Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2018
[CTP 2018]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Xede hauek ditu agindu honek: Euskadiko turismo-produktuak diseinatzen eta martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzen duten proiektuen garapena sustatzeko laguntzen deialdia egitea eta laguntza horiek arautzea, eta, Euskadiren turismo-kokapena sendotzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
717.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.
Diruz laguntzeko modukoak izango dira ondorengo atalen batean sartzen diren jarduketak:
a) Turismo-produktuak sortzeko eta merkaturatzeko laguntza.
Pizgarriak ematea mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeei, Euskadiko turismo-produktuak diseinatzeko eta martxan jartzeko.
b) Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko jarduketak.
Sektoreko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten dituzten Euskadiko turismo-produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak bultzatzea, jarduketa horiek EAEko Turismoaren Marketin Plana 2017-2020en lerrokatuta badaude.
c) Turismo-proiekzioa duten ekitaldiak bultzatzea.
Fundazioek, elkarteek eta kultura-, gastronomia eta kirol-arloko ekitaldiak antolatzen dituzten enpresek egindako ekitaldiak bultzatzea, baldin eta Euskadiren irudia eta turismo-kokapena sendotzen ez ezik ostatu-gauen kopurua handitzen ere laguntzen baduten.
Laguntzen zenbatekoa:
CTP 2018 laguntzen zenbatekoa (PDF, 60 KB)
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Elkarteak
Eskakizunak:
- EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoela.
- Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.
Fundazioak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskakizunak:
- Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.
Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak
Eskakizunak:
- Mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaina (ETE) izatekotan, hala kalifikatua izateko baldintzak betetzen dituela.
- Aldi baterako enpresa-elkarteak sortzen diren kasuetan: horiek gauzatzeko eskritura publikoaren kopia.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alta eta bajen ziurtagiria, salbu eta enpresa salbuetsita badago eta hala egiaztatzen badu.
Betekizunak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Erakunde baztertuak
Laguntzen programa honetako erakunde onuradun izatetik baztertuta daude honako hauek:
· Erakunde publikoak (udalak, toki-erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak) eta eskualde-mailako nahiz eskualdeaz gaindiko turismo-lankidetzako erakunde gisa jardun diren erakunde publiko edo pribatuak (kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, partzuergoak eta bestelako erakunde eta elkarteak).
· Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
· Foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritzari lotuta edo haren mende dauden nortasun juridiko propioko sozietate publikoak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Tel.:945 01 70 55
E-mail:gema-etxenike@euskadi.eus
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Tel. 94 403 14 81
E-mail: aa-aguilera@euskadi.eus
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Tel. 943 02 25 64
E-mail: m-etxebeste@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0089401Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 27an amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
- Proiektuaren azalpen-memoria zehatza: laguntza eskatutako jarduketaren deskribapena, helburuak eta aurrekontu banakatua. Eskabidean aurreikusitako jarduketak zehaztu beharko ditu.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Erakunde baztertuak
Laguntzen programa honetako erakunde onuradun izatetik baztertuta daude honako hauek:
· Erakunde publikoak (udalak, toki-erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak) eta eskualde-mailako nahiz eskualdeaz gaindiko turismo-lankidetzako erakunde gisa jardun diren erakunde publiko edo pribatuak (kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, partzuergoak eta bestelako erakunde eta elkarteak).
· Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
· Foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritzari lotuta edo haren mende dauden nortasun juridiko propioko sozietate publikoak.
- EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoela.
- Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.
- EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta dagoela.
- Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.
- Hala badagokio, BEZetik salbuetsita egotearen Zerga-Agentziaren adierazpena edo BEZaren subjektu pasiboa EZ izatearen ziurtagiria, eskainitako ondasunak eta zerbitzuak kobratzen ez direlako.
- Mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaina (ETE) izatekotan, hala kalifikatua izateko baldintzak betetzen dituela.
- Aldi baterako enpresa-elkarteak sortzen diren kasuetan: horiek gauzatzeko eskritura publikoaren kopia.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan izandako alta eta bajen ziurtagiria, salbu eta enpresa salbuetsita badago eta hala egiaztatzen badu.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialadia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da.
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2019ko urtarrilaren 31 izango da.
Aurreko apartatuan zehazten den justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Justifikazioa egiteko, justifikazio-kontu sinplifikatua erabiliko da. Horrek dokumentazio hau bildu beharko du:
-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria. Sexuaren arabera bereizitako estatistikak.
-Justifikazio-memoria ekonomikoa, egindako jardueraren kostua frogatzen duena, honakoez osatua:
a) Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, enpresa hornitzailearen identifikazioarekin (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura emandako data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barne, diruz lagundu badaiteke) eta ordainketa-eguna. Laguntza aurrekontu baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri eman beharko da.
Bidaia-gastu txikiak justifikatzeko (bidesariak, kilometrajea, hiriko garraioa eta mantenu-gastuak), posible izango da kontzeptu horregatik egindako gastuen egiaztagiri bat aurkeztea, arduradunaren edo baimendutako pertsonaren sinadurarekin (udal-ikuskatzailea, erakundearen kudeaketa ekonomikoaren arduraduna, etab.), betiere zenbateko hori emandako diru-laguntza osoaren % 10 baino txikiagoa bada.
Fakturen koadroa egoitza elektronikoan garatu eta emandako ereduaren arabera beteko da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ctp-2018/y22-izapide/eu
b) Diruz lagundutako proiektuak finantzatzeko jasotako laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
-Diruz lagundutako jardueren artean sustapena eta/edo merkaturatzea egiteko materialaren prestaketa daukatenek frogatu egin beharko dute Euskadi Basque Country turismo-marka eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren logoa jarri dituztela; betiere horiek erabiltzeko eskuliburuari jarraituz. Baita, hala badagokio, https://turismo.euskadi.eus turismo-atariarekin lotzen dituen banner-a daukatela ere.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aldi baterako enpresa-elkarteak sortzen diren kasuetan: horiek gauzatzeko eskritura publikoaren kopia.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.