Bikaintek 2019: Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia

[Bikaintek 2019]

Deskribapena


Xedea

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:

  1. Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
  2. Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.

Aurrekontuko zuzkidura

6.600.000 €

Prestazio ekonomikoa

2019   202020212022

    Doktore-tituludunak kontratatzeko   

660.000

1.320.000

660.000

Industriako doktoregaien lerrorako

    940.000   

    980.000   

    1.040.000   

    1.000.000   

Laguntzen gehieneko zenbatekoa

Laguntzen gehieneko intentsitatea, diruz laguntzeko moduko proiektuko kostuen ehuneko gisa, % 50ekoa izango da.

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango.
  2. Industriako doktoregaien lerrorako, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 26.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
    • Kontratuaren kostua.
    • Zeharkako kostuak.
    • Bidaialdi eta egonaldietako gastuak, gehienez 6.000 € arte.

Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi honen xede diren laguntzei Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua aplikatuko zaie (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzak Erregelamendu horren 25. artikuluan aurreikusten dira.

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA

(Aginduaren 3. Artikuluan biltzen da)

Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.

Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik diru-laguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 33. artikuluetan ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (Aginduaren 24. Artikuluan biltzen da)
  2. Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (Aginduaren 36. Artikuluan biltzen da)

Nori dago zuzenduta


Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Betekizunak

  • Bete beharreko baldintzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

Kontaktu Telefonikoa

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Tfno.: 945 01 82 54 / 945 01 82 57

E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus

 

Kontaktu Presentziala

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0045408/0045409

Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 7ko 9:00etan hasiko da eta 2019ko maiatzaren 21eko 12:00etan amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
  4. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Doktore-tituludunen kontratazioak

  • PDF Eskaera
  • PDF Erantzukipezun adierazpena

Industriako doktoregaiak

  • PDF Eskaera
  • PDF Erantzukipezun adierazpena

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana