Emaitek Plus 2018: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako Laguntza-programa
[Emaitek Plus 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen helburua da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2018ko ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da: programa horren bidez (2017ko uztailaren 27eko Aginduak aldatua) laguntza ematen zaie Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.
Aurrekontuko zuzkidura
56.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 56.000.000,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin. Abenduaren 22ko 5/2017 Legearen bidez onartu ziren aurrekontu horiek.
Agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urteko deialdiko guztizko aurre¬kontu-zuzkidura bi zenbateko bereizitan banatuko da:
- Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 42.000.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:
- Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 40.740.000,00 euro.
- 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-pla¬nak: 1.260.000,00 euro.
- Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 14.000.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:
- Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 13.580.000,00 euro.
- 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-pla¬nak: 420.000,00 euro.
Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zen¬bateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Nori dago zuzenduta
Programa horren bidez laguntzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak eta Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa
Betekizunak
-
Erakunde onuradunak baldin eta betekizun hauek bete behar dituzte:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izatea, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan zehaztutakoa dela bide.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen legezko debeku baten pean.
- Onuradunei laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita oraindik bideratzen ari den edozein itzultze-prozedura edo zigor-prozedura.
Laguntzak emateko zein laguntza horiek ordaintzeko unean bete egin beharko dira laguntzen onuradun izateko betekizunak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Edificio Plaza Bizkaia
Alameda de Urkijo 36, 4º
48011 Bilbao
edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetako batean.
Kodea
1007805Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Deialdia argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da proiektuak hautatzeko eskaerak aurkezteko epea eta 2018ko ekainaren 28an amaituko da, 12:00etan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak sinatu eta zigilatutako eskabide-orria.
- Eskatzaileari dagokion ordezkaritza-ahalordearen kopia.
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
- Diru-laguntza emateko eta –hala badagokio– ordaintzeko, diru-laguntzen programa hau kudeatzen duen organoak egiaztatu egingo ditu hala zerga-betebeharren ziurtagiriak nola Gizarte Segurantzarekiko betebeharrenak, salbu eta erakunde eskatzaileak dagozkion ziurtagiriak eransteko asmoa adierazten badu.
- Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko:
- Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei jarduera ez-ekonomikoetarako eskatutako eta/edo horiek emandako laguntzak.
- Ez egotea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez egotea, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
- Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantza-txostenen auditoria-txostena.
- Auditoria-erakundeak emandako ziurtagiria, honakoak jasotzen dituena: erakundearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
- Auditoria-erakundeak emandako ziurtagiria, honakoak jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
- Kudeaketa Memoria. Horren edukia ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren III. eranskinaren 3. atalean dago zehaztuta. Memoria horretan, Aginte Taulako adierazleei dagozkien emaitzak jaso eta azalduko dira, eta deialdian zehaztutako agiriak erantsiko dira, horiek egiaztatzeko.
- Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren sarrera eta gastuen aurrekontua.
- Deialdiaren urte naturalean garatu beharreko jarduera bakoitzaren deskripzio-memoria eta gastu-kontzeptuen arabera banakatutako aurrekontua, adierazleen betetze-maila hobetzeko eta 2020rako ezarritako helburuak lortzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragilearen Jarduera Planaren esparruan.
- Erakunde eskatzailearen plan estrategikoa
-
Erakunde onuradunak baldin eta betekizun hauek bete behar dituzte:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izatea, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan zehaztutakoa dela bide.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen legezko debeku baten pean.
- Onuradunei laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita oraindik bideratzen ari den edozein itzultze-prozedura edo zigor-prozedura.
Laguntzak emateko zein laguntza horiek ordaintzeko unean bete egin beharko dira laguntzen onuradun izateko betekizunak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua