenarena eta, egokia bada, azken horren aldaketena ere.
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia konpultsatua.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia konpultsatua, salbu eta hori nazioartekotzearen arloan eskumenak dituen sailaren esku badago dagoeneko eta ez bada aldaketarik izan.
- Urteko kontuen eta haien dokumentazio osagarriaren kopia konpultsatuak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztutakoak; halakorik aurkeztu ezean, sozietateen gaineko zergaren azken aitorpen biak edo –hala badagokio– pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken bi aitorpenak.
- Honako alderdi hauek egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena (ikuskatze-fasean egiaztatu ahal izango dira):
- Enpresa ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Ez zaiela laguntzarik eskatu, inbertsio berbererako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei, eta haiengandik ez dela halakorik jaso.
- Ez daudela laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mende, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta ez direla krisialdian dauden enpresak, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetako definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C 249).
- Ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.
-
Aurkeztu beharreko dokumentazioa. | baldintzak:
- Guztira, 250 langiletik behera izatea.
- Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.
Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak ere bete beharko ditu arestian adierazitako betebehar horiek.
Guztiarekin ere, ETEek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza soziala edo Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute produkzio-instalazio bat.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, diru-laguntzen deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak