Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2018-2019 ikasturtea.
[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan, eta 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:
- Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
- Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
- 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.
- Goi-mailako arte-ikasketak.
- Goi-mailako ikasketa militarrak.
- Goi-mailako erlijio-ikasketak.
Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen.
Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.
Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2018. urtean ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
25.780.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera, eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.
- Matrikula.
- Material didaktikoa.
- Hiriarteko joan-etorriak, autonomia-erkidegoaren barruan.
- Probetxu akademikoa.
- Egoitza.
- Ezohikoa.
Betebeharren, mugak eta zenbatekoen gaineko informazio gehiago, Deialdiaren oinarriak
Ordainketa-modua:
Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

Nori dago zuzenduta
Unibertsitate mailako ikasleak
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2017ko abenduaren 31n.
- Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2017an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez, ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.
Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzerako informazio gehiago, Deialdiaren oinarrietan IV Kapituluan
-
Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.
- Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.
Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.
Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala. - Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.

Matrikula-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.
- Matrikularen zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2018-2019 ikasturtean akademia- zerbitzuetarako ezarritakoa.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
- Ikasleak 2018-2019 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak edo ikasgaiak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko, ezta ordaindu ere.
Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntzako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2018-2019 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.
Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentalitate-mailaren eta jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntzako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2018-2019 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko goi ikasketetarako, Hezkuntza sailburuaren aginduak, Hezkuntza sailak 2018-2019 ikasturtean ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenak, ezartzen duena izango da prezioa.
Aurreko egoera guztietan, matrikula osagaiaren zenbatekoa ezin izango da eskatzaileak ordaindutakotik gorakoa izan.
-
Material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.
- Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu behar dituzten liburuen edo/eta materialaren gastuak arintzea da material didaktikoari buruzko osagaiaren helburua.

- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa:
- Oinarri hauetako 16. zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 380 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. maila baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 307 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. muga bezalakoa edo txikiagoa: 239 euro.
- Material didaktikoari buruzko osagaia ez da bateragarria ezohiko osagaiarekin.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioari buruzko osagaiaren eskakizunak eta zenbatekoa.
- Hiriarteko garraioaren osagaiaren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.
- Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko garraioaren zenbatekoa, eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:
- 5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.
- 10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.
- 30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.
- 50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.
- Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko garraiorako zenbatekoa 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik beherakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
- Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, 124. zk. 2017ko ekainaren 30a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2017/3332 (47/6) erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hirien arteko lekualdaketari buruzko osagaia eta egoitza-osagaia bateraezinak dira.
-
Probetxu akademikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
- Probetxu akademikoari buruzko osagaia ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 54 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2017-2018 ikasturtean batez besteko nota 27. artikuluan zehaztutakoa bada.

- Osagai horren zenbatekoa 200 eurokoa da 2 eta 3 mugan daudenentzat eta 400 eurokoa 1 mugan dauden ikasleentzat.
-
Egoitza-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
- Egoitza-osagaia egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Diru-laguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Ikasketak presentzialeko erregimenean egin behar dira ikasturte osoan. Ikasturte osoa 3 hilabetekoa, 3 hilabetetik gorakoa edo 6 hilabetekoa bada, egoitzaren osagaia % 50 txikiagoa izango da. 3 hilabetetik beherako egonaldietarako ez da egoitzaren osagairik izango.
- Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da.
- Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo txikiagoa izan behar du.
Ikastetxetik hurbilen dagoena edo eskatzailearen aita edo ama normalean bizi dena joko da familia-helbidetzat, legezko helbidearekin bat ez etorri arren. - Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:
- Alokairuko kontratuaren kopia, ikaslearen izena agertu beharko duena, fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Ez dira odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senideenak diren etxebizitzen alokairuko kontratuak onartuko.
- Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Bi kasuetan, Administrazioak, beharrezkotzat jotzen badu, beste alokairu-hilabete batzuk edo egoitza ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu. - Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.
- Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.
- Nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzen duten ikasleek egoitza-osagaia eskuratu ahalko dute, baldin eta egiaztatzen badute ohiko bizilekutik kanpo emango dutela sei hilabete edo gehiago.
- 15.3 artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.

- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari buruzko osagaiaren zenbatekoa:
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 3.772 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 3.336 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 3. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 2.400 euro.
- Egoitza-osagaia ezin da bateratu Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioarekin.
-
Ezohiko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
- Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- Ikasketa presentzialak egitea.
- Gutxienez ere, 54 kredituko matrikula egin izana. Araudi akademikoarengatik gradu bukaerako lanean matrikulatu ezin diren graduko azken kurtsoko ikasleek, matrikulatu diren kredituen eta gradu bukaerako lanaren kredituen batuketa, gutxienez, 54koa bada, izango dute osagai hori jasotzeko aukera.
- 28. artikuluan zehaztu den etekin akademikoa betetzea.
- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.
- Honako hauek egiaztatu behar dira: 2017ko zerga-ekitaldian laguntza sozialetako batzuk kobratzen ari zirela justifikatzea, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarria; eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere. Zenbatekoak edo ukatzeko arrazoia ere egiaztatu beharko da.
- Ezohiko osagaia 1.500 eurokoa da.
- Ezohiko osagaia ez da bateragarria material didaktikoaren osagaiarekin.
-
Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak
- % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.
- Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.
-
Ikasketa-betebeharrak: 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan.
Ikasketa-betebehar orokorrak:
- 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, baldintza akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako probetxu akademikoaren betebeharrak ere.
- Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betebehar akademikoek eta probetxu akademikoaren betebeharrek.
- Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betebeharrak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.
Ikasketa-betebeharen gaineko informazio gehiago, Deialdiaren oinarrietan V Kapituluan
-
Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko).
Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomatuaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak.
- Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza
Eskeraren aurkezpena
OSO INPORTANTEA:
- Eskaera aplikazioan bukatu ondoren, inprimatu, elkarbizitza-unitateko kide guztiak sinatu eta unibertsitateko beka-zerbitzuan edo Zuzenean-en entregatu behar da.
- Dibortzioaren kasuetan, derrigorrean sartu behar dira aita eta amaren datu pertsonalak, eskatzailearekin erroldatuta egon ez arren. Kasu horretan, ezinbestean aurkeztu behar dira dibortzioaren sententzia eta hitzarmen arautzailea.
- Komenigarria da jakinarazpenetarako eposta eta telefono bat baino gehiago jartzea.
- Derrigorrezko agiri guztiak aurkeztu behar dituzu eskaerarekin batera. Agiriren bat falta bada, behin bakarrik eskatuko zaizu, zure eskaeran harremanetan jartzeko agertzen den email-aren bidez. Hau har ezazu kontuan: gorako errekurtsoan ez da eskatzaileak zuzentzeko tramitean edo alegazioetan aurkez zitzakeen agiririk.
-
Eskabidea aurkezteko honako urrats hauek egin behar dituzu
- Eskaera-formularioan botoiaren bitartez sartzea, eta identifikatu zaitez.
- Baldin eta eskatzaileak Espainiako nazionalitatea badu, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakiaren eta iraungitze dataren bidez identifikatu beharko du.
- Eskatzailea atzerritarra baldin bada, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakia adierazi beharko du, bai eta Atzerritarren Identifikazio-txartelaren iraungitze data ere.
- Kasu batean eta bestean, eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.
- Espainiakoak salbuetsita, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako herritarrek, eta Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek ez badute Atzerritarren Identifikazio-txartelik, nor bere herrialdean emandako beste nortasun-agiri ofizial baten bidez identifikatu ahal izango da.
- Kasu horietan, datuen egiazkotasuna dagokion agiriaren kopia bat aurkeztuta ziurtatu beharko da. Horrez gain, gainerako dokumentuak ere aurkeztu behar izango dira.
- Eskabide-formularioa betetzea eta inprimatzea.
Elkarbizitza-unitateko kide guztiek duten nortasun-agiri gaurkotuenarekin (NANa edo egoitza-baimena (NIE)) altan eman beharko dute beren burua.
- Eskatzaileak inprimatutako eskabide-orria sinatu beharko du, baita bizikidetza- edo familia-unitateko gainerako kideek ere, eta eskatutako agiriekin batera aurkeztu.
- Inprimatutako eskabidea, gainerako agiriekin batera, aurkeztu behar da esandako aurkezpen-lekuetako batean.
-
Eusko Jaurlaritzak izango du, Foru Ogasunekin edo beste administrazio batzuekin elkarlanean, errenta-datuetara zuzenean sartzeko aukera eta, horregatik, ez da errenta-aitorpena derrigorrean aurkeztu beharko. Dena den, kontsulta horietan ezin izan badira datuak eskuratu, errenta-aitorpena aurkeztea galdegin ahal izango zaie eskatzaileei.
- Eusle ekonomiko nagusia den pertsonetakoren batek errenta-aitorpena beste autonomia erkidego batean aurkeztu badu, aitorpen horren kopia bat aurkeztu beharko du.
- PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen ziurtagiriak, hala nola Gizarte Segurantzaren pentsioen eta Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo/eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarriaren ziurtagiriak.
- Dibortzioa, banaketa, izatezko bikotekideen banaketa edo antzeko egoerak egonez gero, hitzarmen arautzailearen edota ebazpen judizialaren edota notario-hitzarmena, adostutako baldintzak zehazten dituena.
- Bizikidetza- edo familia-unitatearendiru-sarrerak eta ekonomia-egoera adierazteko, eskatzaileak garrantzitsutzat jotzen dituen edozein agiri: esate baterako, lanetik botatzea, enplegu-erregulazioko espedienteak, ikasketarako maileguak, dohaintzak (behar bezala erregistratuak), etab.
- Ikasketa-laguntzen ziurtagiriak, unibertsitateak berak edo beste erakunde batzuek emandakoak.
-
- Tokian-tokiko Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak eman duen ebazpena, desgaitasun-maila aitortzen duenaren kopia.
-
- Eskatzailea alokatutako etxe batean bizi bada, alokatzailearen alokairuko kontratua.
- Jabetzako etxe batean bizi bada, ez da agiririk aurkeztu behar, katastro-ziurtagirian jasota egongo baita.
- Diru-sarreren eta gastuen balantzea.
- Lanbidek antolatutako gizarte-laguntzei dagokienez, norberaren egoera ziurtatzeko agiriak.
- Zerga-ziurtagiria, gurasoek zerga-arinketarik ez dutela egiten egiaztatzeko.
- Emantzipazio-programa batean egonez gero, hori ziurtatzeko agiriak.
-
Eskatzailea, ikasketak direla-eta, 2018-2019 ikasturtean ohiko bizilekutik kanpo biziko bada, eta egoitzari buruzko osagaia eskatzen baldin badu, egoitza hori eta ikasturteko gastuak egiaztatzeko honako agiri hauetako batzuk aurkeztu behar ditu:
- Alokairuko kontratuaren kopia, eskatzailearen izena agertu beharko da, eta fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia.
- Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, zenbatekoa jasota, eta lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Bi kasuetan, eta beharrezkotzat jotzen badu, alokairu-hilabete gehiago ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu Administrazioak.
Eskatzailea matrikulatuta dagoen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka unitatean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2017ko abenduaren 31n.
- Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Ez dituzte laguntza hauek jasoko ikasketak direla-eta bertan daudenek edo bertan bizilekua dutenek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2017an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez, ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.
Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzerako informazio gehiago, Deialdiaren oinarrietan IV Kapituluan
-
Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.
- Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.
Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.
Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala. - Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren % 100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.
- Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.
-
Matrikula-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.
- Matrikularen zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2018-2019 ikasturtean akademia- zerbitzuetarako ezarritakoa.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
- Ikasleak 2018-2019 ikasturtean egiten duen matrikulako irakasgai eta kreditu guztiak barne hartuko ditu matrikularen zenbatekoak, baldin eta irakasgai eta kreditu guztiak titulu edo espezialitate bakarrarenak badira, titulu hori lortzeko beharrezkoak badira eta lehenengo edo bigarren matrikularenak badira. Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak edo ikasgaiak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko, ezta ordaindu ere.
Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu behar dira honako arau hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, prezioa izango da Hezkuntzako sailburuaren aginduak ezarritakoa. Agindu horren bidez, 2018-2019 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate pribatuetan eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden unibertsitate publikoetan edo pribatuetan, zenbatekoa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegi publikoetan titulu eta ikasketa-plan berarentzat ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa izango.
Eskaini diren gradu- eta master-ikasketa ofizialetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan, zenbatekoa ezarriko da esperimentalitate-mailaren eta jakintza-arloaren arabera, eta Hezkuntzako sailburuaren aginduko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez, 2018-2019 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatuko dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere.- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko goi ikasketetarako, Hezkuntza sailburuaren aginduak, Hezkuntza sailak 2018-2019 ikasturtean ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenak, ezartzen duena izango da prezioa.
Aurreko egoera guztietan, matrikula osagaiaren zenbatekoa ezin izango da eskatzaileak ordaindutakotik gorakoa izan.
-
Material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak.
- Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko ikasleek eskuratu behar dituzten liburuen edo/eta materialaren gastuak arintzea da material didaktikoari buruzko osagaiaren helburua.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da material didaktikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa:
- Oinarri hauetako 16. zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 380 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. maila baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 307 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. muga bezalakoa edo txikiagoa: 239 euro.
- Material didaktikoari buruzko osagaia ez da bateragarria ezohiko osagaiarekin.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioari buruzko osagaiaren eskakizunak eta zenbatekoa.
- Hiriarteko garraioaren osagaiaren helburua da ikasleari laguntzea familia-egoitzatik ikastetxerako garraioaren gastua arintzen. Ohiko etxebizitza errolda kolektiboan jasotakoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 2. muga.
- Ikasketa presentzialen kasuan, hiriarteko garraioaren zenbatekoa, eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegiraino dagoen distantzia laburrenaren arabera kalkulatuko da, honela:
- 5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.
- 10 kilometro baino gehiagotik 30 kilometro arte: 386 euro.
- 30 kilometro baino gehiagotik 50 kilometro arte: 763 euro.
- 50 kilometro baino gehiagotik 200 kilometro arte: 993 euro.
- Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko garraiorako zenbatekoa 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik beherakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
- Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, 124. zk. 2017ko ekainaren 30a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2017/3332 (47/6) erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hirien arteko lekualdaketari buruzko osagaia eta egoitza-osagaia bateraezinak dira.
-
Probetxu akademikoari buruzko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
- Probetxu akademikoari buruzko osagaia ikasleen lana saritzeko erabiliko da, baldin eta ikasleek aurreko ikasturtean gutxienez 54 kredituko matrikula egin bazuten, eta 2017-2018 ikasturtean batez besteko nota 27. artikuluan zehaztutakoa bada.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
- Osagai horren zenbatekoa 200 eurokoa da 2 eta 3 mugan daudenentzat eta 400 eurokoa 1 mugan dauden ikasleentzat.
-
Egoitza-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
- Egoitza-osagaia egoitzaz aldatzeko ikasleek egin behar dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da. Egoitza-aldaketa ikasturtean egingo da, ohiko bizilekuan bizi beharrean, alokatutako pisu batean edo ikasle-egoitza batean edo antzeko baliabide batean bizitzeko. Diru-laguntza emateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Ikasketak presentzialeko erregimenean egin behar dira ikasturte osoan. Ikasturte osoa 3 hilabetekoa, 3 hilabetetik gorakoa edo 6 hilabetekoa bada, egoitzaren osagaia % 50 txikiagoa izango da. 3 hilabetetik beherako egonaldietarako ez da egoitzaren osagairik izango.
- Ostatu-gastua behar bezala egiaztatu behar da.
- Ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantziak 50 kilometrokoa edo txikiagoa izan behar du.
Ikastetxetik hurbilen dagoena edo eskatzailearen aita edo ama normalean bizi dena joko da familia-helbidetzat, legezko helbidearekin bat ez etorri arren. - Ikasleak behar bezala egiaztatu beharko du ikasturte osoan ohiko bizilekutik kanpoko egoitza batean bizi dela, honako agiri hauetako bat aurkeztuta:
- Alokairuko kontratuaren kopia, ikaslearen izena agertu beharko duena, fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia. Ez dira odolkidetasunaren 4. mailara eta ahaidetasunaren 2. mailara arteko senideenak diren etxebizitzen alokairuko kontratuak onartuko.
- Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, lehen hilabetearen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
Bi kasuetan, Administrazioak, beharrezkotzat jotzen badu, beste alokairu-hilabete batzuk edo egoitza ordaindu izanaren egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu. - Errolda kolektiboan jasota dagoen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia 50 kilometrokoa baino txikiagoa baldin bada, egiaztatu egin beharko da ikasturtean zehar ohiko bizilekutik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, garraiobideen eskasia eta eskolen orduak direla-eta.
- Eskatzailearen ohiko bizilekutik ikastegirainoko distantzia laburrena kalkulatzeko eta ikastegia kokatzeko, Google Maps informatika-tresna, honako web-helbide honetan erabilgarri dagoena, erabiliko da: Horretarako, autoz joateko distantziarik laburrena kalkulatzeko aukera hautatuko da, autobideak eta bidesariak barne hartuta.
- Nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzen duten ikasleek egoitza-osagaia eskuratu ahalko dute, baldin eta egiaztatzen badute ohiko bizilekutik kanpo emango dutela sei hilabete edo gehiago.
- 15.3 artikuluaren arabera, familiaren laguntza ekonomikorik gabe bizitzeko baliabideak dituzten ikasleek ezingo dute eskuratu egoitza-osagaia; izan ere, ohiko bizilekutzat hartuko da ikasturtean zehar izango duten bizilekua, nahiz eta erroldan ageri den bizilekua ez izan.
- Bekaren osagai hori emateko, bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 3. muga.
- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentaren araberakoa izango da egoitzari buruzko osagaiaren zenbatekoa:
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. mailaren berdina edo txikiagoa bada: 3.772 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 1. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 3.336 euro.
- Oinarri hauetako 16. artikuluan zehaztutako 3. baino handiagoa bada eta 2. mailaren berdina edo txikiagoa: 2.400 euro.
- Egoitza-osagaia ezin da bateratu Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko garraioarekin.
-
Ezohiko osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak
- Ezohiko osagaia erabiliko da ekonomia-egoera bereziki zaila duten pertsonei ikasten laguntzeko. Horregatik, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- Ikasketa presentzialak egitea.
- Gutxienez ere, 54 kredituko matrikula egin izana. Araudi akademikoarengatik gradu bukaerako lanean matrikulatu ezin diren graduko azken kurtsoko ikasleek, matrikulatu diren kredituen eta gradu bukaerako lanaren kredituen batuketa, gutxienez, 54koa bada, izango dute osagai hori jasotzeko aukera.
- 28. artikuluan zehaztu den etekin akademikoa betetzea.
- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentak ezin du gainditu 16. artikuluan zehaztutako 1. muga.
- Honako hauek egiaztatu behar dira: 2017ko zerga-ekitaldian laguntza sozialetako batzuk kobratzen ari zirela justifikatzea, hala nola Lanbidek antolatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarria; eta Gizarte Segurantzako Institutuko Nazionalak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituzten laguntzak, bai eta eska daitezkeen beste udal edo foru-laguntza batzuk ere. Zenbatekoak edo ukatzeko arrazoia ere egiaztatu beharko da.
- Ezohiko osagaia 1.500 eurokoa da.
- Ezohiko osagaia ez da bateragarria material didaktikoaren osagaiarekin.
-
Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak
- % 65eko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten ikasleek % 50era arte murriztu ahalko dute ikasgai-kopurua; murrizpen horrek ez du eraginik izango laguntzetan.
- Matrikula osorik egiten duten ikasleek % 50 gehiago jasoko dute dagokien bekaren osagai guztietan, matrikula-prezio publikoen salbuespenean izan ezik.
-
Ikasketa-betebeharrak: 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan.
Ikasketa-betebehar orokorrak:
- 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko beka jasotzeko, ikasleek matrikula egin behar dute deialdi honetako 1. artikuluko ikasketaren batean, ikasturte horretan. Horrez gain, baldintza akademikoak bete behar dituzte, bai eta artikulu honetan jasotako probetxu akademikoaren betebeharrak ere.
- Ikasleek aldi berean hainbat ikasketa egiten badituzte, bekaren bidez egin nahi dituzten ikasketei buruzkoak izan behar dute betebehar akademikoek eta probetxu akademikoaren betebeharrek.
- Ikasle batek ikasturte batez unibertsitateko edo goi-mailako ikasketarik egin ez badu, ezarritako betebeharrak bete beharko dira maila bereko ikasketen azken mailan.
Ikasketa-betebeharen gaineko informazio gehiago, Deialdiaren oinarrietan V Kapituluan
-
Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko).
Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomatuaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak.
- Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Eskaerako formularioen loturek ez funtzionatzekotan web-helbide honetan klik egin: http://www2.hezkuntza.net/o10ConsultasWar/comunJSP/o10Login.do?aplic=X75&idioma=eu
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskaerak ebatziko dira sei hileko epean. Epe hori eskaerak egiteko azken epealdia amaitu eta handik sei hilabetetara amaituko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskatzailea matrikulatuta dagoen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka unitatean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Eskatzailea matrikulatuta dagoen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka unitatean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Eskatzailea matrikulatuta dagoen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka unitatean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Eskatzailea matrikulatuta dagoen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka unitatean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskatzailea matrikulatuta dagoen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka unitatean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak