Gauzatu Industria programa 2018
[Gauzatu Industria 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sor eta gara daitezen bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea.
Oinarri Teknologikoa duten eta/edo Berritzaileak diren ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, aktibo finkoetan egiten diren eta, era berean, enplegua mantentzen eta/edo sortzen laguntzen duten inbertsioak egiteagatik ematen direnak
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
LAGUNTZAK Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu)
DENBORA-HORIZONTEA: Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, gehienez 24 orduko epean.
ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Enpresa-taldeei dagokienez, bai inbertsioak egiten eta bai enplegua sortzen eta/edo mantentzen lagunduko zaie: enpresa-taldean egindakoei, baldin eta % 100ekoa bada taldeko enpresa guztien arteko akzio-partaidetza, eta haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).
Laguntza mota
Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35erainoko dirulaguntza itzulgarriak. Gehienez ere, 150.000 euroko laguntza emango da sortutako enplegu bakoitzeko, eta inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
Jasotako laguntzen zenbatekoa
Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek:
- Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa txikientzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35eko dirulaguntza itzulgarriak.
- Oinarri teknologikokotzat jotzen diren enpresa ertainentzat: diruz lagun daitekeen inbertsioaren %30eko dirulaguntza itzulgarriak.
- Enpresa berritzaile txikientzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren %30eko dirulaguntza itzulgarriak.
- Enpresa berritzaile ertainentzat (berritzaileak baino ez): diruz lagun daitekeen inbertsioaren %25eko dirulaguntza itzulgarriak.

Nori dago zuzenduta
Enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak (Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera)
- Industria-taldeak, baldin eta eskaera aurkeztu duen enpresak % 100eko akzio-partaidetza badu taldeko gainerako enpresetan.
Enpresa baztertuak
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak ere.
- Era berean, laguntza hauetatik kanpo geratuko dira EBri ezer zor dioten enpresak, jasotako aurrerakin itzulgarriak itzultzeko agindu baten zain daudenak Europar Batzordeak legez kanpokotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako jaso duten laguntza hori. Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (2014/07/31ko 2014/C 249/01).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
konomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus
Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus
Teléfono: 945 01 82 46, e-mail: c-amezaga@euskadi.eus;
Teléfono: 945 01 98 16, e-mail: jorge-garcialopez@euskadi.eus
ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA SA (SPRI)
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 040 Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0091206Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2018ko irailaren 12(e)ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskaera Telematikoa
Laguntza-deialdi honi loturiko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak. Laguntza-programa arautzen duen Aginduan zehazten da laguntzon nolakotasuna: aurrerakin itzulgarriak, oinarri teknologikoko ETEen eta/edo ETE berritzaileen sorrera eta garapena sustatzera bideratuta daudenak. Gauzatu Industria programa, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskaera, eta aldez aurretiko idatzizko eskaera aurkeztu izan bada, jarraian adierazten den dokumentazioa duten fitxategiak erantsiz:
- Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza, plan industriala, ekonomiko-finantzarioa eta laborala eta hura gauzatzeko epeak jasotzen dituena. Era berean, enpresa oinarri teknologikokoa eta/edo berritzailea dela frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira.
- Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartelarena, eta pertsona eskatzailearen ahalordearena, salbu eta agiri horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada.
- Urteko kontuen eta dokumentazio osagarriak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo –hala badagokio– Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak.
- Enpresako plantillaren eboluzioa jasotzen duen azken hiru ekitaldi ekonomiko naturalei buruzko memoria zehatza, urteka zehaztuta eta sexua, kategoria eta kontratu-mota bereizita, eta deialdi hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetako TC1 eta TC2 agiriak.
- Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duten agiriak, hala nola: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak.
- Honako alderdi hauek egiazkoak direla frogatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (ikuskatze-fasean egiaztatu ahal izango dira):
- Enpresa eskatzaileak laguntzaren deialdi-aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.
- Enpresa ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Inbertsio berberetarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu zaizkien eta/edo haiengandik jaso diren laguntzen zehaztapena.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak) azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Enpresa eskatzaileak enpresaren deslokalizazioa ez egiteko konpromisoa hartzen duela, diru-laguntza ematen den datatik hura osorik itzuli arte
- Enpresa eskatzaileak ez duela ezarrita Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako debekurik
- Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.
Laguntza eskatzen duen enpresak gezurrezko daturen bat jartzen badu aipatu zinpeko aitorpenean, zehapen administratiboak eta penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zehapen-araubideari jarraituz.
Nolanahi ere, Sociedad para la Trasformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak (SPRI) beharrezkotzat jotzen badu, beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango dio laguntza eskatzen duen enpresari, aurkeztutako inbertsioak behar bezala ulertu eta ebaluatu ahal izateko; eta arau honetan aurreikusten ez denaren arloan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatu beharko da.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Erauzketako, ekoizpeneko eta eraldaketako industria-enpresa txiki eta ertainak, zerbitzu teknikoak ematen dituztenak (produktu-prozesuari lotutakoak), eta teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak (Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera)
- Industria-taldeak, baldin eta eskaera aurkeztu duen enpresak % 100eko akzio-partaidetza badu taldeko gainerako enpresetan.
Enpresa baztertuak
- Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa ez eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak ere.
- Era berean, laguntza hauetatik kanpo geratuko dira EBri ezer zor dioten enpresak, jasotako aurrerakin itzulgarriak itzultzeko agindu baten zain daudenak Europar Batzordeak legez kanpokotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako jaso duten laguntza hori. Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (2014/07/31ko 2014/C 249/01).
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak