Ekintzaileei bultzatzeko 2019ko laguntzen deialdia ( Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak)

[APEI 2019_1]

Deskribapena


Xedea

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2019an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (Enpresa-ideaiak garatzeko laguntzak)

Aurrekontuko zuzkidura

469.258 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Ekintzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
  • Erakunde laguntzaileek 300 euroko diru-laguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta diru-laguntza esleituta izan behar du).

371.406 euro ekintzaileei laguntzak emateko

  • 207.988 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 163.418 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira.

97.852 euro erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien diru-laguntza emateko.

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, eskariaren proportzioaren arabera.

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.net) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

    Ordainketa-modua:

    • Erakunde laguntzaileei: Ordainketa bakarra egingo zaie laguntzeko prozesua  hasten denean
    • Ekintzaileei: Ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, laguntza eman eta gero

    Nori dago zuzenduta


    Pertsona fisikoak

    Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren %30 baiono gehiago lan ez egitea. Ondorio horietarako, lan egindako eguntzat zenbatuko dira Gizarte Segurantzan alta emanda egin dituen egunak. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuen, zenbatu beharreko egunak hauek izango dira: alta-egunak bider kontratatutako lanaldi-ehunekoa.                                    

    Eskakizunak:

    • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea

    • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
    • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.

    • Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea.

    • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana.

    • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea.

    • Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea..

    • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

    • Aurreko deialdietan, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak)

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

    Eskakizunak:

    • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan..

    • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak maituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanean arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko.

    Betekizunak

    • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

    • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

    • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aipatzen diren gainerako egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak, ezta sexu-diskriminazioa egiteagatik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta ez egotea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de atención a la ciudadania: 945 160 600 / 630305452 (Informazio orokorra/ Información general)

    Erakundeei eta Emnpresei emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas : 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

    Besteak / Otros :

    Email: personas.emprendedoras@lanbide.eus

    Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 062 413

    Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus
    Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-181.327/945-181.338

                                                   945 181 350

                                                   945 062 367 

                                                   945 181 340

    Kodea

    104066

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Eskabide-orria

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    4 hilabete eskaera egin denetik erakunde laguntzaileentzat 6 hilabete eskaera egin denetik ekintzaileentzat

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
    3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
    Datuen alta / doakion hirugarrena

    Beste tramite batzuk