BEINT 2018: Nazioartekotzeko beka-programa unibertsitateko tituludun gazteentzat.
[Beint 2018]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Programa honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.
Aurrekontuko zuzkidura
3.784.956 €Prestazio ekonomikoa
- Lehen faseak 135.000 euroko aurrekontua izango du gehienez 2018ko ekitaldian.
- A eta B modalitateetarako 3.649.956 euro zuzenduko dira guztira, honela banaturik:
- 2018ko ekitaldia: 511.738 euro
- 2019ko ekitaldia: 2.052.661 euro
- 2020ko ekitaldia: 1.085.557 euro

Nori dago zuzenduta
Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteak.
Betekizunak
-
Onuradun izateko baldintzak
- Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan.
- Graduko unibertsitate-titulu goi-mailakoa, deialdi bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitu baino lehen lortua, hau da, nazioartekotzearen arloko Nazioartekotzeko zuzendariak 1. faseko onuradunen eta ordezkoen gaineko ebazpena eman aurretik. Atzerrian edo/eta unibertsitate priba¬tuetan lortutako tituluak onartuko dira, baldin eta agintaritza eskudunak homologatutakoak badira. Ekonomia, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, Ekintzailetza, Marketina, Zuzenbide Eko¬nomikoa, Ingeniaritza, Arkitektura eta Nazioarteko Harremanak ataletako graduek lehentasuna izango dute, eta bereziki baloratuko dira.
- Deialdiaren urteko urtarrilaren batean, 30 urte bete gabe izatea.
- Ingelesean C1 maila izatea, zeina ahozko eta idatzizko proba egokiekin egiaztatu beharko baita.
- Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga psikiko edo fisikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
- Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste ezein laguntzaren onuradun ez izatea; baldin eta, halako laguntzaren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeago batez praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, nazioartekotze-beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauetakoren baten onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste administrazio autonomiko batzuenak, merkataritza gan¬berenak, EBko merkataritza sustatzeko erakundeenak eta antzeko beste erakunde batzuenak. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura finantzaturik goi-mailako tituludunentzako diren beste beka batzuen onuradun izana ez da bateragarria aipagai ditugun bekak baliatzearekin.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza¬ridagozkionak beteta izatea, arauz zehazten den bezala.
- Agindu honen bitartez araututako beketarako aukerarik ez dute izango eskabidea egiten duten pertsona hauek: diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duena, edo horretarako legezko debekurik duena, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aurrez aurreko harremana:
Eusko Jaurlaritza
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1
01010 Gasteiz
Harremanetarako telefonoa:
EUSKO JAURLARITZA – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81/46/76
Helbide elektronikoa: becas-internacional@euskadi.eus
Kodea
0042804Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ekaera epea
Ebazpen hau 2018ko urtarrilaren 12ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018ko martxoaren 1ko 12:00ak arte.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
BEINT 2018 izapidetze telematikoa
BEINT 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.
Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.
Dokumentazioa zuzentzeko gida
-
- Nortasun-agirirako tamaina duen argazki bat, oraintsukoa.
- Curriculum vitaea.
- Agindu honen 3.1.a) artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, administrazio-egoitza Euskal Autono¬mia Erkidegoan izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Ondoko dokumentuetariko bat erabiliz egiaztatuko da unibertsitate-titulazioa: a) titulua; b) titulu-eskabidearen gordekina, hura emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzeko dokumen¬tuarekin, edo c) ikasketa-espedienteko oharra, zeinetan adierazten baita titulazioari dagokion proba orokorra gainditu izana eta titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana. Atzerrian edo publi¬koak ez diren Espainiako zentroetan lortutako tituluak agintaritza eskudunak emandako dagokion homologazioarekin aurkeztu beharko dira.
- Burututako masterrak eta lan-esperientzia egiaztatzeko agiriak.
- Mediku-ziurtagiria, non zehaztu beharko baitu bekadunak ez duela bere zereginak eta bete¬beharrak egoki garatzea galaraziko dion gaixotasunik.
- Erantzukizunpeko adierazpena, hauek adieraztekoa:
- Antzeko beka baten onuradun ez izana, agindu honetako 3.1.e) artikuluan ezarritakoari jarrai¬kiz (eskabide-inprimaki ofizialaren parte da).
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Zergak-betebeharrak egunean izatea, eta berariaz baimena ematea administrazioari hori egiaztatzeko, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen uztaila¬ren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan
-
Onuradun izateko baldintzak
- Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan.
- Graduko unibertsitate-titulu goi-mailakoa, deialdi bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitu baino lehen lortua, hau da, nazioartekotzearen arloko Nazioartekotzeko zuzendariak 1. faseko onuradunen eta ordezkoen gaineko ebazpena eman aurretik. Atzerrian edo/eta unibertsitate priba¬tuetan lortutako tituluak onartuko dira, baldin eta agintaritza eskudunak homologatutakoak badira. Ekonomia, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, Ekintzailetza, Marketina, Zuzenbide Eko¬nomikoa, Ingeniaritza, Arkitektura eta Nazioarteko Harremanak ataletako graduek lehentasuna izango dute, eta bereziki baloratuko dira.
- Deialdiaren urteko urtarrilaren batean, 30 urte bete gabe izatea.
- Ingelesean C1 maila izatea, zeina ahozko eta idatzizko proba egokiekin egiaztatu beharko baita.
- Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga psikiko edo fisikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
- Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste ezein laguntzaren onuradun ez izatea; baldin eta, halako laguntzaren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeago batez praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, nazioartekotze-beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauetakoren baten onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste administrazio autonomiko batzuenak, merkataritza gan¬berenak, EBko merkataritza sustatzeko erakundeenak eta antzeko beste erakunde batzuenak. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura finantzaturik goi-mailako tituludunentzako diren beste beka batzuen onuradun izana ez da bateragarria aipagai ditugun bekak baliatzearekin.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza¬ridagozkionak beteta izatea, arauz zehazten den bezala.
- Agindu honen bitartez araututako beketarako aukerarik ez dute izango eskabidea egiten duten pertsona hauek: diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duena, edo horretarako legezko debekurik duena, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
Baldin eta pertsona juridiko batek (enpresa/erakundea) edo fisiko batek baimena eman nahi badio beste pertsona bati haren izenean ekintza telematikoak (bere espediente guztietara sartu ahal izatea; agiriak bete eta aurkeztea; haren izenean jakinarazpenak jasotzea eta agiriak sinatzea) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgune profesionalean egiteko, beharrezkoa da baimen hori bertan izapidetzea.
Baimentze agiri-eredua eskuratu: Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) (DOC, 82 KB)
Baimendutako pertsonak egiaztagiri elektroniko baliozkoa eduki behar du.
Baimen hori honela egin daiteke:
- AURREZ AURRE, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa ez badu. Izapidetza telematikoko egiaztagiri (III. eranskina) betea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu behar da. Halaber, III. eranskina posta elektronikoz bidali daiteke ordezkaritzetara: agiria bete, sinatu, eskaneatu eta bidali.
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-araba@euskadi.eus
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: orokorra-industria-gipuzkoa@euskadi.eus
- TELEMATIKOKI, izapidetza elektronikorako egiaztagiri baliozkoa badu. “Izapidetza telematikorako baimena" eskaera webgune profesionaleko "Nire lan eremua" ataleko “Baimenak tresna" estekatik aurkez daiteke.
Baimendutako pertsonen kudeaketa errazte aldera, baimenean adieraz daiteke baimendutako pertsonak (administratzailearen rola) oraingo edo geroko beste pertsona batzuen altak eta errebokatzeak administra ditzakeela.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete, programa argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, joan zaitez izapidetza elektronikora
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.