Osasunaren alorrean 2018ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasuneko ikerketa-jarduerak sustatzeko
[investigacionprl]
- Erakundea:
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen lehentasunezko arloak Laneko Segurtasun eta Osasuneko 2015-2020 Euskal Estrategiaren esparruan daude, eta hau da deialdiaren helburua: laneko segurtasun eta osasunaren arloko gai batzuetan ikerketa-proiektuak egitera bultzatzea, haien emaitza lan-jardunean aplikatu ahal izateko, eta, modu horretara, laneko arriskuak prebenitzeko eta langileen osasuna hobetzeko. Horrez gain, ikerketa-taldeak finkatu nahi dira, eta talde berriak sartu, haien bidez laneko segurtasun eta osasunaren eremuan ikerketa aurreratzeko eta garatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000 euroPrestazio ekonomikoa
Deialdi honen arabera emango diren diru-laguntzen finantzaketa Osalanen 2018ko gastu-aurrekontuari egotziko zaio: 500.000 euro, guztira. 250.000 euro 2018rako ordain-kreditu gisa emango dira, eta 250.000 euro 2019rako konpromiso-kreditu gisa.
Zenbateko hori 3113 programaren kargura joango da: laneko segurtasuna eta osasuna, 01 zerbitzua, zuzendaritza orokorra, IV. kapituluaren barruan, eragiketa arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak.
Aurrekontuko 500.000 euroko kopurutik, 100.000 euro erabiliko dira Saf€ran lankidetzan jarduteko konpromisoari aurre egiteko, eta 400.000 euro deialdi honen I. eranskinean jasotako ikergaiak finantzatzeko.
Ebazpen honetan ezartzen den araubidearen babesean ikerketa-proiektuetarako laguntzarik emanez gero, laguntzen zenbatekoa eskaeran aurkeztutako aurrekontuaren defizitaren ehuneko ehunera (% 100) irits daiteke, baina proiektuko 50.000 euroko kopurua gainditu gabe, I. eranskinean jasotzen diren proiektuei dagokienez, eta SAf€ran txertatzen diren ikerketa-proiektuei dagokienez, berriz, iraupen urte bakoitzeko 50.000 euroko kopurua gainditu gabe. Azken kasu horretan, diru-laguntzaren segida baldintzatuta egongo da hurrengo urteetarako, eta ez da gertatuko harik eta hurrengo deialdietan kreditu egokia izateko baldintza bete arte. Onuradunak, hain zuzen ere, deialdietako bakoitzean aurkeztu beharko du eskaria proiektuak dirauen bitartean.
Ordainketa-modua:
Laguntza onartzeko izapideak bete ostean, ordainketa aurreratu bat egingo da, ikerketa-proiektua burutzeko jarduerak egiten hasteko beharrezko den finantzaketa gisa. Emandako laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 50 izango da aurreratutako ordainketa, eta kasu guztietan 2018ko ekitaldian egingo da. Emandako laguntzaren guztizko zenbatekoaren beste % 50 ikerketa-proiektua egiten denean ordainduko da, eta kasu guztietan 2019ko ekitaldian gauzatuko da.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako I+G-ko zentro publiko eta pribatu guztiak
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa sortzen duten eta beheran aipatutako modalitateetako batean diharduten pertsona juridikoek eskatu eta jaso ahal izango dituzte ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak:
a) I+G+b arloko zentro publikoak: unibertsitate publikoak, ikerketa-erakunde publikoak, izaera juridiko propioa eta berezitua duten I+G+b arloko zentroak (administrazioari lotutakoak edo haren mendekoak), edozein dela ere haien izaera juridikoa, bai eta I+G+b ekimenetan egiaztatutako gaitasuna eta jarduera duten erakunde publikoak ere.
b) Ikerketa eta garapeneko unibertsitate-zentro pribatuak: unibertsitate pribatuak edo unibertsitate-zentro pribatuak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
c) Ikerketa eta garapeneko beste zentro pribatu batzuk, irabazi asmorik gabekoak: izaera propioa duten erakunde pribatuak, irabazi asmorik gabekoak, ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko proiektu edo jardueretan egiaztatutako gaitasuna eta jarduera baldin badute.
d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko erakundeak: zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sarea osatzen duten erakundeak ─Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak gaurkotzen dituen urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztuak─, zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sareko eragileen erregistroan ere badaudenak ─Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluak ezarri du erregistro hori─.
e) Irabazi asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuk: fundazioak, elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk.
f) Enpresak: jarduera ekonomikoren bat duten entitateak, edozein dutela ere forma juridikoa, baldin eta modu baliozkoan eratuta badaude laguntza-eskaria aurkezteko unean, eta beren jardueren artean ikerketa eta garapeneko proiektuak eta ekimenak egiten badituzte.
Saf€ra deialdiaren barruko laguntzak eskatzen dituzten erakundeek nahitaez aurkeztu behar dute eskabidea aipatutako deialdian.
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan jasotako eginbeharrak eta deialdi honetan zehaztutakoak bete beharko dituzte onuradunek. Onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak izan beharko dituzte, eta, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2.g) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eskatzaileak egunean egon behar du itzuli beharreko diru-laguntzen ordainketan.
Laguntza-eskaria aurkezten duelarik, eskatzaileak berariazko baimena emango du Osalanek zuzenean eskura dezan, ziurtagiri telematikoen bidez, azaroaren 17ko 38/2003 Legea arautzen duen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako inguruabarren egiaztapena (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori). Kasu horretan, eskatzaileak ez ditu ziurtagiri horiek aurkeztu beharko. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, aipatutako erregelamenduaren artikulu jakin horietan aurreikusitako baldintzetan.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
- Beste diru-laguntza batzuk, laguntza sarrerak edo helburu bererako beste baliabide batzuk komunikatzea Azaroaren 11ko, Euskadiko Ogasun Orokorraren Ordenagailuak Printzipio Legeko eraberritutako testua onartzen den 1/1997 Dekretu Legegileko 50.6 artikulu
-
Prebentzio-zerbitzua ziurtatuta
Espezialitate prebentiboren bat edo denak kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin itunduak badaude, kanpoko prebentzio-zerbitzuaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (horretan zehaztuko dira itundutako espezialitate prebentiboak eta balio-aldia).
- Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketaren proiektuaren memoria
- Aurkeztu eskaerarekin batera pertsonal ikertzailearen curriculum-ak
-
Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketa-proiektuko aurrekontua
Ikerketa-proiektuaren aurrekontua (V. eranskina)
- Aurkeztu eskaerarekin batera lankidetzarako baimena (beharrezkoa izatekotan)
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
José Antonio Biain Santiago
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Telefonoa: 944.032.187
E-mail: osalantpr25ba@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0048505Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beste diru-laguntza Beste diru-laguntza batzuk, laguntza sarrerak edo helburu bererako beste errekurtso batzuk komunikatzea
- proiektuaren memoria
- Curriculos pertsonal ikertzailea
- Ikerketa-proiektuko aurrekontua
- lankidetzarako baimena
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan jasotako eginbeharrak eta deialdi honetan zehaztutakoak bete beharko dituzte onuradunek. Onuradunek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak izan beharko dituzte, eta, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2.g) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eskatzaileak egunean egon behar du itzuli beharreko diru-laguntzen ordainketan.
Laguntza-eskaria aurkezten duelarik, eskatzaileak berariazko baimena emango du Osalanek zuzenean eskura dezan, ziurtagiri telematikoen bidez, azaroaren 17ko 38/2003 Legea arautzen duen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako inguruabarren egiaztapena (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori). Kasu horretan, eskatzaileak ez ditu ziurtagiri horiek aurkeztu beharko. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, aipatutako erregelamenduaren artikulu jakin horietan aurreikusitako baldintzetan.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
- Beste diru-laguntza batzuk, laguntza sarrerak edo helburu bererako beste baliabide batzuk komunikatzea Azaroaren 11ko, Euskadiko Ogasun Orokorraren Ordenagailuak Printzipio Legeko eraberritutako testua onartzen den 1/1997 Dekretu Legegileko 50.6 artikulu
-
Prebentzio-zerbitzua ziurtatuta
Espezialitate prebentiboren bat edo denak kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin itunduak badaude, kanpoko prebentzio-zerbitzuaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (horretan zehaztuko dira itundutako espezialitate prebentiboak eta balio-aldia).
- Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketaren proiektuaren memoria
- Aurkeztu eskaerarekin batera pertsonal ikertzailearen curriculum-ak
-
Aurkeztu eskaerarekin batera ikerketa-proiektuko aurrekontua
Ikerketa-proiektuaren aurrekontua (V. eranskina)
- Aurkeztu eskaerarekin batera lankidetzarako baimena (beharrezkoa izatekotan)
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa eta segimendua
Segimendua
Esleitutako ikerketa-proiektuaren iraupen aldiaren erdia betetakoan, jarraipeneko memoria zientifiko bat (III.eranskina) bidali beharko du erakunde onuradunak, "Dokumentazio" atalean aurki daitekeena.
Justifikazioa
Behin amaituta ikerketa-proiektua esleipen-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta eran gauzatzeko epea, "Dokumentazio" atalean dauden agiriak aurkeztu beharko dira gehienez ere 20 egun balioduneko epean.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Jarraipeneko memoria zientifiko bat (ikerketa-proiektuaren iraupen aldiaren erdia betetakoan, segimendurako entregatu)
- Burututako jarduerak justifikatzeko memoria zientifikoa
- Memoria zientifikoaren laburpena (VIII. eranskina)
- Memoria ekonomikoa
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Esleitutako ikerketa-proiektuaren iraupen aldiaren erdia betetakoan, jarraipeneko memoria zientifiko bat (III.eranskina) bidali behar da.
- Memoria horretan, burututako jarduerak eta lortutako helburuak deskribatuko dira, kontuan hartuta ikerketa-proiektuan zehaztutako egutegia, eta ikerketa-proiektuaren emaitzak eta produktuak aurkeztuko dira (datu-baseak, informatika-programak, argitalpenak, ponentziak).
- Memoria zientifikoaren laburpena (VIII. eranskina)
-
Memoria ekonomikoa
Memoria ekonomikoa, gastuen egiaztagiriak jasoko dituena. Onartutako ikerketa-lanaren aurrekontuan islatutako gastua benetan egin izana egiaztatuko duten fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira memoria horretan. Fakturetan atalka eta bereizita agertu beharko dira kontzeptu finantzagarri guztiak.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua