2018. Lurzoru kutsatuak - Toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak
[herrijasangarriak_lurzoruak]
- Erakundea:
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako. Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerlanak, prebentzioa eta lehengoratzea egiteko lanak sustatzen dituzten ekintzak.
Hona diru-laguntza jaso ditzaketen jarduerak:
- Kutsagarriak izan daitezkeen jardunak izan dituzten lurzoruak aztertzeko eta lurzoru kutsatuak lehengoratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta lehengoratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa-fasea burutu bada. Garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruak lehengoratzeko, inguru horretako biodibertsitatea kontuan hartzeko irizpideak aplikatu beharko dira, biodibertsitatea areagotzeko xedez, eta landare-geruza hobetzeko materia organikoa gehitu behar izanez gero, lehentasunez material bioegonkortua edo konposta erabili beharko da, bata zein bestea erabili, kokagunean aurreikusitako erabilerarako egokia dela egiaztatuta. Gaur egun komunitatearen ekipamenduko erabilera dutenei emango zaie lehentasuna, erabileraren sentsibilitateagatik.
- Industriako aurriak ingurumenaren ikuspegitik lehengoratzeko ekintzak, kanpoan utzita kutsagarria izan daitekeen industria-jardueraren aurriak eraistea eta harrien edo industria-jarduerari lotuta ez dagoen beste edozer eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzea.
- Ingurumen-jarraipeneko ekintzak, Ingurumen Sailburuordetzak sustatuko proiektuen barnean daudenak; gehienez, 5 kontrol- eta jarraipen-kanpaina hondakindegia lehengoratu ondoren edo garai batean hondakindegi klandestino izandakoaren lurzoruari kalitate-adierazpena eman ondoren.
Aipatutako ekintzek baldintza hauek bete beharko dituzte, diru-laguntza jasotzeko:
1) Jarduketak toki-titulartasuneko lursailetan egitea, titulartasuna 2005eko maiatzaren 16a baino lehen formalizatu bada eta diruz lagundutako jarduketa gauzatzeko betebeharra duen beste hirugarrenik ez badago, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko legediaren arabera. Ez da betekizun hori aplikatuko, baldin eta besteren bat behartuta badago eta horrek ezin badu jarduketa gauzatu konkurtso-egoeran dagoelako edo toki-erakunde batek jarduketa subsidiarioren bat gauzatu behar duelako ingurumen-arriskuari edo segurtasunari loturiko arrazoiengatik, are titulartasuna pribatua bada ere. Jarduketa horien kostuak, behin amaituta, behartuta dagoenari jasanaraziko zaizkio, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.
Titulartasun elkarbanatua duten lurretan egiteko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, udal edo erakunde eskatzailearen titulartasunaren ehunekoa hartuko da kontuan.
Halaber, lurzoruaren titulartasunari buruzko betekizunak ez dira nahitaez bete beharko, baldin eta lurzorua ikertzeko edo leheneratzeko neurriak hartzera behartuta dagoena udala bada, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147.3 artikuluan aplikatu behar bada edota horretara behartuta dagoena ekintza hori egitetik salbuetsita badago, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko araudiaren arabera.
2) Industriako aurrietan, toki-erakunde batek jarduketa subsidiarioren bat gauzatu beharko da, bai ingurumen-arriskuagatik bai segurtasunagatik, are titulartasuna pribatua bada ere. Jarduketa horien kostuak, behin amaituta, behartuta dagoenari jasanaraziko zaizkio, baldin eta erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.
3) Lurzoruak leheneratzeko ekintzak ez dira diru-laguntzen xede izango, baldin eta lurzoruok etxebizitzak eraikitzera edo industria-jardueretara bideratuko badira. Egindako eskabideen kopurua gorabehera eta aurrekontu erabilgarririk badago, titulartasun publikoko lurzoruan kokatutako etxebizitzak eraikitzera bideratuko diren lurzoruak ikertzeko eta leheneratzeko diru-laguntzen eskabideak onartuko dira, baldin eta leheneratzeko in situ edo on site tratamenduko teknologiak erabiltzea beharrezkoa bada, hau da, kanpo-baliabidez hondeatutako lurzorua hondeatzea eta kudeatzea ez bada erabiltzen.
Aurrekontuko zuzkidura
600.000 euroPrestazio ekonomikoa
1.– Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:
a) Lurzoru kutsatuen lerroan:
Ingurumen-ikerketa eta -jarraipena
Prebenitzea eta leheneratzea
35.000 biztanletik gorako tokierakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60
35.000 biztanletik beherako tokierakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.
Ikerketa-proiektu bakoitzak 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez diru-laguntza gisa; prebentzio- eta leheneratze-proiektu bakoitzak, berriz, 200.000 euro, gehienez.
Zabortegietan egiten diren ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.
Ordainketa-modua:
1.– Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta biodibertsitatearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako diru-laguntza:
a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2019ko urriaren 31 baino lehen.
c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2020ko ekitaldian egingo da, 22.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.
1.– Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:
a) Lurzoru kutsatuen lerroan:
Ingurumen-ikerketa eta -jarraipena | Prebenitzea eta leheneratzea | |
35.000 biztanletik gorako tokierakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak. | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90. | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60 |
35.000 biztanletik beherako tokierakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak. | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95. | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95. |
Ikerketa-proiektu bakoitzak 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez diru-laguntza gisa; prebentzio- eta leheneratze-proiektu bakoitzak, berriz, 200.000 euro, gehienez.
Zabortegietan egiten diren ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.
1.– Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta biodibertsitatearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako diru-laguntza:
a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2019ko urriaren 31 baino lehen.
c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2020ko ekitaldian egingo da, 22.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.
Tokiko merkataritza-sozietateak
Garapen-agentziak
Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.
Toki-erakunde autonomoak
Betekizunak
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
Estimatutako eta proiektuko zehaztutako aurrekontu bat aurkeztu behar du
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu:
-
kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzea
Erakunde eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, bai eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasuna ere.
- Acreditar la necesidad de la actuación cuando el el emplazamiento donde se vaya a actuar no sea de titularidad municipal
- Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
- Behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpena
-
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen da), honako betebehar eta eskakizun hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira:a) Erakunde eskatzaileak, eskabidea egin duen unean, egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
b) Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du administrazioei zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako eskatzen eta haietatik lortzen dituen laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabide guztien inguruko informazio guztia jakinarazteko, bai eta eskaerak aurkeztu diren diru-laguntza programetan BEZak ere diru-laguntza jaso dezakeen ala ez berariaz adieraztekoa ere.
c) Erakunde eskatzaileak ez du zigor- edo administrazio-zehapenik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik, eta ez dago diru-laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren kasuan.
d) Erakunde eskatzaileak diru-laguntza eskatzea erabaki du, eta laguntzaren bidez ezin ordain daitekeen zatia finantzatzeko konpromisoa hartu du.
e) Parte hartzen duten udalerrietako alkateek espresuki izendatu beharko dituzte eskualde-erakundeak, diru-laguntzaren xede den jarduna egiteko.
f) Baldin eta erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat, tokiko garapen-agentzia bat edo bestelako toki-erakunde bat bada, kapital publikokoa izango du, bazkide nagusiak udalak izango ditu, eta udalerri partaideek berek erabakiko dute diruz laguntzea nahi duten jarduera egitea.
g) Erakunde onuradunak diru-laguntza itzultzea hitzematen du, kokagunearen berrerabilerak gainbalioak eragiten baditu edo diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio.
h) Erakunde onuradunak beti errespetatzen dituela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako printzipioak (3. artikulua) eta betebeharrak. Eta, bereziki, 16, 18.4 eta 23. artikuluetan ezarritakoa betetzen du.i) Ibilguak garbitzeko eta ibaiertzak berreskuratzeko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak eta Uraren Euskal Agentziak jarduera horiek aurrez adostu dituztela, dagokion lankidetza-protokoloa sinatuta.
Era berean, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela indarrean dagoen araudian diru-laguntzon onuradun izateko ezarritako eskakizunak - Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
- «Aurrekontua» inprimakia
- «Proiektuaren memoria» inprimakia
-
Beharrezko eremu guztiak bete beharko dira. Zehazki, «Memoria» inprimakiari dagokionez, beharrezkotzat joko dira inpaktu-murrizketaren parametro gakoena, hala nola kalkulu-metodoa zehatz azaltzearena.
- Kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa
-
Erakunde eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, bai eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasuna ere. Aurreko baldintzak, baita, hala badagokio, aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez) justifikatu ahal izango dituzte.
- Título habilitante para desarrollar la actuación en el emplazamiento objeto de ayuda
- Jakinarazitako aurrezkiak zehazteko egindako hipotesien eta kalkuluen frogagiria
-
Martxan jarritako ekintzek aurrezkia sortzen badute, jakinarazitako aurrezkiak zehazteko egindako hipotesien eta kalkuluen frogagiria atxiki beharko da.
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
-
Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskabideekin batera:
- Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
- Hala badagokio, tokiko iraunkortasun-politikekin konpromisoa edota Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.
- Zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
Estimatutako eta proiektuko zehaztutako aurrekontu bat aurkeztu behar du
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu:
-
kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzea
Erakunde eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, bai eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasuna ere.
- Acreditar la necesidad de la actuación cuando el el emplazamiento donde se vaya a actuar no sea de titularidad municipal
- Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
2. ordainketaren formularioa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- 2. ordainketaren formularioa
- 2. ordainketaren formularioa
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Justifikazioa
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen diru-laguntza jasotzekoa den jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta
-
Ingurumeneko etekinen kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea, a priori helburuekin alderatuta, 18. artikuluan zehaztutako baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan
-
Ordainagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da
-
Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta, izanez gero, helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso izanaren adierazpena. Gastu-zerrendan, fakturatutako kontzeptua nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko
- Udalsarea logoa
- EJ-GV logoa
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.