Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak -2019
[Merkataritza-Banaketaren prestatzeko Bekak 2019]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
29 bekak emateko deialdia, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko.
Bekadunek, hautaketa-prozesuaren barruko prestakuntza-ikastaroa egin ondoren, agindu honetan araututako beken bidez ordainduko diren prestakuntza-praktikak egingo dituzte bederatzi hilabetez; praktika-aldian, ikastaro horretan ikasitako eduki teorikoen gaineko prestakuntza praktikoaz jabetuko dira.
Beken onuradunek egin beharreko jarduerak honako hauetan egingo dira: merkataritza-enpresetan edo merkataritza-banaketarekin lotutakoetan, EAEko merkataritza-ganberetan, Espainiako Merkataritza Ganberak Europako beste herrialde batzuetako hirietan dituen egoitzetan, edota Merkataritza Zuzendaritzak diruz lagundutako merkataritza-bulego teknikoetan.
Aurrekontuko zuzkidura
351.940,00 euro;Prestazio ekonomikoa
Merkataritza banaketa kudeatzeko 180 orduko prestakuntza ikastaroa egin behar da, bekadun izateko.
Beka guztiek bederatzi hilabete iraungo dute, 2020ko urtarriletik urrira.
Beken zenbatekoa:
- 11.250,00 euro destino nazionaletarako beka bakoitzeko (27 beka).
- Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzarako beka: 15.300,00 euro.
- Espainako Merkataritza Ganberaren Parizko egoitzarako beka: 18.450,00 euro.
Nazioarteko bekei dagokienez, 2.000 euroko zuzkidura izango dute lekualdaketarako eta ostatutarako.
Ordainketa-modua:
Bekak hamar ordainketatan kitatuko dira: lehendabizikoa, bekaren zenbatekoaren %10ekoa, esleitzen denean aurrerapen gisa; eta gainerakoak, zenbateko bereko 9 kuotatan, bekaldiko bederatzi hil horietako bakoitzaren amaieran.
Nazioarteko beketarako, 2.000 euro gehigarri ordainduko dira, aurrerakin gisa, beka esleitzeko unean.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, Nazioarteko Merkataritza goi-mailako teknikaria edo Garraioa eta Logistika goi-mailako teknikaria.
- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.
- Aurretik, eduki eta helburu bera edo antzekoa izan duen bekaren baten onuradun izan ez izana.
- Programa honen lehenagoko deialdietan egin diren prestakuntza-ikastaroak egin ez izana, ez osorik, ez partziaki.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea.
- Nazioarteko bekak eskuratu ahal izateko, jomuga bakoitzeko hizkuntza jakiteko betekizuna ere bete beharko da:
- Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzaren kasuan, ingelesaren edo italieraren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).
- Espainako Merkataritza Ganberaren Parisko egoitzaren kasuan, ingelesaren edo frantsesaren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).
Betekizunak
-
Betebeharrak
Beka hauek lortzeko aukera ondoko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek izan dezakete:
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, Nazioarteko Merkataritza goi-mailako teknikaria edo Garraioa eta Logistika goi-mailako teknikaria.
- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.
- Aurretik, eduki eta helburu bera edo antzekoa izan duen bekaren baten onuradun izan ez izana.
- Programa honen lehenagoko deialdietan egin diren prestakuntza-ikastaroak egin ez izana, ez osorik, ez partzialki.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak
ZUZENEAN: 012 eta 945 018000
Bestelako kontsultak
Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoak
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:00
Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.945 01 70 54
e-maila: mj-cubo@euskadi.eus
Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tel. 94 403 18 44
e-maila: l-fernandezarce@euskadi.eus
Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 02 25 81
e-maila: l-iribar@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0059207Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea
2019.ko ekaineko 12tik uztailako 12ra arte
Tramiteen deskripzioa
Onartuak izaten diren eskatzaileek merkataritza-banaketari buruzko azterketa bat egin beharko dute irailaren bigarren hamabostaldian.
Ondoren, aukeratutako hautagaiek prestakuntza ikastaroa hasiko dute.
Azterketarako onartuak izan direnen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Web orrian argitaratuko da, aldez aurretik.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
a) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, hauei buruzkoa:
1. Betetzen ditu deialdia arautzen duten oinarrietan ezarritako betekizunak
2. Prestasuna, aurrehautaketako ikastarotik eta bekaren esleipenetik eratortzen diren jarduera guztiak egiteko
3. Hautatutako destinoan praktikak egiteko gaitasun fisiko egokia
4. Ez da bekadun izan antzeko eduki eta helburuko beketan
5. Bekak dirauen bitartean lan ordaindurik ez egitekoa
6. Ez dago inolako itzulketa- edo zehapen-prozeduretan
7. Ez dago zigor-edo administrazio-arloko dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta, eta ez dago horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera
sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.8. Ez du egin programa honen lehenagoko deialdietako prestakuntza-ikastarorik, ez osorik, ez partzialki.
b) Curriculum vitaea, hauek adierazita: prestakuntza akademikoa, egindako ikasketen eta jarduera profesionalen zerrenda, euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko ezagutza-maila, eskatzaileak interesekotzat jotzen duen bestelako merezimendu oro, hala nola egindako lanak, prestakuntza osagarria eta abar.
c) Titulu akademikoaren kopia edo titulua egiteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2019ko abuztuaren 5a baino lehen.
d) Espediente akademikoaren ziurtagiria, hauek jasota: ikasturte guztietako kalifikazioak, ikasketak noiz amaitu ziren eta, hala badagokio, ikasketen amaierako proiektua. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2019ko abuztuaren 5a baino lehen.
e) Euskaraz, ingelesez, frantsesez eta italieraz badakiela egiaztatzea, hizkuntza-ziurtagiriak emateko erakunde ofizial baimendun batek emandako ziurtagiriaren edo tituluaren kopiaren bidez.
f) Beste edozein prestakuntza akademikoren egiaztagiriak, baita egindako ikastaroenak ere, zeinetan jaso beharko baita zenbat ikastordu egin diren, eta, hala badagokio, zer praktika egin diren. Ez dira kontuan hartuko ordu kopurua adierazita ez daukaten ikastaroak.
g) Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egina, lan-esperientzia egiaztatzeko.
h) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-egoitza egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria izatea egiaztatzen duen dokumentazioa, agindu honen 3.1.a) artikuluan zehaztutakoari jarraikiz.
Bizilekuari dagokion epea hiru urte baino txikiagoa bada, ikasketak direla eta behin-behinean bizilekua aldatzeagatik, 3.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, egoera hauek egiaztatu beharko dira:1) EAEn erroldatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea ixten den unean.
2) Ikasketak egitera joan den hirian erroldatuta egon izana.
3) Hiri horretako ikastetxe batean matrikulatuta egon izana.
4) EAEko egoiliarra izatea, ikasketak zirela-eta aldatu zen unean.
i)Eskatzailearen NANa
j) Ordezkari batekin jardun nahi bada eta ordezkaritza eskuordetuta badago, pertsona edo erakunde eskatzailearen legezko ordezkaritza-ahala. Ordezkariarekin jardun nahi bada eta ez badute Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharko da (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa, pertsona fisikoei dagokienez, eta ahalorde-eskriturak, pertsona juridikoa bada).
Dirulaguntza kobratzeko, pertsona edo erakunde onuradunaren egoitza sozialaren eso bankuaren datuak aurretik adierazi ez baldin badira, edo aldatu nahi badira, informazio hori «Hirugarren Interesdunaren alta». Informazio hori «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa» erabiliz eman beharko dute, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduari eta prozedurari jarraikiz (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/).
-
Betebeharrak
Beka hauek lortzeko aukera ondoko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek izan dezakete:
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, Nazioarteko Merkataritza goi-mailako teknikaria edo Garraioa eta Logistika goi-mailako teknikaria.
- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.
- Aurretik, eduki eta helburu bera edo antzekoa izan duen bekaren baten onuradun izan ez izana.
- Programa honen lehenagoko deialdietan egin diren prestakuntza-ikastaroak egin ez izana, ez osorik, ez partzialki.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea.
- Nazioarteko bekak eskuratu ahal izateko, jomuga bakoitzeko hizkuntza jakiteko betekizuna ere bete beharko da:
- Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzaren kasuan, ingelesaren edo italieraren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).
- Espainako Merkataritza Ganberaren Parisko egoitzaren kasuan, ingelesaren edo frantsesaren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua