1.1 MULTZOA - Prestakuntza-jarduerak atzerriko hizkuntzetan, 2018ko udan egiteko (PREST_GARA)

[PREST_GARA 1.1 MULTZOA]

Deskribapena

Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzeko lanetan ari diren edo horrelako lanetan aritzeko prest egongo liratekeen legez eratutako erakunde publiko eta pribatuei dei egitea, unibertsitateaz kanpoko Irakasleak Etengabe Prestatzeko Plana garatzeko proiektuak aurkez ditzaten, unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Gara Plana garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.

Aurrekontuko zuzkidura

110.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan:

a) Lehenengo aldian, diruz lagundutako guztiaren % 60 ordainduko da, abenduaren 30erako, eta ordaindu ere ikastaroan onartutako eskabide guztiak kontuan hartuta prestakuntza-jarduera guztiak egin direla bermatzen denean.

b) Bigarren aldian ordainduko da gainerako % 40a, betiere 2019an eta 15. artikuluan adierazitako dokumentazioa jaso eta gero.

2.– Agindu honetako 3.3 artikuluan xehatutakoaren arabera, ordainketa egin aurretik, egiaztatuko da erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.

Nori dago zuzenduta

Federazioak

Eskakizunak:

  • Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Erakunde eskatzaileek zuzen eratuta eta inskribatuta eman beharko dute dagokien erregistroan, eta Ekonomia Jardueretan alta emanda egon beharko dute, prestakuntza-jarduerei dagokien epigrafean.

Elkarteak

Pertsona juridikoak

Betekizunak

  • Diru-laguntza hauek jasotzea eta xede bera duen beste edozein laguntza jasotzea ez dira bateragarriak, nahiz iturri publikoetatik nahiz pribatuetatik jaso laguntza.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Erakundeak ez dira Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean egon beharko.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0172708

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa

Jarduera amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk