GLOBAL LEHIAN 2018: Nazioartekotze Programa - EAEko enpreseei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.

[Global Lehian 2018]

Deskribapena


Xedea

  1. EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien lehiakortasuna hobetuz nazioartekotzearen bitartez, bakarka nahiz lankidetzan.
  2. Global Lehian programaren laguntzak itzuli beharrik gabekoa dira eta enpresen nazioartekotzearen heldutasunaren arabera sailkatuko dira, lau etapa bereizten ditugularik:
    • Hastea: Nazioartekotze-plana egitea; ekintza goiztiarrak: bidaiak eta/edo bisitak azoketara, eta agendak egitea. Lankidetza-modalitatean jarduten den enpresen kasuan, aurrez aipatutako kontzeptu horiez gain, diruz lagunduko dira bideragarritasunaren azterketa eta eraketa-gastuak ere.
    • Sendotzea: Merkatu-prospekziorako eta/edo bezero edota hornitzaile potentzialak diren enpresekin harremanak izateko bidaiak, eta bisitak azoketara.; atzerriko bezero eta/edo hornitzaile potentzialak diren enpresei egindako gonbidapenak; kanpoko azoketan parte hartzea; sustapen-materiala; publizitatea; ezarpen-proiektu potentzialen bideragarritasunaren azterketa; esportazio-partzuergoetan funtzionamendu-gastuek ere laguntza jaso ahal izango dute.
    • Kanpo ezarpenak: Eraketa-gastuak; egitura-gastuak; jatorrizko enpresaren eta ezarpenekoaren arteko bidaia-gastuak; ezarpenarekin lotutako sustapen-gastuak.
    • Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea: Erakundeek nazioartekotze-jardueraz arduratuko diren langile espezialistak hartzea diruz lagunduko da; esportazio-partzuergoetan, kudeatzailearen soldataren kostu gordina.
  3. Hasteko, sendotzeko eta kanpo-ezarpenetako etapak, Agindu honetan xedatu den moduan, hurrenez hurrengoak dira oro har; beraz, enpresek edo erakundeek etapa jakin bateko laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izango da aurreko etapa gainditu izana. Talentua sustatzeko eta baliatzeko eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzeko etapa, aldiz, beste hiru etapetako edozeinekin batera garatzeko aukera dago, aldi berean.

Aurrekontuko zuzkidura

5.520.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuko diru-hornidura:

Xede horretarako, guztira, 5.520.000 euro bideratuko dira. Zenbateko hori bi multzotan banatuko da: 1.380.000 euro, ordainketa-kredituetarako, eta 4.140.000 euro, konpromiso-kredituetarako.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, gehieneko muga hauek izango dituzte, ehunekotan eta balio absolutuetan lagundutako gastuaren arabera:

 

Modua

Hastea

Sendotzea

Ezarpena

Talentua sustatzea

Bakarka

40%

20.000,-€

40%

30.000,-€

40%

40.000,-€

50%

20.000,-€

Esportazio konsortzioa

50%

40.000,-€

14.000,-€ / partaideko

 

-

50%

30.000,-€

Salmenta eta sustapen taldea 

50%

40.000,-€

12.000,-€ / partaideko

 

-

 

-

 

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak.

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


APLIKAZIO INFORMATIKOAREN kontsulta teknikoak

Global Lehian Laguntzaren kontsulta teknikoa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 70 52

E-mail: e-araba@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

Gral. Concha, 23

48010 Bilbao

Tel.: 94 403 14 79

E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tfno.: 943 02 25 57

E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritza

Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tfnos.: 945 01 99 42/82

E-mail: promoc-internac@euskadi.eus 

ZUZENEAN - Telefono bidezko arreta

012 telefonoa

Telefonoak artapenerako etenik gabeko ordutegia dauka, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30ak arte.

Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000

Kodea

1011305

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 Eskaerak aurkezteko epea

Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko martxoaren 23an amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak. 

GLOBAL LEHIAN 2018 izapidetze telematikoa

GLOBAL LEHIAN 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira.

 

Izapidetze telematikoa

Globan Lehian laguntzetarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, programa argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak