Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala (2019)

[ARTE ESZENIKOAK - PRESTAKUNTZA INTEGRALA (ANTZERKIA)]

Deskribapena


Xedea

2019. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko dirulaguntzak.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019. urtean zehar 2018-2019 ikasturtean burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei daude zuzenduta.

Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako programa erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.

Aurrekontuko zuzkidura

55.000

Prestazio ekonomikoa

Administrazio publiko desberdinetatik jasotako guztizko gehienezkoak ezin gaindituko du honako aginduan aurreikusitako edozein laguntza-motarako eskatutako jardueraren kostuaren % 70, ezein kasutan.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari modalitate bakoitzean proiektu bakarragatik baino ez zaio dirulaguntza emango. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoak ezetsi egingo dira.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 ebazpena eman ondoren eta 11.a artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako %25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren, betiere, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoak izanez gero: Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak
  • Pertsona juridikoa izanez gero

Betekizunak

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapentako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0278605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2019ko martxoaren 12 baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk