Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu 2019-2020ko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak deitzen dituena.

[EAE]

Deskribapena

Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuei laguntzak ematea, baldin eta hezkuntza-premia bereziak (aurrerantzean HPB) dituzten ikasleak eskolatzen badituzte eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistak (aurrerantzean, HLE) kontratatu behar badituzte 2019-2020 ikasturterako. Agindu honetan araututako laguntzen finantzaziorako 14.382.521,90 euro bideratuko dira. Honela banatuko da zenbateko hori: 2019rako 5.077.030,23 euro, eta 2020rako 9.305.491,67 euro.

Aurrekontuko zuzkidura

14.382.521,90 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza hiru epetan ordainduko da: lehenengoa 2019 ekitaldiaren kargura ordainduko da eta bigarrena eta hirugarrena, 2020 ekitaldiaren kargura.

  1. Lehen ordainketa zenbateko guztiaren % 35,30 izango da, dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoren, ez badago berariazko uko-egiterik ebazpena jakinarazi eta bost eguneko epean.
  2. Hurrengo bi ordainketetan gainerako zenbatekoaren % 64,70a erdi bana ordainduko da.

Nori dago zuzenduta

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean ez egotea
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Erakunde onuradunei diru-laguntza horiek emateko ?eta, hala dagokionean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

Araudia

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0041407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Eskabidea bi pausotan egiten da:

    1) NEE aplikazioa

    2) Eskabidea

    Erakunde eskatzaileek Hezkuntza Saileko Hezkuntza Premia Berezien Aplikazio Informatikoan (Aplikaziora sarbidea) bete beharko dituzte eskaerarako sarrera, eskatutako moduluekin, eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistaren aparteko baliabidea behar duten hezkuntza-premia berezietako ikasleen zerrenda. Halaber, eta jarduera-planaren proposamenaren arabera, baliabide hori behar duten egokitze-trebetasunak zeintzuk diren adieraziko dute.

    Aplikazioa bete ondoren, erakunde eskatzaileek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Sei hilabeteko gehienezko epe batean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehenengo justifikazioa

Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa

Beste tramite batzuk