Berrikertu 2017-2018. Ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntzak.
[Berrikertu 2017-2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da diru-laguntzen araubidea arautzea, langile ikertzaileak kontratatzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan.
Aurrekontuko zuzkidura
1.750.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzen gehieneko zenbatekoa
- Kontratazio bakoitzagatik erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen ehunekoak hauek izango dira gehienez:
- Enpresak:
- % 60 enpresa txiki eta ertainentzat.
- % 50 gainerako enpresentzat: Enpresa handiak eta enpresa-elkarteak.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak: % 50.
- Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak, doktore bat kontratatzen den bakoitzeko, ezin izango da 30.000 eurotik gorakoa izan.
- Programa honen xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak, esleitutako diru-zuzkidura onesten diren eskaerei erantzuteko erabiliko da, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetan eta 12. artikuluan ezarritako hurrenkeran, aurrekontu-kreditua agortu arte.
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK
Aginduaren 6. Artikuloak aipatzen du. Diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da ikertzailea kontratatzeko kostua: soldata-ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota (urteko kuoten hobaria kenduta, hala badagokio)
LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA
Aginduaren 7. aipatzen du
- Laguntzak hauek diru-laguntzak izango dira, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.
- Laguntzak hauek “ de minimis” izeneko laguntzak dira eta, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (DO, L 352, 24.12.2013) aplikatzen da.
- 12. artikuluan ezarritako lehentasunen arabera antolatuko dira Agindu honetan ezarritako betekizun guztiak betetzen dituzten eskaerak. Ondoren, hurrenkera horri jarraituz esleituko dira diru-laguntzak, 8. artikuluan ezarritako zenbatekoa kontuan izanda, 2.artikuluko kontsignazio ekonomia agortu bitartean.
DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA. (Aginduaren 14. biltzen da)
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, era honetan:
Lehenengo ordainketa ikertzaileak kontratazio- edo berritze-ekitaldian izango duen kontratazio-denborarekiko proportzionala izango da, eta gehienez ere emandako diru-laguntzaren % 50.
Betiere, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean egingo da ordainketa, jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epea igarota uko adierazirik ez bada.
- Bigarren ordainketa diru-laguntzak kudeatzeko zuzendaritzaren titularraren ebazpen baten bidez egingo da. Bigarren ordainketa honetan, diru-laguntzaren gainerako zatia ordainduko da, eta urteko programa amaitu ostean likidatuko da; aldez aurretik, bitarteko elektronikoak erabilita, diru-laguntza jaso duten jarduerak egin direla egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

Nori dago zuzenduta
Onuradunak
- Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun honako hauek izan daitezke:
- Enpresak: ETEak edo enpresa handiak, bai eta enpresa-elkarteak ere.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, kategoria hauetan:
- Ikerkuntza kooperatiboko zentroak
- Teknologia-zentroak
- Enpresetako I+G unitateak
- Agindu honen ondorioetarako, kontuan izango dira honako definizioak:
- Enpresa: irabazteko asmoarekin jarduera ekonomikoren bat egiten duen erakunde juridiko oro. Minimis laguntzak aplikatzeari buruzko 1407/2013 (EB) Erregelamenduari dagokionez, erakunde berak izatez edo zuzenbidez kontrolatzen dituen erakundeak enpresa bakartzat hartu behar dira.
- Enpresa txiki eta ertainak (ETE): mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.
- Enpresa handia: enpresa txiki eta ertainen kategoriatik kanpo geratzen den edozein.
- Enpresa-elkartea: irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkarte sektoriala, eskaera aurkeztean eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoena eta baliozkoa, eta, besteak beste, bere sektorerako ikerketako eta garapeneko proiektuak eta jardunak egiten dituena
Betekizunak
-
Erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak:
- Erakunde onuradunek EAEn kokatuta egon beharko dute, edo EAEn ekoizpen-zentro bat izan beharko dute.
- Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan behar dituzte.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Erakunde onuradunak ez dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Agindu honek arautzen dituen laguntzak erakunde onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK:
Diruz lagundu ahal izango dira:
- Doktore titulua duten langile ikertzaileen kontratuak.
- Azken bi ekitaldietan Berrikertu programa bidez diruz-lagundutako langile ikertzaileen kontratuen berriztatzeak.
Betekizunak:
- Erakunde onuradunek behar bezala justifikatu beharko dute langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko..
- Ikertzaileen kontratazioak edota kontratuen berritzeak erakunde onuradunek EAEko ekoizpen-zentruetan garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko izango dira..
- Kontratazioa indarrean dagoen lege-esparruaren arabera egin beharko da, eta 40.000 eurokoa izango da urteko gutxieneko soldata-kostua (ordainsari gordina gehi gizarte-segurantzako enpresa-kostua).
- Kontratazio berriek hurrengoak bete beharko dituzte:
- Kontratatu beharreko ikertzaileak doktore-titulua izan beharko du.
- Ikertzaileak erakunde onuradunarekin formalizatuko duten lehenengo kontratua deialdi honen ekitaldian egin beharko da, eta etenik gabeko 12 hilabeteko iraupen jarraitua izango du gutxienez.
- Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso enpresa bateko ikerketa-talde batetik datorren eta aurretiaz Berrikertu eta Ikertu programen bidez gehienez ere hiru alditan diruz lagunduta egon den kontratua izan duen ikertzailearekin eginiko kontratuek.
- Erakunde onuradunek egiaztatu beharko dute kontratua formalizatu aurreko 12 hilabeteetan ez dutela lan-arloko kontratu-loturarik izan proposatutako ikertzailearekin.
- Erakunde onuradunek 2 eskaera aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Halaber, hautagaien lehentasun-hurrenkera adierazi beharko dute eskaeran, eta saiatuko dira emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatzen, guztiak ere gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokiarekin.
- Gutxienez 2 lanpostu gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kontaktu Telefonikoa
Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Tfno.: 945 01 99 85
E-Mail: a-sedanoortiz@euskadi.eus
Tfno.: 945 01 82 54
E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus
Kontaktu Presentziala
Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0045405Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 2ko 9:00etan hasiko da eta 2018ko otsailaren 2ko 12:00etan amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Erakunde kontratatzaileari buruzko dokumentazioa
- Erakundearen identifikazio-datuak, berariaz adierazita kapital soziala, akziodunak eta osaera.
- Erakundearen memoria: Jardueraren deskribapen laburra, ekoizpen-sektorea, langileen egitura (kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta), I+Gren arloko aurrekariak, arlo horretan azken urteetan eginiko jarduerak, lortutako emaitzak eta dituen baliabide fisikoak eta giza baliabideak, bai eta ikertzaileak kontratatzeko beharra ere.
- Erakunde eskatzailea enpresa-elkarte bat denean, enpresa-elkarteen erregistroko inskripzioaren ziurtagiria aurkeztuko du.
- Kontratatutako langileak lan egingo duen proiektuaren edo proiektuen memoria. Memoriaren edukiak honako hauek jaso behar ditu:
- Kontratatutako langileak parte hartuko duen I+G proiektuen helburuen laburpena eta erakundearen estrategiak, zeinak proiektu horien oinarri baitira.
- Kontratatutako langileak garatuko dituen jardueren plan xehatua, izango duen eginkizuna eta bere espezializazioak erakundearen estrategian duen kokapena zehaztuta.
- Ikerketa-proiektuaren emaitzen azterketa eta izan ditzakeen onura ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak, eta horiek zer nolako eragina daukaten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko.
- Faseak, proiektuaren iraupena eta aurrekontua.
- Kontratatutako langilea txertatuko den ikerketa-taldearen osaera.
- I+G arloaren edo ikerketa-taldearen arduradunaren CV eguneratua.
- Kontratatutako langilea txertatuko den taldearen CV kolektiboa.
- Lanpostuaren, azpiegitura-zuzkiduraren eta esleituriko zereginen definizio zehatza.
- Diruz lagundu beharreko lan-kontratuaren kopia, kontratuaren xedea eta eginkizunak argi adierazita, bai eta alderdi ekonomikoak eta denborazkoak ere.
- Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Enpresaren sailkapena, hauen arabera:
- ETE bat izanez gero, halako kalifikazioa izateko ezaugarriak bete behar ditu, Europako Erkidegoko arauei jarraituz, betiere.
- Enpresa handia edo ertaina baldin bada, ezin da egon berregituratze-aldian, eta, hala badago, jasotzen duen berregituratze-laguntzaren berri izan behar du Europako Batzordeak.
- Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
- Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta unekoan jasotako de minimis laguntzak, de minimis laguntzei buruz Batzordeak emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotuta daudenak, hain zuzen ere.
- Lana eta familia bateragarri egiteko planak edo berdintasunerako planak izatea, edo Emakundek aukera-berdintasuneko erakunde laguntzaile gisa aitortu izana.
- Enpresa handia bada, Emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan xedatutakoa betetzen duela.
- Proposatutako ikertzaileak kontratua formalizatu aurreko 12 hilabeteetan ez duela izan lan-arloko kontratu-loturarik horiekin edo akzioen edo sozietateen bidez horiekiko lotura daukaten beste batzuekin.
- Proposatutako ikertzaileak ez daukala partaidetzarik –zuzeneko edo zeharkako kontrola ahalbidetzen dion partaidetzarik– haien kapitalean edota akzioen edo sozietateen bidez haiekiko lotura duten beste batzuen kapitalean. Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 1.2.c) artikulua eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.
- Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.
- Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Ordainduta dituela diru-laguntzak itzultzeko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.
- Ebazpen irmo baten bitartez ez duela galdurik diru-laguntzak jasotzeko aukera.
- Honako enpresa hauei ere eragiten dieten diru-laguntzak jasotzeko debekurik ez duela: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez.
- Enpresa-elkarteen kasuan, ez daudela nahastuta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan.
- Enpresa-elkarteen kasuan, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura ez dela eten, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, zeinaren bidez inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
- Erakunde eskatzaileak adierazten du ulertzen duela "enpresa bakarraren" kontzeptua, zeina minimis diru-laguntzak aplikatzeari buruzko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita baitago.
- Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiri ofizialak (sailari horiek eskatzeko baimena eman ez badio bakarrik).
- Enpresentzat eta enpresa-elkarteentzat: administrazio edo organismo eskudunetatik azken bost urteetan I+G proiektuetarako jaso dituzten laguntzak eta/edo diru-laguntzak egiaztatzeko agiriak (ebazpenak, txosten arrazoituak).
Kontratatutako langileari buruzko agiriak.
- NANaren, pasaportearen edo hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia, behar bezala konpultsatua.
- Unibertsitate-tituluaren kopia konpultsatua, noiz lortu den argi eta garbi adierazita. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioa edo baliozkotzea ere aurkeztu beharko da.
- Curriculum Vitaea, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan-arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean, eguneratuta egon beharko du. Ikerketa-esperientzia egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira.
- Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio.
- Egokitzat jotzen den beste edozein informazio
Dokumentazio osagarria
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak beharrezko irizten dion dokumentazio edota informazio osagarri guztia eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako eskaera behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko; arau honetan esanbidez aurreikusten ez den guztiari dagokionez, berriz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Akatsak zuzentzea
Eskabideak behar bezala osatuta aurkezten ez badira edo eskatzen diren agiririk gabe aurkezten badira, onuradunari 10 egun balioduneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo falta diren agiriak aurkezteko. Hori egiten ez badu, bere eskaria bertan behera utzitzat joko da eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan xedaturikoaren arabera jardungo da.
Laguntzen justifikazioa. (Aginduaren 14. Artikuloua biltzen da)
Justifikatzeko epea
Ikertzailearen kontratazioaren osteko 12 hilabeteak amaitu eta hurrengo hiruhilekoan aurkeztu beharko da justifikazioa.
Dokumentazioa
- Ordaintzeko eskabidea.
- Amaierako memoria, I+G saileko arduradunak eta proiektuaren arduradunak sinatuta. Memoriak honako hauek jaso beharko ditu:
- Diru-laguntzaren aldian eginiko I+G jardueren eta horien emaitzen deskribapena.
- Kontratatutako langileak egin dituen ikerketa-jarduerak.
- Diru-laguntza jaso duen proiektuari eta parte hartzen duen gainerako proiektuei eskainitako hileko orduak adieraziko dira. Horrez gain, proiektu bakoitzeko, beste edozein organismo publiko edo pribatutatik lortu dituen bestelako diru-laguntzak ere adieraziko dira. Dokumentu hau proiektuaren arduradunak eta kontratatutako langileak berak sinatu beharko dute.
- Diru-laguntzaren erakunde onuradunean kontratatutako pertsonak etorkizunerako dituen aukerak.
- Lanaren emaitzak argitaratu egin badira, argitalpen horiek aipatuko dira.
- Halaber, lanaren ondoriozko patenteak ere aipatuko dira, egongo balira.
- Lan-kontratuaren kopia, sinatuta eta eguneratuta, honako hauek adieraziz: zer lanbide-kategoriatan kontratatzen den pertsona; urteko soldata gordina; iraupena.
- Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren arduradunak eta kontratatutako langileak sinatuta eta zigilatuta. Hauek zehaztuko dira:
- Ikertzaileak jasotzen duen ordainsaria, kostu gordina eta enpresaren kargurako gizarte-aseguruak banakatuta, bai eta kuoten hobariak ere, izango balitu.
- Kontratu-loturaren konpromisoa enpresaren eta kontratatutako langilearen artean.
- Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatua.
- Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.
- Gizarte Segurantzako azken bi TC-2 agiriak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.
Erakunde onuradunak programa kudeatzeko zuzendaritzaren esku jarriko du diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia, diru-laguntzaren bigarren ordainketa egin aurretik eta dokumentazio hori eskatu eta gero.
-
Erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak:
- Erakunde onuradunek EAEn kokatuta egon beharko dute, edo EAEn ekoizpen-zentro bat izan beharko dute.
- Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan behar dituzte.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Erakunde onuradunak ez dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Agindu honek arautzen dituen laguntzak erakunde onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.
- Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK:
Diruz lagundu ahal izango dira:
- Doktore titulua duten langile ikertzaileen kontratuak.
- Azken bi ekitaldietan Berrikertu programa bidez diruz-lagundutako langile ikertzaileen kontratuen berriztatzeak.
Betekizunak:
- Erakunde onuradunek behar bezala justifikatu beharko dute langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, egingo dituzten I+G jarduerak garatzeko..
- Ikertzaileen kontratazioak edota kontratuen berritzeak erakunde onuradunek EAEko ekoizpen-zentruetan garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko izango dira..
- Kontratazioa indarrean dagoen lege-esparruaren arabera egin beharko da, eta 40.000 eurokoa izango da urteko gutxieneko soldata-kostua (ordainsari gordina gehi gizarte-segurantzako enpresa-kostua).
- Kontratazio berriek hurrengoak bete beharko dituzte:
- Kontratatu beharreko ikertzaileak doktore-titulua izan beharko du.
- Ikertzaileak erakunde onuradunarekin formalizatuko duten lehenengo kontratua deialdi honen ekitaldian egin beharko da, eta etenik gabeko 12 hilabeteko iraupen jarraitua izango du gutxienez.
- Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso enpresa bateko ikerketa-talde batetik datorren eta aurretiaz Berrikertu eta Ikertu programen bidez gehienez ere hiru alditan diruz lagunduta egon den kontratua izan duen ikertzailearekin eginiko kontratuek.
- Erakunde onuradunek egiaztatu beharko dute kontratua formalizatu aurreko 12 hilabeteetan ez dutela lan-arloko kontratu-loturarik izan proposatutako ikertzailearekin.
- Erakunde onuradunek 2 eskaera aurkeztu ahal izango dituzte gehienez. Halaber, hautagaien lehentasun-hurrenkera adierazi beharko dute eskaeran, eta saiatuko dira emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatzen, guztiak ere gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokiarekin.
- Gutxienez 2 lanpostu gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak