2018ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak
[MEC_2018]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
2.038.000 euroPrestazio ekonomikoa
Laguntzak itzuli beharrik gabeko %16ko diru-laguntzen bidez banatzen dira. Diruz lagungarriak izango dira lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak. Proiektuak diruz lagundu ahal izateko, inbertsioa 5.000 eurokoa baino handiagoa izan beharko da aktibo horietan.
Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak ere diruz lagunduko dira, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira. Kasu horietan inbertsioa diruz lagungarria izateko gutxieneko zenbateko hori 1.500 eurokoa izango da
Diruz laguntzekoa izango da merkataritza-saltokiaren webgunea gailu mugikorretara egokitzea.
Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatuko da, eta, gehienez ere, ekipo informatiko oso batek jasoko du diru-laguntza merkataritza-saltoki bakoitzeko, baita periferiko mota bakoitzeko banak ere. Ez dute diru-laguntzarik inola ere jasoko telefono mugikorrek, ezta webguneak sortu, garatu edo ezartzeko lanek ere.
Aurreko inbertsio-ehunekoak handitu egingo dira, honela, saltokiak hauetako baldintzaren bat egiaztatzen badu:
a) 2 puntu gehiago, kalitate ziurtagiriren bat badute
b) Puntu bat gehiago, baldin eta eskaera-egunean merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzen badu,
c) Puntu bat gehiago inbertsioa kudeaketa-softwarean egiten bada.
d) 2 puntu gehiago, hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat edo profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero,
e)2 puntu gehiago, merkataritza-saltokiko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela egiaztatzen bada.
f)3 puntu gehiago, Berdintasun Plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana badauka, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago
g) 2 puntu gehiago, enpresa Kontsumobideko Arbitraje-Sistemari atxikita badago.
h) 2 puntu gehiago, enpresa-transmisioa bermatzeko programaren batean parte hartu izanaren egiaztagiria izanez gero.
i) 2 puntu gehiago, balio erantsia dakarren edo berezitasuna ematen duen inbertsioa eginez gero, edota saltokiaren merkataritza-jarduera garatzeko ekimen berritzaile bat badakar.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da inola ere izan inbertsio onartu totalaren % 30 baino handiagoa izan, eta diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltokiko eta urteko.
Diru-laguntzaren kalkulua egiteko fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa hartuko da kontuan.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra egingo da
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Betekizunak
-
Betekizunak
- Agindu honetan arautzen den diru-laguntzarik ez da emango honako talde hauetan aipatzen diren enpresentzat:
- 6521 JEZ epigrafea, Farmaziak: sendagaien eta osasun eta higiene pertsonalerako gaien txikizkako merkataritza.
- 6141 JEZ epigrafea: produktu farmazeutikoen eta sendagaien handizkako merkataritza.
- 6541, 6543 eta 6544 JEZ epigrafeak: lur, aire, ibai eta itsasoko ibilgailuen txikizkako merkataritza.
- 6151 JEZ epigrafea: ibilgailuen, motozikleten, bizikleten eta haien osagarrien handizkako merkataritza.
- 655 JEZ epigrafea: erregaien eta lubrikatzaileen txikizkako merkataritza.
- Lurzoruaren hirigintzako kalifikazioaren arabera bizitegitik kanpoko eremuan kokatuta dauden saltokia
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Armak ekoiztera , merkaturatzera eta finantzatzera ez dedikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.
- Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso ez izana, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean ez egotea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat.
- Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
- Enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutako betekizunak errespetatzea, edo, bestela, gomendio hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak.
- Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- ATMerkataritza@ejie.eus
BESTE KONTSULTA MOTAK :
ZUZENEAN
TFNO.: 012 Y 945018000
Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1010105Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 1ean hasiko da eta 2018ko uztailaren 2an amaituko da.
Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
1. Enpresaren titularraren NANaren fotokopia (pertsona fisikoa bada).
2. Enpresaren IFKren fotokopia (pertsona juridikoa bada).
3. Enpresaren eratze-eskriturak eta horretan egindako aldaketak.
4. Ordezkaritza emanez gero,lege-ordezkaritzaren ahalordea.
5. Baldin eta ez badute ordezkaritzarik eman, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharra egongo da (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa, pertsona fisikoei dagokienez, eta ahalorde-eskriturak, pertsona fisikoen kasuan).
6. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiri historikoa.
7. Behar izanez gero, merkatari-elkarteren bateko kide izatearen jatorrizko ziurtagiria.
8. Enpresak kalitate- edo bikaintasun-ziurtagiririk izanez gero, horien kopia.
9. Merkataritza-sektorearekin zuzeneko zerikusia duten unibertsitateko edo lanbide heziketako tituluen edo profesionaltasun-ziurtagirien kopia erkatua, hala badagokio.
10. Alta emanda dauden langileen txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, laguntza eskatu duten merkataritza-saltokiarekin lan-lotura dutela egiaztatzeko.
11. Berdintasun Plana edo lan-bizitza edo familia bateragarri egiteko plana duela egiaztatzen duen agiria.
12. Eskabideari zegokion inbertsio-proiektuan jasotako aktiboen fakturak. Inbertsioak faktura elektroniko bidez ere frogatu ahalko dira, baldin eta zerga-alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Diruz lagun daitezkeen aktiboak ondo identifikatuak dituzten fakturak bakarrik onartuko dira –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek, BEZik gabe, 50 euro edo gehiagokoak izan beharko dira.
13. Aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren egiaztagiria. 2.500 eurotik gorako ordainketak banku-transferentzia, banku-ziurtagiri nahiz ordain-estraktuen bidez justifikatuko dira.
Ordaintzailea eta ordainketa jaso duena argi eta garbi identifikatuta azaldu beharko dira dokumentu horietan.14. Merkataritza-saltokia kokatuta dagoen lurralde historikoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberaren egiaztagiria, baldin eta 6.3 h) artikuluan aipatzen den enpresa-transmisioko programara atxiki bada.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatezko Legezko Ordezkaritza Egilestea. Inprimaki normaldua
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Betekizunak
- Agindu honetan arautzen den diru-laguntzarik ez da emango honako talde hauetan aipatzen diren enpresentzat:
- 6521 JEZ epigrafea, Farmaziak: sendagaien eta osasun eta higiene pertsonalerako gaien txikizkako merkataritza.
- 6141 JEZ epigrafea: produktu farmazeutikoen eta sendagaien handizkako merkataritza.
- 6541, 6543 eta 6544 JEZ epigrafeak: lur, aire, ibai eta itsasoko ibilgailuen txikizkako merkataritza.
- 6151 JEZ epigrafea: ibilgailuen, motozikleten, bizikleten eta haien osagarrien handizkako merkataritza.
- 655 JEZ epigrafea: erregaien eta lubrikatzaileen txikizkako merkataritza.
- Lurzoruaren hirigintzako kalifikazioaren arabera bizitegitik kanpoko eremuan kokatuta dauden saltokia
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Armak ekoiztera , merkaturatzera eta finantzatzera ez dedikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.
- Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso ez izana, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean ez egotea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat.
- Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
- Enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutako betekizunak errespetatzea, edo, bestela, gomendio hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak.
- Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Diru-laguntza eskatzeko identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa bat izan behar duzu
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabetea
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da:
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak eta hizkuntza alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak