Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza konpainiak sendotzea (2018).

[Dantza konpainiak sendotzea ]

Deskribapena


Xedea

2018an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak.

Modalitatea: dantza konpainiak sendotzea.

Modalitate honen helburua dantza konpainien egonkortasuna laguntzea da. Horretarako honako aktibitateak diruz lagunduko dira: 

  • Koordinazio eta sostengu administratiboa. 
  • Ekoizpenak hedatzea eta merkaturatzea. 
  • Jarduera paraleloak honako alorretan: etengabeko prestakuntza, dantzarako sentsibilizazioa, publikoekiko bitartekotza. 
    Ondorio hauetarako, egiturak edo konpainiaren kideek egindako gastuak direla egiaztatu beharko da, betiere 24.1.a. artikuluan ezartzen denaren arabera. 
  • Konpainiako kideen profesional prestakuntza edo unean uneko formazio elkartrukeak. 
  • Aholkularitza artistikoak edo ikerketa/sorkuntza egonaldiak. 

Dantza-lanen ekoizpen eta birarekin zuzen lotutako gastuak ez dira kontuan hartuko. 

Modalitate honetan onuradun bati eman dakiokeen laguntza handiena 35.000 eurokoa izango da.

Aktibitateak eta lagungarri diren gastuak 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 30era bitartean garatuko dira. 

Aurrekontuko zuzkidura

130.000

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari modalitate honetan eman dakiokeen laguntza handiena ezin da izan 35.000 euro baino handiagoa.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko %50ekoa, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
  • Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Gutxienez hiru pertsonek osatuko dute konpainia.

  • Konpainiak entseguetarako eta aktibitateetarako lokala edo gune egokia izango du Euskadin, bai jabetzan, bai alokatuta edo, edozein titulu medio delarik ere, bai lagapen bidez.
  • Konpainiak 2 dantza-lan profesionalki estreinatuta izango ditu.
  • Konpainiak gutxienez 30 emanaldi profesional eginak izango ditu.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0094908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera (pertsona fisikoak besterik ez)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2019ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk