Errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako diru-laguntzak 2018an
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei laguntzak ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
63.750 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzekoak diren gastuak eta gehieneko kopuruak.
- 2018. urtean, eta gehienez ere % 50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
- Garraio-lanean jarduteko baldintzak, eta garraio arloko baldintza sozio-ekonomikoak sustatu eta hobetzeko diren azterlan edo prestakuntza-jarduerak egiteko direnak.
- Bazkideak nazioartera ateratzea bultzatzeko direnak eta garraioei buruzko azoka eta erakustaldietan, erkidego, estatu nahiz atzerrikoetan parte hartzeko eta antolatzeko direnak.
- Elkartearen jarduerak eta garraioarekin zerikusia duten albisteak sustatu eta hedatzeko elementuetarako direnak.
- Honako gastu orokor hauek:
- Langile-gastuak, kaleratze eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik
- Garraio publikoan egindako bidaia-gastuak
- Errentamenduak eta kanonak
- Entitate eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak
- Aseguruak
- Komunikazioak
- Bulegoko materiala, fotokopiak eta inprenta
- Hornidurak
- Beste entitate batzuetako kide izateagatiko kuotak
- Pertsona bakar batek ezin izango du sekula 30.000 euro baino gehiagoko laguntza jaso.
- Edonola ere, eta laguntza kalkulatzeari dagokionez, ez dira kontuan hartuko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ustez elkartearen funtzionamendu edo ordezkaratzirako beharrezko ez diren gastuak.
- Diruz lagundutako gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.artikuluan xedaturikoa bete beharko dute. Onuradunek diru-laguntzen ekintza guztiak egitea azpikontratatu ahal izango dute, aipaturiko 38/2003 Legeko 29.artikuluan seinalatutako mugekin.
Ordainketa modua:
Dirua dena batera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastuak egin eta agiri bidez justifikatutakoan, fakturak nahiz diruz laguntzekoak diren gastuen egiaztagiriak aurkeztuz, eta edonola ere, 2018ko azaroaren 30 baino lehen.

Nori dago zuzenduta
Garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarte profesional eta enpresarialak.
Betekizunak
-
Onuradunen betebeharrak
- Agindu honetan araututako laguntzak eskatzeko, aurreko artikuluan adierazitako elkarteek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
- 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.
- Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Errepideko garraioaren arloko interes sozio-ekonomikoen defentsa eta ordezkaritzarekin lotuta egotea elkartearen helburua.
- Irabazteko xederik ez izatea.
- Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoa betetzea.
- Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek ere eska ditzakete laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Garraio Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945019714
E-maila:DT-Trans@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0029303Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidea erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta honako agiri hauek batera aurkeztu beharko da:
- Erakundeak ekonomia-ekitaldian burutu dituen edo burutu nahi dituen jarduera eta ekimenei buruzko memoria zehatza, hirugarren puntuan aurreikusitakoari jarraituz lagundu daitezkeen gastuak azalduko dituena. Memoria horretan, ondoko zertzelada hauek guztiak jasoko dira: jarduerak burutzeko datak, giza baliabideak (langileak) eta baliabide materialak (lokalak, bulegoak, etab.), elkartekideen edo bazkideen kopuru eta zerrenda, ekitaldirako sarrera eta gastuen aurrekontua, helburu bererako lortutako diru-laguntzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren jarduerekin izandako lankidetza, eta laguntzaren premia eta zenbatekoa ebaluatzeko baliagarriak izan daitezkeen gainerako kontu guztiak, II. eta III. eranskinetan datozen ereduen arabera.
- Eraketa-aktaren kopia eta administrazio-organo eskudunak ikus-onetsitako estatutuen kopia.
- Erakundea batasun, federazio edo bestelako erakunderen batean sarturik dagoela egiaztatzen duen agiria, hala badago.
- Zerga-identifikazioko txartelaren fotokopia.
- Agindu honetan aurreikusitako laguntzez baliatzeko erakundeak edo elkarteak hartutako erabakiaren ziurtagiria.
- Aukerakoa, eta diru-laguntza eman eta gero aurkez daiteke, hirugarrengoen alta edo horren aldaketaren fitxa, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren araberakoa; betiere, lehengoaz aurkezten diren edo banku-datuak aldaturik dituzten eskatzaileei dagokienez, baina beti laguntzak ordaindu baino lehen.
-
Onuradunen betebeharrak
- Agindu honetan araututako laguntzak eskatzeko, aurreko artikuluan adierazitako elkarteek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
- 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.
- Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Errepideko garraioaren arloko interes sozio-ekonomikoen defentsa eta ordezkaritzarekin lotuta egotea elkartearen helburua.
- Irabazteko xederik ez izatea.
- Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoa betetzea.
- Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek ere eska ditzakete laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.
Beharrezkoa da:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Laguntzaren zenbatekoa zehazteko -betiere hirugarren artikuluan ezarritako mugaren barruan- irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Elkarte eskatzaileak defendatzen dituen interes ekonomiko eta sozialen garrantzia (gehienez ere puntuazio osoaren % 25).
- Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoan eta arlo jakin horretan zenbateraino errotu den; horretarako kontuan hartuko dira, besteak beste, zenbat bazkide daukaten -batez ere emakumeak zenbat diren- eta guztien artean zenbat ibilgailu duten, elkartutako enpresak zenbat diren, zenbat lokal duten, edo lanean zenbat jende duten, etab. (puntuazio osoaren % 25, gehienez).
- Elkarteak sustatu edota garatzen dituen jardueren garrantzia; horretarako kontuan izango dira, besteak beste, zenbat ikastaro, azterlan eta jardunaldi sustatu eta/edo garatu duen, zenbat azoka eta lehiaketetan parte hartu duen, zenbat argitalpen eta ekintza sustatu duen, Elkartekideei eskaintzen zaizkien zerbitzuak, eta abar. Kontuan izango dira, era berean, garraio-sektorerako berdintasun-plan edo -programak, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa aitortuta egotea eta emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna sustatu eta bermatzeko neurriak, eta, ibilgailuei dagokienez, ekonomikoki eta ingurumen aldetik kudeaketa jasangarria lortze aldera, jasangarritasun-auditoriak ezartzeko egindako zerbitzu-eskaintza (gehienez ere, puntuazio osoaren % 25).
- Emakumeen ehuneko zuzendaritza-organoetan (puntuazio osoaren %15, gehienez).
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskadin garraio arloa modernizatu eta hobetzeko bultzatu dituen jarduera eta ekimenetan elkarte eskatzaileak zenbateraino jardun duen sailarekin elkarlanean; horretarako kontuan izango dira, besteak beste, bileretara, jardunaldietara, foroetara joan izana eta parte hartu izana, azterlanak, etab. (puntuazio osoaren % 10, gehienez).
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua