Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak, Gastrobikain 2019

[GASTROBIKAIN 2019]

Deskribapena


Xedea

Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.

Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da negozio gastronomiko berriak sustatzea, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.

b) Bikaintasuna areagotzeko programa. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankinetan bereziki.

Programa bakoitzak dauzkan ezaugarri propioak direla eta, eskatzaile bakoitzak programetako batean bakarrik parte hartu ahal izango du.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 500.000 euro dira; horietatik 300.000 euro 2019ko ekitaldiari dagozkio, eta 200.000 euro 2020ko ekitaldiari.

Gehieneko zuzkidura orokor horretatik, 250.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko erabiliko dira: 150.000 euro, 2019ko ekitaldiaren kontura, eta 100.000 euro, 2020koaren kontura; eta 250.000 euro bikaintasuna sendotzeko programan erabiliko dira: horietatik, 150.000 euro, 2019ari dagozkio, eta 100.000 euro, 2020ari. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera gelditu den kopurua beste programari gehituko zaio, programa horretan diruz lagun daitekeen programarik badago.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, kopuru hauekin:

– Negozio gastronomikoen proiektu berriak: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin.

– Bikaintasuna sendotzea: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.

Nori dago zuzenduta


Gastrobikain laguntzen onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio berriaren zuzendaritza gastronomikoa bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak.

Sektore pribatuko pertsona juridikoak: kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsonak titulartasunaren %20 baino gehiago duenean.

Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek.

Eskakizunak:

  • Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko laguntza-lerroan: negozio berrian gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza beren gain hartuko duten pertsona fisikoek gastronomiako unibertsitate-graduko titulu bat edo sukaldaritzako edo gastronomiako goi mailako zikloetako titulu bat izan behar dute, eta, gehienez ere, 35 urte bete 2019. urtean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu baten titularra izan eta berau zuzentzea, ibilbide aitortu batekin eta kalitate-maila altu batekin, nazioartean erabiltzen diren bikaintasun gastronomikorako gastronomia-gidetan eta rankinetan aitortuak izan direnak, esaterako Michelin gida-liburua, Fifty Best San Pellegrino zerrenda, Repsol gida, Zagat gida, OAD zerrenda edo Euskal Gastronomia Akademiaren gida.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mirari De Prado Embid

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019679

E-maila: m-pradoembid@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1075902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa eta ordainketa


Inbertsio-proiektuek 2019an hasitakoak izan behar dute, eta, gauzatu, urte horretako urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean gauzatuko dira

Inbertsioa gauzatzeko luzapena eskatu ahal izango du onuradunak 12 hilabeteko gehienezko eperako. Horretarako, inbertsioa amaitzeko aurreikusitako data baino hamabost egun lehenago egin beharko du eskaera.

Horrenbestez, enpresak proiektua hasierako epearen barruan gauzatu behar du, edo, hala badagokio, luzapenean ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntzaren inbertsioa justifikatzeko, enpresa onuradunak honako dokumentazioa bidali beharko du egoitza elektronikoaren bidez.

Ordainketa eskaera:

Ordainketa eskaera gehienez 3 hilabeteko epean egin behar da, inbertsioak burutzeko ezarritako epearen amaieratik zenbatzen hasita edo, bestela, luzapenarena.

Oharra: Ordainketa eskaerarekin batera emandako datuen analisia errazagoa izateko, fakturazio taulan dagoen korrelazio-zenbakia ere izan behar duen faktura bakoitza, eta ordainketa-agiriarekin batera sartuko da. TELETRAMITAZIO prozesuan, ordena korrelatibo horretan, eta hornitzailearen izenarekin eta aipatu zenbaki korrelatibo horrekin identifikatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk