Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2018

[EMET 2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

- turismo-negozioko eredu berriak sortzea;

- turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.



Aurrekontuko zuzkidura

894.264,77 euros

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

 

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta ordaindutako jarduerak, ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko eredu berriak sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (Jarduera ekonomikoen gaineko zergan 2016ko urtarrilaren 1aren ondoren eta laguntza eskatu aurretik eman duten enpresak).

b)Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, III. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza,soluzio teknologikoen bitartez;

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea (2015a baino lehen hobetu beharreko negozioan edota establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztatzen duten enpresak);

● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.

 

Diru-laguntza taula

EMET 2018: diru-laguntza koadroa (XLSX, 11 KB) (PDF, 178 KB)

 

Ebaluazio batzordea

 Batzorde bat eratuko da dirulaguntzari buruzko Aginduko 15. artikuluan aipatutako lehenespen-irizpideen arabera eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, eta batzordeak dagozkion ebazpenak bidaliko dizkio Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari, hala dagokionean laguntzen zenbatekoa adieraziz.

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

–     Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.

–     Batzorkidea-idazkaia: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun.

–     Batzorkideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezkoa: Inés Pérez Citores.

        Miren Josune Etxebeste; ordezkoa: Amaia Agirre Gogorza.

        Ana Isabel Lekue Gallano; ordezkoa: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxea.

        Eider Albizu Zenikazelaia; ordezkoa: Idurre Ostolaza Gárate



 

Informazio gehigarria


Gida, ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak eskatzeko kanal elektronikoaren bitartez

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek , betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Sukaldaritza-arloko enpresak.

c) Bitartekaritzako turismo enpresak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidariak.

 

 

 

 

Betekizunak

  • Betekizunak eta merezimenduak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 .

Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

  • ZUZENEAN: 012 - 945018000

         EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

2.- Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak

Turismo eta Merkataritzako Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 94 403 14 81

e-posta: a aa-aguilera@euskadi.eus

Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 64/943 02 24 21

e-posta: turismo-gipuzkoa@euskadi.eus m-etxebeste@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHARRA: Agindu honen argitarapenaren ondorioz; Agindua, 2018ko maiatzaren 29koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko maiatzaren 10eko Agindua, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko laguntzak arautzen dituena, eta aipatu Aginduaren 11.1 artikuluak xedatutakoarekin bat, eskaerak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 4ra arte, egun hori barne dela, luzatu da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Laguntza eskatzeko gida (PDF, 2 MB) 

 MET programarako aurretik izapidetutako ordezkaritza dokumentuek (III. ERANSKINA) EZ DUTE BALIORIK IZANGO deialdi honetan

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da edo diru-laguntzaren ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabetera, aipatu jakinarazpena irailaren 30aren ondoren jasotzen bada.

Egindako gastua kontsideratuko da aurreko atalean ezarritako justifikazio epea amaitu baino lehen berariaz ordaindu dena..

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk