SAKONDU 2018: Nazioartekotze Programa - nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzeko programa
[SAKONDU 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
SAKONDU laguntzak diru-laguntza publiko ez-itzulgarrien bidez gauzatzen dira. Horien xedea da balio ekonomiko erantsi handiagoa duten zerbitzuen erabilera sustatzea, enpresak lehia-posizio proportzionalki ahulagoa duten merkatuetan sar daitezen, dagoeneko ohikotzat jotzen dituzten eta barne-merkatuaren garrantzi bera edo handiagoa duten kanpoko beste merkatu batzuen aldean
Aurrekontuko zuzkidura
800.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Erabiliko diren diru-baliabideak 800.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
Enpresa onuradunei emandako laguntzak onartutako gastuaren % 30era artekoak izango dira eta, gehienez ere, 20.000,00 euro emango dira eskabide bakoitzeko. Eskabidea sektoreko elkarte batek edo klusterra dinamizatzeko elkarte batek egiten duenean, gehieneko zenbatekoa 25.000,00 euroko izango da.
Erabiliko diren diru-baliabideak 800.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
Enpresa onuradunei emandako laguntzak onartutako gastuaren % 30era artekoak izango dira eta, gehienez ere, 20.000,00 euro emango dira eskabide bakoitzeko. Eskabidea sektoreko elkarte batek edo klusterra dinamizatzeko elkarte batek egiten duenean, gehieneko zenbatekoa 25.000,00 euroko izango da.
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten ETEak.
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Erakunde onuradun izan ahalko dira Euskadin kokatuta dauden edo Euskadin ekoizpeneko instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plana badute, beren esportazioak guztizko fakturazioaren % 50etik gorakoak badira eta beren lehia-posizioa hobetu nahi badute guztizko esportazioen % 10etik beherako fakturazioa suposatzen duten merkatuetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Sakondu Laguntzaren kontsulta teknikoa
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 52
E-mail: e-araba@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 79
E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
• Tfno.: 943 02 25 57
E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus
Eusko Jaurlaritza - Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfnos.: 945 01 99 42/82
E-mail: promoc-internac@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1055201Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko urriaren 31an amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde eta enpresa eskatzaileek eskabide normalizatu bat bete behar dute, urteroko deialdiarekin batera erantsiko den ereduaren arabera, eta eduki hauekin:
- Dokumentazio osagarria:
- Betetako eskabidean, pertsona eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, honako agiri hauek ere jaso beharko dira:
- Indarreko plan estrategikoa edo nazioartekotze-plana, bertan alderdi hauek jasotzen dire¬larik: negozio-unitatearen inguruko hausnarketa, lehiakideen azterketa bat, negozio-unitatearen balio-eskaintza, lehiatzeko abantailak, sarbideen azterketa, merkatuen eta herrialdeen analisia, nazioartekotze-estrategia, merkatuen segmentazioaren analisia, salmenten proiekzioak eta pla¬naren koherentzia.
- Enpresari buruzko informazio orokorra, merkatuaren araberako fakturazioaren xehetasuna¬rekin eta diru-laguntzaren xede diren ekintzen zerrendarekin. Helmugako merkatuan egiten ez diren azoken kasuan, azokak merkatu horretan duen eragina justifikatu beharko da. Era berean, helmugako merkatuaren inguruko informazioa eman beharko da, haren konplexutasuna baloratu ahal izateko.
- Eskabidea sektoreko elkarte batek edo klusterra dinamizatzeko elkarte batek aurkezten badu enpresa baten izenean, eskabidearekin batera nahitaez aurkeztu beharko da biek sinatutako dokumentu bat, non eskabidea aurkezteko baimena espresuki ematen baition enpresak elkarteari.
- Eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia, salbu eta agiri hori Sailaren esku badago dagoeneko, eta indarrean.
- Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertain bezala duen izaera ETE kalifikazioaren baliokidea dela, Europar Batasuneko araudiaren arabera.
- Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta unekoan jasotako de minimis laguntzak, de minimis laguntzei buruz Batzordeak emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotuta daudenak, hain zuzen ere.
- Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, fun¬tzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkor¬tasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifi¬kazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekai¬naren 19ko 5/1985) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Diru-laguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.
- Honako enpresa hauei ere eragiten dieten diru-laguntzak jasotzeko debekurik ez duela: zuzen¬daritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aurkeztutako azken formularioa (200. eredua); bertan adierazi beharko da eskatzailea ETE bat dela.
- Behar beste agiri, honako alderdi hauek egiaztatzeko: helmugako merkatura egiten diren esportazioak, enpresaren tamaina, emakumeek eskatzailearen zuzendaritza-organoetan duten parte-hartzea, lankidetza beka-programekin eta gizarte-erantzukizuna. Horien bidez eskabidea baloratuko da, hurrengo artikuluan zehaztutako irizpideak aplikatuz.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Erakunde onuradun izan ahalko dira Euskadin kokatuta dauden edo Euskadin ekoizpeneko instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plana badute, beren esportazioak guztizko fakturazioaren % 50etik gorakoak badira eta beren lehia-posizioa hobetu nahi badute guztizko esportazioen % 10etik beherako fakturazioa suposatzen duten merkatuetan.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, programa argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak