2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan langabezian dauden gazteak kontratatzeko edo haiei prestakuntza emateko 2017rako diru-laguntzen deialdia

[preskon]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza-ekintzen ikasleekin sinatutako lan-kontratuak finantzatzeko diru-laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

6.868.000 €

Prestazio ekonomikoa

Lan-kontratuei dagokienez, diru-laguntza jaso ahal izango dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lan-zentroetan zerbitzuak emateko deialdi honen babespean diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetako ikasleekin lanaldi osorako sinatzen direnek, baldin eta jarraian proiektu mota bakoitzarentzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte

Deialdi honetan lan-kontratuak egiteko aurreikusitako diru-laguntzak segidako konkurrentziaren prozeduraren bidez emango dira.

Kontratuaren lehen sei hilabeteak baino ezin dira diruz lagundu, kontratuen iraupena luzeagoa izan arren, eta betiere 2018ko abuztuaren 31rako epe hori bete bada.

Diru-laguntzaren zenbatekoak honako hauek dira:

  • a) Ondorengo kontratazio-konpromisoa duten aurretiko prestakuntza-proiektuetan:
    • Kontratuek ez badute inolako murriztapenik edo hobaririk Gizarte Segurantzako kotizazioan: 6.000 euro lan-kontratu bakoitzeko
    • Kontratuek murriztapenak edo hobariak badituzte Gizarte Segurantzako kotizazioan: 4.950 euro lan-kontratu bakoitzeko
  • b) Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuetan: 3.500 euro lan-kontratu bakoitzeko.

Kasu guztietan, adierazitako zenbatekoak diruz lagundu daitekeen gehieneko kontratazio-epeari (6 hilabete) dagozkio. Diruz lagundu daitekeen epea laburragoa balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa kontratuaren epearekiko proportzionala izango da.

Ordainketa-modua:

Lan-kontratuetarako emandako diru-laguntza 2018ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, honela:

  • a) Lehenengo ordainketa, % 60koa, diru-laguntza ematerakoan ordainduko da.
  • b) Bigarren ordainketa bat, diruz lagundutako kontratazio-epea amaitzen denean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen duenean kontratatutako pertsona lanean izan dela.

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

Diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen ikasleekin kontratazioak egiten dituzten erakunde edo empresa pribatuak, pertsona fisikoak edo juridikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-zentroa dutenak. Kanpoan geratzen dira Administrazio Publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak, bai eta langileak hornitzen dituzten aldi baterako laneko enpresak ere.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako itzultze- edo zigor-prozedura batean sartuta ez egotea edo prozedura amaituta izatea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jasoa ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, bereziki sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  • Europar Batasuneko Kontseiluak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.

  • Ez egotea Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

10500

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Diru-laguntzaren eskaerarekin batera eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk