PILOTU 2018: Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa
[Pilotu 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2018ko ekitaldirako itzuli beharrik gabeko laguntzen programa bat arautzea eta iragartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainei zuzendu.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 €Prestazio ekonomikoa
Erabiliko diren diru-baliabideak 200.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
- Diruz lagundu beharreko proiektuaren zenbateko osoa ezin izango da 150.000,00 eurotik gorakoa izan, eta proiektua garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publikoak proiektuaren kostuaren % 49 ordaindu beharko du, gutxienez.
- Enpresa onuradunentzako laguntzek muga hauek izango dituzte: gehienez proiektuaren kostuaren % 51, eta gehienez 50.000,00 euro.
Erabiliko diren diru-baliabideak 200.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
- Diruz lagundu beharreko proiektuaren zenbateko osoa ezin izango da 150.000,00 eurotik gorakoa izan, eta proiektua garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publikoak proiektuaren kostuaren % 49 ordaindu beharko du, gutxienez.
- Enpresa onuradunentzako laguntzek muga hauek izango dituzte: gehienez proiektuaren kostuaren % 51, eta gehienez 50.000,00 euro.
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten ETEak.
Betekizunak
-
Onuradunen betebeharrak
- Agindu honetan jasotako laguntzen onuradun honako hauek izan ahalko dira: EAEn kokatuta dauden edo EAEn ekoizpen-instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plan estrategikoa badute eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar badute; proiektu horien xedea izango da egiteko modu, metodologia edo proposamen berritzaileak probatzea –hasiera batean, eskala murriztuan egingo dira, eta, esperientzia horretatik abiatuta, baliteke gero bolumen handiagoko proiektuetan aplikatu ahal izatea.
- Eskatzaileak onuradun izan ahalko dira, baldin eta atzerriko erakunde publiko batekin akordio bat sinatu badute; erakunde publiko horrek esperientzia pilotuaren xede den proiektua garatzeko eskumenak izan beharko ditu, bai eta proiektua abian jartzea zati batean finantzatzeko aurrekontua ere.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
PILOTU Laguntzaren kontsulta teknikoa
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 52
E-mail: e-araba@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 79
E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
• Tfno.: 943 02 25 57
E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus
Eusko Jaurlaritza
Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfnos.: 945 01 99 42/82
E-mail: promoc-internac@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1057001Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko urriaren 31an amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
PILOTU 2018 izapidetze telematikoa
PILOTU 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aurkeztu beharrezko dokumentuak:
- Erakunde eta enpresa eskatzaileek eskabide normalizatu bat bete behar dute, urteroko deialdiarekin batera erantsiko den ereduaren arabera, eta eduki hauekin:
- Betetako eskabidean, erakunde eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, honako hauek ere jaso beharko dira:
- Erakundea eratzeko eskrituraren kopia.
- Eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia, salbu eta agiri hori sailaren esku badago dagoeneko, eta indarrean.
- Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Indarreko plan estrategikoa edo nazioartekotze-plana, bertan alderdi hauek jasotzen direla: negozio-unitatearen inguruko gogoeta, lehiakideen azterketa bat, negozio-unitatearen balio-eskaintza, lehiatzeko abantailak, sarbideen azterketa, merkatuen eta herrialdeen analisia, nazioartekotze-estrategia, merkatuen segmentazioaren analisia, salmenten proiekzioak eta planaren koherentzia.
- Laguntzaren xede den proiektu pilotuaren memoria xehatua, beste kasu batzuetan ere aplikatzeko aukeren aurreikuspena zehaztuta.
- Atzerriko erakunde publiko batekin sinatutako akordioa, proiektu pilotu baten diseinuan parte hartzeko. Akordio horretan, hauek jasoko dira: bi alderdiek proiektua egiteko azaldu duten konpromisoa, finantzaketa-ituna, aurreikusitako gastuen aurrekontu xehatua, beste kasu batzuetan ere aplikatzeko aukeren aurreikuspena eta proiektua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen den guztia.
- Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aurkeztutako azken formularioa (200. eredua); bertan adierazi beharko da eskatzailea ETE bat dela.
- Behar beste agiri, honako alderdi hauek egiaztatzeko: helmugako merkatura egiten diren esportazioak, enpresaren tamaina, sektore-elkarte bateko edo klusterrak dinamizatzeko elkarte bateko kidea den, emakumeek eskatzailearen zuzendaritza-organoetan duten parte-hartzea, beka-programekiko lankidetza eta gizarte-erantzukizuna. Horien bidez eskabidea baloratuko da, hurrengo artikuluan zehaztutako irizpideak aplikatuz.
Pilotu laguntzetarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.
-
Onuradunen betebeharrak
- Agindu honetan jasotako laguntzen onuradun honako hauek izan ahalko dira: EAEn kokatuta dauden edo EAEn ekoizpen-instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta indarreko nazioartekotze-plan estrategikoa badute eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar badute; proiektu horien xedea izango da egiteko modu, metodologia edo proposamen berritzaileak probatzea –hasiera batean, eskala murriztuan egingo dira, eta, esperientzia horretatik abiatuta, baliteke gero bolumen handiagoko proiektuetan aplikatu ahal izatea.
- Eskatzaileak onuradun izan ahalko dira, baldin eta atzerriko erakunde publiko batekin akordio bat sinatu badute; erakunde publiko horrek esperientzia pilotuaren xede den proiektua garatzeko eskumenak izan beharko ditu, bai eta proiektua abian jartzea zati batean finantzatzeko aurrekontua ere.
Para realizar la solicitud deberá:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak