2018. Ingurumena Bultzatzeko Planaren baitan, atmosfera berotzeko ahalmen handia duten gas fluoratuen ordez teknologia alternatiboetan oinarritutako hozte-instalazioak jartzeko diru-laguntzak, banaketa komertzialean diharduten establezimenduetan

[PIMA-FRIO]

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da hozte-instalazioen ordez atmosfera berotzeko ahalmen (ABA) txikia edo hutsa duten gasen erabileran oinarritutako instalazioak jartzea, edo ABA txiki edo hutseko gasetan oinarritutako hozte-sistemak jartzea elikagaien banaketa komertzialeko establezimenduetan.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000

Nori dago zuzenduta


Elikagaiak komertzialki banatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza fiskala Espainian dutenak

Laguntzen onuradun izan ahal izango dira elikagaiak komertzialki banatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza fiskala Espainian dutenak. Kontratu baten edo frankizia baten mendean kudeatutako saltokietan, frankiziatuak eskatuko du laguntza. Elikagaiak komertzialki banatzetzat joko da produktuak biltzen, erakusten edo banatzen dituen edozein saltoki, gero horiek amaierako erabiltzaileei saltzeko, txikizka saltzeko edo elikagai-zerbitzuak emateko.

Eskakizunak:

  • Elikagaien banaketa komertzialaren lanetan diharduten enpresen jabeak izatea, edo frankiziatuak, frankizia-kontratuak daudenean establezimenduetan.
  • Ingurumen arloko edo herri-ogasunaren aurkako delitu edo arau-hausteengatik zehapenik jaso ez izana, azken bost urteetan.
  • Europar Batasuneko Kontseiluak diru-laguntza bat ilegal eta barne-merkatuarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.
  • Profesional autonomoak badira, Enpresa- edo lanbide-jardueran dihardutela egiaztatzea
  • Instalazioen kasuan, hozkailu instalazioen segurtasun araudiaren 21. artikuluan islatutako betebeharra bete dela egiaztatzea
  • Instalazioen kasuan, hozkailu instalazioaren mantenua egin dela egiaztatzea
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1076601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk